Tag Archives: kultur ondarea

Artzanburu azpitik eta Enaitzen zehar

2Eguraldi aparta lagun, atzo Aizkorri-Aratz Natura Parkeko aztarna megalitikoak ezagutzeko ibilaldia antolatu genuen Arantzazuko Parketxetik. Partaidetza onarekin, Urbiako Xendari jarraituz eta arkeologia ardatz, gure lurretako megalito desberdinak ikuskatzeko aukera izan genuen, hala nola, Mallako tumuloa eta Artzanburuko, Gorostiaran Mendebaldeko eta Gorostiaran Ekialdeko trikuharriak.

Hauxe izan zen Arantzazuko Parketxeak Arantzazuko Adiskideekin elkarlanean antolatutako aurtengo azkeneko mendi-irteera eta bertaratutakoei esker giro ezin hobean agurtu ginen, datorren urtera arte. Dena den, datorren urtean ibilaldi gidatu gehiago izango dira eta berrikuntzekin etortzea espero da antolakuntzatik, beraz, adi egon! Esker mila aurtengo mendi-irteeretan parte-hartzera eta Aizkorri-Aratz Natura Parkeko hainbat txoko miresgarri ezagutzera animatu diren guztioi eta laster arte!

20181021_102035

POR DEBAJO DE ARTZANBURU Y A TRAVÉS DE ENAITZ

Con un tiempo espectacular, ayer por la mañana nos reunimos en el Parketxe de Arantzazu para realizar un agradable recorrido y así conocer las huellas megalíticas que se encuentran en el Parque Natural Aizkorri-Aratz. Con buena participación, a través de la Senda de Urbia y con la arqueología como temática, tuvimos la oportunidad de poder visitar algunos de los diferentes megalitos que se encuentran en estas tierras, así como, el túmulo de Malla y los dólmenes de Artzanburu, Gorostiaran Oeste y Gorostiaran Este.

Esta ha sido la última salida de este año organizada por el Parketxe de Arantzazu junto con Arantzazuko Adiskideak y gracias a todos sus participantes nos hemos podido despedir en un magnifico ambiente hasta el próximo año. Aun así, el año que viene volveremos con más salidas guiadas y con novedades, por lo que ¡estad atentos! Muchísimas gracias a todos los que os habéis animado a conocer los maravillosos rincones del Parque Natural de Aizkorri-Aratz con nosotros durante este año y ¡hasta pronto!

Advertisements

Paisaia bizia

Bigarren urtez segidan, Gipuzkoako Parketxe Sarea, Europako Kontseiluak eta Europako Batzordeak antolatutako Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartzera batzen da.

Aurtengoan “Paisaia” hartu da ardatz tematikotzat eta Gipuzkoako Natura Parkeetan jarduera desberdinak proposatzen dira urriko asteburuetan egiteko.

Oso ekintza aberasgarriak izango dira non, gaur egun “paisaia kultural” bezala ezagutzen duguna nola eratu den ezagutzera emango den. Lur hauetan historiaurretik gaur egun arte eman diren jarduera desberdinek gure paisaia pixkanaka modelatzen nola joan diren ulertu ahal izango da.

Ez galdu aukera gure lurraldearen inguruan zerbait gehiago ikasteko. Hauek dira, beraz, datozen ekimenak (informazio gehiago jakiteko klikatu gainean):

  1. ARALARKO PAISAIAREN BILAKAERA HISTORIAURREAN (Aralarko Natura Parkea)
  2. ARTZAINTZA ETA PAISAIAREN BILAKAERA (Aizkorri-Aratz Natura Parkea)
  3. BURDINOLAK, PAISAIAREN ERALDAKETAREN ERAGILE (Pagoetako Natura Parkea)
  4. SAROIAK ETA PAISAIAREN BILAKAERA URUMEAKO ZILEGIMENDIETAN (Aiako harriko Natura Parkea)

 

Kartela

Jornadas sobre el patrimonio cultural en los parketxes durante octubre

Por segundo año consecutivo, la red de parketxes de Gipuzkoa, se suma a la celebración de las Jornadas Europeas de Patrimonio organizadas por el Consejo de Europa y la Comisión Europea.

El eje temático de este año será el “Paisaje” y desde los parques naturales gipuzcoanos se han propuesto diferentes actividades a realizar durante los fines de semana del mes de octubre

Serán unas actividades muy enriquecedoras en las cuales se dará a entender como se ha ido configurando al que denominamos “paisaje cultural” de nuestro entorno, cómo las diferentes actividades llevadas a cabo en estas tierras han ido modelando el paisaje, desde la prehistoria hasta el día de hoy.

No os perdáis la oportunidad de conocer un poquito más nuestro entorno. Estos son, por lo tanto, las actividades que vienen próximamente (para más información hacer clic encima):

  1. LA EVOLUCIÓN DEL PAISAJE DE ARALAR EN LA PREHISTORIA (Parque Natural de Aralar)
  2. EL PASTOREO Y LA EVOLUCIÓN DEL PAISAJE (Parque Natural de Aizkorri-Aratz)
  3. LAS FERRERÍAS, CAUSANTES DE LA TRASNFORMACIÓN DEL PAISAJE (Parque Natural de Pagoeta)
  4. LOS SELES Y LA EVOLUCIÓN DEL PAISAJE  EN LOS MONTES FRANCOS DEL URUMEA (Parque Natural de Aiako Harria)