Tag Archives: Kontzertua

Aldapeko sagarraren adarraren punttan…

Emanaldi ederra eskaini du iparraldeko hirukoteak gaur Arantzazun, ez da modu hoberik egon aurtengo Aste Santuari amaiera emateko. Kontzertu akustiko bat, gertukoa, goxoa, barru-barrukoa. Euren aholkuei kasu eginez burua deskonektatzekoa eta bihotzez sentitu beharrekoa.

Kalakan_slate

Gaurko saioarekin bukatutzat ematen ditugu oporraldi honetako jarduera guztiak. Esker mila gurera etorri zareten bisitari guztiei, Arantzazuko Parketxera nahiz Aterpetxera, eta nola ez Jamixel, Xan eta Pierri: jarrai kantuz eta nahi duzuen arte!

 

Kalakan prest!

Aste Santuko oporraldia aurrera doa eta bihar izango da Kalakanen kontzertutaz gozatu ahal izateko eguna. Zehazki arratsaldeko 19:00etan eskainiko da, Gandiaga I Topagunean. Aste Santu eta Pazko Astean zehar Parketxean antolatu diren jardueretan parte hartu duten bisitariek, edo/eta, aterpetxe berrian oporraldian zehar gau bat bertan pasa dutenek, kontzerturako sarrera ziurtatu dute zuzenean.

Sarrerak kontzertuaren aurretik jasoko dira Arantzazuko Parketxean 18:00etatik 18:30etara. Erreserbatutako sarrera guzti horiek banatzean, 18:30etatik aurrera, eta iritsiera-ordena errespetatuz, sarrera gehiago banatuko dira, doan baita ere, aretoa bete arte. Galduko al duzu?

Informazio gehiagorako: 943782894, arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

kalakan

Concierto de Kalakan

Las vacaciones de Semana Santa van avanzando y mañana será el día para poder disfrutar del concierto de Kalakan. Concretamente se celebrará en el centro cultural Gandiaga I Topagunea, a las 19:00 horas. Todos aquellos que hayan participado en algunas de las actividades que se han preparado para la Semana Santa y Semana de Pascua, o que haya pasado al menos una noche en el recién estrenado albergue se han asegurado la entrada para el mismo. 

Las entradas se recogerán justo antes del concierto en el Parketxe de Arantzazu de 18:00 a 18:30 horas. Tras haber entregado todas las entradas reservadas, a partir de las 18:30 horas, y respetando el orden de llegada, se repartirán más entradas, también de forma gratuita, hasta completar el aforo. ¿Te lo vas a perder?

Para más información: 943782894, arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net 

Aste Santu borobila Arantzazun

Zorrak zor hemen gatozkizue datozen oporretarako prestatutako programa osoarekin! Aste Santua Arantzazun jarduerez betea dator. Duela aste gutxi berriz irekitako Parketxearekin eta aterpetxe berriaren irekierarekin batera programa berezi bat eskainiko da Aste Santu eta Pazko Astean zehar. Aterpetxea apirilaren 10an zabalduko delarik eta Aste Santutako oporrak gainean direla aprobetxatuz inguruko natura eta kulturarekin zerikusia duten ibilaldiak eta bisita bereziak egiteko aukera egongo da aditu desberdinen eskutik. Amaitzeko momentu honetan punta-puntakoa den musika talde baten  kontzertu akustiko bat eskainiko da gurekin ekintzetan parte hartu duten bisitariei eskerrak emateko, Kalakan taldeari buruz ari gara.

Musika emanaldia dohain eskainiko zaie edozein jardueretan parte hartzen duten bisitariei edota aterpetxean gutxienez gau bat pasatzen dutenei. Aforoa dela eta plazak mugatuak izango dira eta derrigorrez eman beharko da izena aurretik.

Anima zaitez eta etorri ingurune ezin hobean opor desberdinak bizitzera!

ARANTZAZU Aste Santua 2017

Semana Santa redonda en Arantzazu

Lo prometido es deuda y ¡aquí venimos con el programa completo para las próximas vacaciones! La Semana Santa en Arantzazu se presenta cargada de actividades. Con la reciente reapertura del Parketxe y junto con la inauguración del nuevo albergue se ofrecerá un programa especial durante la Semana Santa y la Semana de Pascua. El albergue abrirá sus puertas el próximo 10 de abril y aprovechando que tenemos las vacaciones encima habrá la oportunidad de disfrutar de itinerarios y visitas guiadas de la mano de diferentes expertos ligadas a la cultura y naturaleza del entorno, ofreciendo como colofón final y a modo de agradecimiento a todos los que nos hayan acompañado en alguna de las actividades, un concierto acústico de la mano de un grupo excepcional, hablamos de Kalakan.

El concierto se ofrecerá de forma gratuita a todos aquellos visitantes que nos acompañen en alguna de las actividades o que hayan pasado al menos una noche en el albergue. Debido al aforo las plazas serán limitadas y es preciso dar el nombre con anterioridad.

¡Anímate y ven a vivir unas vacaciones diferentes en un entorno sin igual!