Tag Archives: kontrabandisten bideak

Kontrabandisten pausoak jarraituz

Eguraldiak lagundutako primerako ibilaldi gidatua izan genuen igandean Aizkorri-Aratz Natura Parkean zehar. Hogeita hamar bat pertsona bildu ginen goizeko 9etan Kortakogainen  kontrabandistek jarraitzen zuten Calahorrako bidea guk ere jarraitzeko asmoz.

Pago-motzez beteriko pagadi eder batetik zioan bidea eta honek, hauei buruz zertxobait ikasteko aukera paregabea eskaini zigun, aldapa gora gindoazela deskantsatzeko tarte bat hartzeko ere aprobetxatuz. Azkenik, San Juan Artiara heltzean, azalpen txiki batzuk entzun eta bertako paisai zoragarriez gozatzeko aukeraz gain, inguruetan lehen pertsonan bizitako esperientziak entzuteko zortea ere izan genuen.

Azkenik, giro ezin hobean eta penaz ere hartu genuen bueltako bidea. Mila esker ibilbidea gurekin egitera etorritako jende guztiari, izugarrizko plazerra izan zen!

Siguiendo los pasos de los contrabandistas

El domingo tuvimos una fabulosa salida por el Parque Natural de Aizkorri Aratz en la que el tiempo nos acompañó durante toda la mañana. Nos juntamos unas 30 personas en Kortakogain a las 9:00 de la mañana,  para seguir igual que lo hacían los contrabandistas el camino de los contrabandistas, conocido también como camino de Calahorra.

El camino transcurría por un hayedo lleno de hayas trasmochos, lo que nos dio la oportunidad de aprender algo más sobre estos maravillosos árboles, aprovechando también para hacer un descanso. Por último, al llegar a San Juan de Artia, además de escuchar unas breves explicaciones y poder admirar el precioso paisaje, tuvimos la suerte de escuchar en primera persona experiencias vividas en este entorno.

Por último, con un formidable ambiente y algo de pena también, cogimos el camino de vuelta. Muchísimas gracias a toda la gente que se animó a hacer el camino con nosotros, ¡fue un autentico placer!

Advertisements

Kontrabandisten bideetan zehar

Udako oporraldiaren ostean eta 2018ko mendi-irteeren programarekin jarraituz, datorren irteeran mendizaleak Kortakogainetik abiatuz San Juan Artiaraino gerturatuko dira, denboran atzera egin nahian.

Irteera guztietan bezala Aizkorri-Aratz Natura Parkea sakonean ezagutzera ematen da, babestutako eremua alderik alde zeharkatuz eta gai desberdinen inguruan mintzatuz. Irteeretan bisitariek inguruneak eskaintzen duen naturaz gozatzeaz gain, elementu natural zein kultural asko interpretatzen ikas dezakete baita ere. Oraingoan kontrabandorako erabiltzen ziren bideen eta San Juan Artiako aztarnen inguruan arituko dira.

Por los caminos del contrabando

Tras las vacaciones de verano y siguiendo con el programa de excursiones de montaña de este 2018, en la siguiente salida los mendizales se acercarán hasta San Juan Artia, partiendo desde Kortakogain, queriendo retroceder en el tiempo.

Como en todas las excursiones, se dará a conocer en profundidad el Parque Natural Aizkorri-Aratz, recorriéndolo de lado a lado y tratando sobre diferentes temas en cada una de las salidas. En estos recorridos los participantes, aparte de disfrutar de la naturaleza que ofrece el entorno, pueden aprenden a  interpretar muchos elementos tanto naturales como culturales que nos rodean. En esta ocasión es el turno de hablar sobre los antiguos caminos del contrabando y los restos de San Juan de Artia.