Tag Archives: kontakizuna

Olentzero bera gure artean

p1090325

Ehunka lagun bildu gara asteburuan zehar Anduetza Parketxean Olentzerori dagokion harrera egiteko. Haurrek aho zabalik entzun dute Olentzeroren kontakizuna. Ondoren, denok lanean jarri gara taloak egiten, Olentzeroren laguntzarekin noski. Haurrek eskuak zikindu, taloak kolpatu dituzte, plantxan egosi eta bukatzeko txokolatearekin jan. Hori bukatutakoan, Olentzerorekin eseri, hitz egin, opariak eskatu eta batzuek gutunak ere eman dizkiote.

Eskerrik asko bertaratutako guztiei, giro paregabea sortu genuen denon artean. Olentzero hurrengo urtean berriro ikusiko dugulakoan, hurrengo urte arte!