Tag Archives: konstelazioak

Zerua argitzen / Descifrando el cielo

Jendeak erakutsi duen interes handia dela eta “Izarretara begira” saio berriak aurreikusten dira udazkenerako! Irailean zehar finkatuta genituen saioak, eguraldia dela eta egin ez badira ere, berriz eskainiko ditugu data berriak udazkenean zehar. Eguraldia ziurtatuta dagoelarik eskainiko dira aukera berri hauek parketxea, eguna eta ordua zehaztuz, baina, izen-emate epea laburra izango da beraz… adi egon!

Debido al gran interés que se ha demostrado en torno a la actividad “Mirando a las estrellas” se fijarán nuevas fechas durante el otoño. Tras no poderse llevar a cabo estas actividades en las fechas iniciales debido al tiempo desfavorable, se volverán a ofrecer durante el otoño. Estas nuevas fechas se fijarán cuando la actividad quede completamente asegurada por el tiempo e indicando el parketxe, el día y la hora en el que se desarrollará dicho evento. Por esta razón el plazo de inscripción puede ser breve por lo que…¡estad muy atentos!

Izarretara_begira_buletina

Izarretara begira orain Aralarren

Datorren irailaren 21ean, larunbatarekin, izarretara begira jartzeko aukera izango da Ataungo Lizarrustiko parketxean. Jarduera honen barruan, momentuan zeruan ikus daitezkeen izar eta konstelazioak behatuko dira aditu baten gidaritzapean. Gipuzkoako Parketxe Sarea saio desberdinak burutzen ari da Gipuzkoako natura parkeetan, eta Aralarko parketxearen txanda izango da, beraz, datorren larunbatean.

Elkargunea Lizarrustiko Parketxea (Ataun) izango da gaueko 21:30etan eta bertako inguruetan gauzatuko den jardueraren aurretik, Jesus Arregi adituak, azalpenak emango ditu parketxearen barruan. Plaza mugatuak daude, beraz erreserba egitea beharrezkoa da. Publiko orokorrari dago zuzenduta, baina 8 urtetik gorakoentzat egokia.

Animatu eta eman izena berandu baino lehen!

943 18 03 35 / 688 895 069 / barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net

Izarretara begira_2019

Aizkorriko izarretara begira

Jesus Arregi astromonoaren gidaritzapean gure zeruan ikus daitezkeen izar eta konstelazioak behatuko dira. Gure eguzki-sistema eta espazioa ulertzeko azalpenak egin ostean, une horretan zeruan ikusgai dauden izar eta konstelazioez hitz egingo du. Linterna eta lurrean etzateko toalla edo estera eramatea gomendatzen da.

Elkargunea Anduetza Parketxean (Zegaman) izango da gaueko 22:00etan eta inguruetan izango den jardueraren aurretik, Jesus Arregi adituak, azalpenak emango ditu. Plaza mugatuak daude, beraz erreserba egitea beharrezkoa da.

Izar malkoak ikusgai Iturraranen / Lluvia de lágrimas de estrellas en Iturraran

Espazioan barna bisita gidatua Pagoeta Natura Parkean

Astronomia zaleentzat ohiko hitzordua den Lorenzo Deunaren izar-malkoen efemeridea aitzakitzat hartuz, datorren abuztuaren 11n, larunbata, berezitasun honetaz naturan gozatzeko aukera paregabea izango dugu Iturraran Parketxean (Pagoeta Natura Parkea) 21:30etatik aurrera. Cristóbal Hueso adituak, ikusgai dauden konstelazioak aipatuz, espazioan barna bisita gidatua burutzeko aukera emango digu.

* Bisita gaztelaniaz izango da

* Tarifa: helduak 5€ eta haurrak 3€

* Informazioa eta erreserbak: 943 83 53 89 – iturraran@gipuzkoamendizmendi.net


Con motivo de la cita anual que supone para los aficionados a la astronomía la lluvia de meteoros, conocida como las perseidas o las lágrimas de san Lorenzo, el sábado 11 de agosto a las 21:30hnos juntaremos en Iturraran Parketxea (Parque Natural de Pagoeta), donde podremos observar este fenómeno a simple vista. Aprovechando la ocasión, Cristóbal Hueso nos propone una visita guiada por el espacio, repasando las constelaciones visibles.

* Visita en castellano

* Tarifa: Adult@s 5€ y Niñ@s 3€

* Información y reservas: 943 83 53 89 – iturraran@gipuzkoamendizmendi.net