Tag Archives: kondairak

Jentilen lurraldean… iparra non ote da?

Azaroko zubirako Barandiaran Museotik (Ataun) jarduera berezia eskainiko da familia edo lagun taldeei zuzenduta. Larunbatean hain zuzen ere (azaroaren 2an goizeko 11:30etan), mitologian oinarritutako orientazio jolasa eskainiko da eta Barandiaran Museoko ingurunea eta Barandiaranekin zerikusia izan zuten bazter asko ezagutzeko aukera egongo da mitologiaren inguruan ikasten den bitartean.

Euskal mitologia ardatz hartuta, beraz, familian edo lagun artean goiz ederra igarotzeko aukera izango da. Iparra aurkitzeko gai izango al gara jentilen lurraldean? ez galdu aukera eta eman izena parte-hartu nahi baduzu!

Prezioa: 3€ pertsonako (orientazio jolasa egiteaz gain Barandiaran Museoa eta Errotatxo bisitatzeko aukera egongo da prezio berdinaren barruan)

Informazio eta erreserbak: 943 18 03 35 / 688 895 069 / barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net

IMG_20190420_122546_291

Leitzako jentiletik, Murkoondoko zeharrera eta Marimundukoren zain

Ataunen ospatzen den 3. Mitoaldian bete betean murgildurik gaude eta jendearen erantzuna benetan ona izaten ari da. Ostiralean hasi genuen Mitologia ardatz duen jardueraz beteriko ekitaldi handi hau Iñaki Perurenak eskainitako emanaldiarekin. Zenbat gauza interesgarri kontatu zizkigun Iñakik! Gizakia aspaldidanik hasi zen harriari erabilpena ematen (lanerako, sua egiteko, jolasteko, kirolerako…) eta Iñaki Perurenak argi utzi zigun harria bere bizia izan dela eta oraindik ere badela.

Jentilen inguruan aritu zitzaigun ere Perurena eta gaur egungo harrijasotzaileak eurekin alderatu zituen, izan ere, gaurko bizimoduan perfilen bat jentilekin alderatu nahiko bagenu, hau izango bailitzake berarentzat aproposena. Barandiaranen lanari ere keinu egin zion “ez dakigu jentil haien aita nolakoa izango zen, baina, aita izango balue Joxemiel Barandiaran beharko luke izan”.

20190705_200434_retokauta.jpg

Oso interesgarria ere atzo Jon Aizpuruak Murkoondoko zeharrean barrena eskainitako ibilaldi gidatua. Ataungo beste txoko bat sakonean ezagutzera emateaz gain, bertako baserrien izenekin, Joxe Miel Barandiaranen anekdotekin eta leku berezi honek eman dituen beste ataundar ospetsu batzuen istorioekin pasarazi zigun goiz ederra Jonek.

20190706_102026_mejorada

Gaur aldiz, Marimunduko eta beste hainbat pertsonaien ipuin eta legenda harrigarriak entzuteko irrikan gaude! Lehenengo saioari hasiera eman zaio sarrera guztiak agortuz, famili ugariz bete zaigu Barandiaran Museoa eta oso pozik gaude! BIZI MITOLOGIA!

20190707_111523