Tag Archives: Kobak

Oraindik badago lekua Aizpitarteko koben erraiak ezagutzeko

Listorretako aisialekutik hurbil, gure arbasoen bizileku izan zirenak ezagutuko ditugu abuztuaren 21ean, igandea, Felix Ugarte Elkarteko espeleologoen eskutik. Pasa den hilaren 30ean burutu genuen Aizpitarteko aurtengo lehen saioa eta hau izango da urteko azkena. Oraindik plazaren bat geratzen da, beraz, animatu ez zara damutuko eta!

Eman izena 943495069 telefonoan edota arditurri@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatziz.

 

Aitzbitarteko aztarnak ezagutzen

Abuztuaren 29an eta 30ean Felix Ugarteko kideei eta Jesus Tapia arkeologoari esker, goiz benetan atsegina eta interesgarria igaro genuen. Guztira ia 50 bat pertsona izan ziren gurekin eta eguraldia ezin hobea izan zen.

Aitzbitarteko kobak aitzitik ezagunak zirela bagenekien baina Jesus Tapiaren azalpenekin historia guztia ezagutu ahal izan dugu, baita azken urteetan Aiztbitarte 3n egin diren indusketen ondorioak jakin ere. Felix Ugarteko kideekin abenturarako tartea ere izan zen, beraz lokatzez beteta amaitu genuen.

Mila esker egun horiek gurekin igaro dituzuen guztiei eta noski, egun hori hain interesgarria izatea lortu zutenei: Felix Ugarte Elkarteari eta Jesus Tapiari.

mosaiko

Hurrengo aukera Iturraran Parketxean izango duzue, urriaren 10ean, Giltzarriturriko kobak ikusteko. Izena emateko deitu 943 83 53 89 telefonora edota idatzi iturraran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera.