Tag Archives: koba

Beroaren aurkako errezeta

Atzo goizeko bero zapari aurre egiteko errezetarekin bete-betean asmatu genuen Aralarko Parketxean.

Osagaiak: jertsea, eskularroak, txubaskeroa, uretako botak, kaskoa eta linterna.

Guzti hori motxilan sartu genuen atzo Lizarrustiko Parketxean bat egin genuen abenturazaleok eta bideari ekin genion goizeko 9:30ak aldera. Lareoko urtegirako ibilbidea fresko egin genuen, bertako pagadiek eskaintzen duten itzalpe atseginetik.

Copia de IMG_2543

Ordubetean Napariturri ingurura heldu ginen eta dagoeneko eguzkiak gogor jotzen ari zuela eta zuhaitz baten azpian hartu genuen atseden. Indar pixka bat hartu genuen Javierrek inguruko paisaia karstikoa eta Aralarko kanpo egiturak azaltzen zizkigun bitartean eta segituan berreskuratu genuen bidea.

12:00ak aldera, azkenean, heldu ginen. Beroaren aurkako gure errezeta sukaldatzear zegoen. Jertseak, txubaskeroak eta eskularroak ez genituen alperrik ekarri. Akaitz Txiki II kobaren ahoan ginen, sartzeko irrikitan. Jantzi, atondu eta barrura. Izugarri eskertu genituen barruko 13 graduak…

IMG_2695

Kobaren atarian bertako bizilagunak harrera egin zuen. Saguzarrak ongietorri polita egin zigun, gure gainetik hegan, eta izutu aurretik aurrera egin genuen, bale baten ahoaren eitea duen sarrera eder batetik. Berehala Aralarko lurrazpiko paisaiaren edertasuna begiztatu eta sentitu ahal izan genuen, estalaktitak, estalagmitak, zutabeak…

Berehala ohartu ginen ez ginela sartu bezain garbi aterako, ez horixe, ur ugari ez bazegoen ere lokatzez josia aurkitu genuen hasierako “putzua”. Hortik aurrera, gozatzera.

Esperientzia polita izan zen, formazio karstiko ederrak ikusi genituen eta Aralarko Natura Parkeak “kanpo-paisaia” ederrak bai baina “barne-paisaia” ederragoak dituela ohartu ginen.

Talde polita osatu genuen, jende jatorra eta sasoitsua gerturatu zitzaigun atzokoan Lizarrustira eta goiz polita izan zen. Beroaren aurkako errezeta aproposa!

Irteerako argazkiak ikusteko klikatu hemen. Mila esker gerturatu zineten guztioi eta bai zuei eta nahi duen orori ere gogorarazten dizuegu saio gehiago egingo ditugula Felix Ugarte espeleologia taldearen eskutik uda eta udazken honetan, hemen duzue informazio guztia. Eskerrikasko Javier eta Ainarari ere atzo erakutsitako guztiagatik.

Hurrengora arte!

Espeleologia ibilaldia Pagoetan – Excursión espeleológica en Pagoeta

Urriaren 25ean, larunbata, Pagoetako Parke Naturaleko Giltzarriturri kobara egingo dugu irteera. Koba eder hau ezagutzeko aukera paregabea da! Plaza mugatuak direnez aurrez izena eman behar da, baina azkar, 6 plaza solik ditugu libre eta!


El 25 de octubre, sábado, realizaremos una salida para conocer la cueva de Giltzarriturri en el Parque Natural de Pagoeta. Es una ocasión inmejorable para disfrutar de esta preciosa cueva. Las plazas son limitadas por lo que sería necesario realizar la reserva. Sólo nos quedan 6 plazas libres!

espeleologia---giltzarritur

Espeleologia irteera Aralarren

Datorren uztailaren 5ean, larunbata, Aralarko Akaitz-Txiki 2 kobara egingo dugu irteera. Aukera paregabea da koba eder honekin gozatzeko! Plaza mugatuak direnez aurrez izena eman behar da, baina azkar, plazak segituan beteko dira eta!

Akaitz-Txiki 2_EUSK

El próximo 5 de julio, sábado, realizaremos una salida para conocer la cueva de Akaitz-Txiki 2 en Aralar. Es una ocasión inmejorable para disfrutar de esta preciosa cueva. Las plazas son limitadas por lo que hay que apuntarse de con tiempo, pero daos prisa, ya que las plazas se completarán enseguida.


Akaitz-Txiki 2_CAST