Tag Archives: kirola

Jende ugari bildu zuen Aralarko 4. Rogaineak Lizarrustin

Atzo ospatu zen Aralarren Gipuzkoako 4. Rogaine proba giro ezin hobean. Eguraldi aparta eta parte-hartzaile ugari, denentzako egon zen lekua atzo Lizarrustin, kirol honetan adituak direnentzat, hasi berrientzat, familientzat… Rogaine erako orientazio probak gero eta jende gehiago erakartzen duten kirol bilakatzen ari dira eta, kirola egiteaz gain, orientatzen ikasi eta Aralar bezalako natur ingurune batek eskaintzen dituen baliabideak ezagutzeko aukera ere ematen du. Hona hemen atzoko argazki batzuk:

IMG-20190914-WA0007

IMG-20190914-WA0006

IMG-20190914-WA0005

IMG-20190914-WA0014

 

 

 

Gipuzkoako 4. rogainea Aralarren

Datorren larunbatean, irailaren 14ean, Aralargo mendiak Gipuzkoako 4. orientazio rogainearen lekuko izango dira. Aralargo mendi eta larreak, toki ezin hobeak dira mendian orientatzen ibiltzeko, eta parte hartzaileek, mapa eta iparorratzaren laguntzarekin, mendian jarriko diren balizak bilatzen saiatu beharko dute.

Aralar TXEMI WEB

Iberogaine orientazio ligako proba izanik, Espainia zein Frantziako 250 parte hartzaile baino gehiago hurbilduko dira Lizarrustiko parketxera larunbat goizean. Bertan, 2 proba izango dira. Batetik 8 orduko rogainea, hauek goizeko 10.30etan , Aralargo San Migueletik abiatu eta gehienez ere 8 orduko tartean, Lizarrustira itzuli beharko dute. Eta bestetik, goizeko 11.00tan Lizarrustiko parketxean bertan 3 orduko rogainea abiatuko da. Hauek, denbora epe laburrago batean berdina egin beharko dute, baina hasiera eta bukaera Lizarrustin bertan izango da.

Rogaine erako orientazio probak, 2 eta 5 pertsonez osaturiko taldeetan egiten dira. Momentu oro, taldeak batera joan behar du mendian eta orientazioa, estrategia eta gaitasun fisikoa uztartzen dituen modalitatea da. Haiseran, parte hartzaileei, Aralargo mendilerroko orientazio mapa banatuko zaie, 15 minutuko denbora tartean, taldeak, 8 edo 3 ordutan, biderik motzena eta baliza kopuru gehien lortuko lituzkeen bidea zein izango den erabaki beharko du. Eta behin irteera emanda, talde bakoitzak erabakitzen du zein bide hartu. Baldintza bakarra dago, 8 edo 3 orduko epean, mapan azaltzen den helmugako tokian agertzea, bestela lorturiko puntuak galtzen baitira.

Aurten, berrikuntza modura, 8 orduko proban, GPS bidezko jarraipena egingo da eta Lizarrustiko parketxetik zuzenean eta internet bidez momentu oro jarraitu ahal izango da parte hartzaileen ibilbidea. Eguna borobiltzeko, amaieran, otordu bat eta sari banaketa izango da.

Informazioa eta izen ematea: https://gotorientazioa.org/aralargo-rogainea-2019/
Kontakturako: info@gotorientazioa.org

Babesleak:

Babesleak

Aloñako X. Igoera / X. Carrera al Aloña

Datorren maiatzaren 4ean Aloñako X. igoera ospatuko da. X. edizio honetarako, antolatzaileek Oñatin ospatzen den mendi lasterketa esanguratsua beste hainbat ekintzaz osatu nahi dute; beraz maiatzaren 2tik 4era, Oñatin eta Arantzazun  mendiarekin loturiko aktibitate ezberdinak, Arantzazu Parketxearena barne, aurkituko dituzu!


El próximo 4 de mayo tendrá lugar la X subida al monte Aloña. Para este X aniversario los organizadores han previsto la realización de varias actividades en torno a esta prueba montañera que se celebra en Oñati y que contarán con la colaboración de Arantzazu Parketxea. Todas ellas se llevarán a cabo entre el el 2 y el 4 de mayo.

22,6 Km eta 2020 m desnibelako mendi lasterketa
22,6 Km eta 2020 m desnibelako mendi lasterketa