Tag Archives: Kiko Alvarez

Ugaztun hegalarien atzetik

Aukera ederra duzue bihar iluntzean saguzarrak gertutik ezagutzeko. Planik ez baduzu, hementxe gure proposamena; bihar, larunbata, iluntzeko 20:30etan Ataungo Barandiaran Museoan Kiko Alvarez adituaren eskutik saguzarren mundura gerturatuko gara. Hasierako azalpen txiki batzuen ondoren Museo inguruan eta tresneria berezi baten bidez animalia hauek “entzuten” ahaleginduko gara, beren bizi ohiturak hobeto ulertu asmoz. Esperientzia polit bat ziurtatzen dizuegu.

saguzarra_kiko

Izena emateko edo informazio gehiagorako deitu 943180335 telefonora edota idatzi barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera. Zuen zain gaude!

Saguzarrak hurbiletik / Los murciélagos de cerca

Abuztuaren 22an aurtengo lehen ibilaldia eskainiko da ugaztun hegalari bitxi hauek ezagutzeko. Kiko Alvarezen eskutik gidatutako ibilaldi paregabe hau Listorretako aisialekuan (Errenteria) hasiko da arratsaldeko 20:30etan. Plaza mugatuak daude beraz erreserbatu agortu baino lehen!

El 22 de agosto se ofrecerá la primera excursión de este año para conocer estos peculiares mamíferos voladores. Esta inmejorable excursión será guiada por el experto Kiko Alvarez, y dará comienzo en el merendero de Listorreta (Rentería) a las 20:30. Las plazas son limitadas así que ¡reservar antes de que se agoten!

Saguzarrak2015

Saguzarrengana hurbilduz

Gipuzkoako Parketxeetan jakin badakigu oro har saguzarrak ez direla pertsonen animaliarik gustokoenak. Halabaina, beldur, aurreiritzi eta higuin hori gainditzen lagundu nahi dizuegu, erakutsiz ez direla inondik inora guk imaginatu bezala (edo erakusten diguten bezala) eta ezinbesteko pieza ditugula naturaren puzzle honetan.

Jarduera hauetan ugaztun hegalari harrigarri hauen ezaugarriak emango dira ezagutzera Kiko Alvarez adituaren eskutik: euren bizitza-ohiturak zein diren, zertaz elikatzen diren, nola orientatzen diren, nola erlazionatzen diren, ingurumenarentzat duten garrantzia… Ibilaldi errezak izango dira Gipuzkoako Parketxe desberdinetan egingo ditugunak saguzarrak entzun eta ikusteko; tresneria berezia erabiliko dugu haien soinuak jasotzeko, ilunabarra izanik momenturik egokiena.

Ez ezazu aukera hau galdu!

Saguzarrak2015

Desde los Parketxes de Gipuzkoa sabemos que en general los murciélagos no son el animal preferido de las personas. A pesar de ello, os queremos ayudar a superar esos miedos, prejuicios y ese asco hacia estos animales, comprendiendo que no son de ninguna manera como nos los imaginamos (o como nos los pintan) y que son una pieza clave en este puzzle.

Mediante estas salidas se darán a conocer, de la mano del experto Kiko Álvarez, las características de estos magníficos mamíferos voladores, como por ejemplo las costumbres que tienen, de que se alimentan, como se orientan por la noche, como se relacionan, su importancia para el medio ambiente… Se realizarán unos pequeños itinerarios por los alrededores de los Parketxes, aptos para todos los públicos, para escuchar y ver a los murciélagos; emplearemos unos aparatos especiales para poder percibir sus sonidos, siendo el anochecer el momento más oportuno.

¡No te pierdas esta oportunidad!

Udako “abenturak” Listorretan / “Aventuras” de verano en Listorreta

Listorretako atsedenlekua aski ezaguna da inguruko gutarrontzako. Urtero, pertsona ugari hurbiltzen bertara baita eguna pasatzera. Baina gune honek altxor asko ditu eta uda honetan ezagutzeko aukera izango duzue. Listorretatik oso hurbil Aizbitarteko kobak daude eta aurtengoan, berain historia eta ingurua ezagutzeko jarduera ezberdinak prestatu dira.

  • Saguzaharrak ezagutzeko ibilaldia Kiko Alvarez-en eskutik
  • Kobak barnetik ikusi eta ulertzeko aukera Felix Ugarte Elkartearekin
  • Aizbitarteko Lagunak Elkartearekin aitzinako gizakien bizimodua ezagutzeko tailerrak

Animatu zaitezte!

Udako_Abenturak_Listorreta2015

 

El merendero el Listorreta es bien conocido por muchos de nosotros. Cada año, es visitado por muchas personas que deciden pasar el día aquí. Pero este entorno guarda muchos tesoros y este verano tendréis la oportunidad de conocerlos. Muy cerca de Listorreta se encuentran las cuevas de Aizbitarte y este año hemos preparado diferentes actividades relacionadas con su historia y su entorno:

  • Excursión para conocer murciélagos con Kilo Alvarez
  • Oportunidad de ver y comprender las cuevas desde dentro con Felix Ugarte Elkartea
  • Talleres para conocer la forma de vida de nuestros antepasados con Aizbitarteko Lagunak Elkartea

¡Animaos!

70 pertsona hurbildu ziren atzokoan Listorretara saguzarrak ikuskatzera

“Artizarra ortzantzean lehena da argitzen
saguzar zaharrena oraintxe da esnatzen
teila gorri orma grisa ixilean laztantzen
zoko beltzen hegaztiak gau berria ehuntzen.”

Atzo, udako Listorretako jardueren bigarren ibilaldia izan genuen, saguzarrak ezagutzeko aukera izan baigenuen Kiko Alvarez biologoaren eskutik. Eguraldiak lagundu ez zuen arren, 70 pertsonek hartu zuten parte ibilaldian, ugaztun ezezagun hauei buruzko xehetasunak ezagutzeko asmoz. Ibilaldi benetan arrakastatsu eta interesgarria izan zen atzokoa.

saguzaharra

Ibilaldiaren helburua saguzarrak gehiago ezagutzea zen, gugandik hurbil bizi diren arren, nahiko ezezagunak dira eta. Horretarako, Kikok saguzarren aniztasunaz, garrantziaz eta ohituretaz hitz egin zuen. Euskal Autonomia Erkidegoan dauden 25 espezietatik, Aiako Harria Natur Parkean 13 espezie egon daitezkela adierazi zuen. Espezie batzuk intsektuekin elikatzen direnez, intsektizida biologiko ezinhobeak direla adierazi zuen ere.

Saguzarrek frekuentzia altuko soinuak sortu eta entzuteko gaitasuna dute, horri eko-lokalizazioa deitzen zaio eta ultrasoinuei esker batetik bestera mugitu eta harrapakinak ehizatzeko gaitasuna dute. Gizakiak ez gara gai soinu horiek entzuteko, horregatik, soinu horiek moldatzen dituzten tresnak erabili behar izan genituen atzokoan saguzarrak entzun eta ikuskatzeko.

Gaueko 21:00ak aldera, eguzkia ezkutatzen hasi zenean ekin genion saguzarrak ikuskatzeari, hau baita momentu egokiena. Eguzkia sartu eta lehen orduetan oso aktibo egoten direnez, kiroptero ugari ikusi ahal izan genituen.

Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartzaile guztiei, azaldu zuten interesagatik eta Kiko Alvarezi, bere azalpen interesgarriengatik.

Ibilaldiko argazkiak ikusi nahi badituzue klikatu hemen. 

Hurrengo jarduera abuztuaren 9an burutuko da, Aizpitarteko lehen gizakiak erakustaldiarekin. Historiaurreko bizimoduari buruzko erakustaldi eta tailerrak egingo dira Aitzbitarteko Lagunak elkartearen eskutik.


Ayer se acercaron 70 personas a avistar murciélagos en Listorreta

Ayer, se celebró la segunda actividad de verano en el área recreativa de Listorreta con una excursión para conocer murciélagos de la mano del biólogo Kiko Alvarez. A pesar de que el tiempo no nos acompañó, participaron 70 personas interesadas en conocer más detalles sobre este desconocido mamífero. La de ayer fue realmente una excursión exitosa e interesante.

El objetivo de la excursión era conocer de cerca los murciélagos, ya que aunque viven muy cercanos a nosotros, aún son desconocidos. Para eso, Kiko nos habló de la variedad, la importancia y las costumbres de estos quirópteros. De las 25 especies que hay en  Comunidad Autónoma del País Vasco, en el Parque Natural de Aiako Harria podría haber 13 especies. Los murciélagos son insecticidas biológicos excepcionales, ya que la fuente de alimentación de muchas especies son los insectos.

Los murciélagos son capaces de emitir y escuchar sonidos de alta frecuencia, a lo que se le denomina eco-localización. Gracias a los ultrasonidos, son capaces de moverse de un lado para otro y de cazar sus presas. El oído humano no es capaz de escuchar esos sonidos, por lo que ayer tuvimos que utilizar herramientas que transforman esos sonidos para poder ver y escuchar a los murciélagos.

Cuando el sol comenzó a esconderse, a eso de las 21:00 de la noche, comenzamos con el avistamiento ya que ese es el momento idóneo. Es en las primeras horas después de que se esconda el sol cuando los murciélagos están más activos y por eso pudimos avistar varios quirópteros.

Desde aquí queremos dar las gracias a todos los participantes por el interés que mostraron y a Kiko Alvarez por sus interesantes explicaciones.

Para ver el reportaje fotográfico de la excursión hacer click aquí.

La siguiente actividad se celebrará el 9 de agosto , se llevará a cabo una demostración y talleres sobre la forma de vida de la Prehistoria de la manos de la asociación Aitzbitarteko Lagunak.

Uztailaren 19an, saguzarrak ezagutu Kiko Alvarezekin Listorretan (Errenteria)

Saguzarrak ezagutzeko ibilaldia, Listorretako aisialekuko etxolatik irtengo da arratsaldeko 20:00etan. Kiko Alvarezek, ugaztun hegalari hauen ezaugarriak azalduko ditu: orientatzeko erabiltzen duten sistema, ernaltze zikloa, hibernazioa, espezie ezberdinak…Gainera gerturatzen direnek, aplikazio bati esker, saguzarrak entzuteko aukera izango dute iluntzen duen bitartean, hau baita saguzarrak behatzeko momentutik egokiena.
Elkargune-puntua: Listorretako etxola.
Ordutegia: 20:00-22:00.

Informazioa eta erreserbak: 943 495069 / 943 494521  arditurri@gipuzkoamendizmendi.net

saguzaharra

La excursión para conocer murciélagos, dará comienzo en el área recreativa de Listorreta a las 20:00 de la tarde. Kiko Alvarez explicará las características de estos mamíferos voladores: el sistema que utilizan para orientarse, ciclo de fecundación, hibernación, especies…Además los participantes de la excursión, podrán escuchar a los murciélagos gracias a una aplicación y mientras oscurece, ya que este es el mejor momento para la observación de murciélagos.La actividad será gratuita.

Punto de encuentro: cabaña de Listorreta.

Horario: 20:00-22:00.

Reservas e información: 943 495069 / 943 494521  arditurri@gipuzkoamendizmendi.net