Tag Archives: Kiko Alvarez

Saguzarrak lagun Iturraran Parketxean

Saguzarrek soinean daramaten ospe txarra ezabatu nahian, Kiko Alvarez biologo adituak ugaztun hegalari hauen hainbat ezaugarri aditzera eman zizkigun atzo, irailak 16. Saguzarrak guregandik oso hurbil bizi diren animali harrigarriak eta misteriotsuak dira baina gautarrak izanik, ezezagunak eta eskuraezinak dira.

Pare bat orduko saioan, aurkitu ditzakegun espezie desberdinak, euren bizitza-ohiturak zein diren, zertaz elikatzen diren, orientatzeko erabiltzen duten sistema, nola erlazionatzen diren, hibernazioa, ingurumenarentzat duten garrantzia… ikasteko aukera izan genuen. Amaieran, tresneria berezi bat erabiliz, saguzarrak entzuteko aukera ere izan genuen eta a ze nolako festa antolatu zen Iturraran Parketxearen inguruan!  Hainbat saguzar arrunt (Pipistrellus pipistrellus) eta baratze saguzar (Esptesicus serotinus) ongi etorria ematera azaldu zitzaizkigun!

Oraindik bisita hauetan parte hartzeko aukerarik izan ez duzuenok, baduzue oraindik parada. Irailaren 30ean, Zegamako Anduetza Parketxean (Aizkorri-Aratz Natur Parkea), saguzarren inguruan beste bisita bat eskeiniko baitu Kiko Alvarezek. Erreserba egin nahi izanez gero, 943 80 21 87 telefonora dei egin dezakezue edota anduetza@gipuzkoamendizmendi.net helbidera mezua bidali.

Advertisements

Saguzarrak zelatatzen

Gauean animaliak topatzen ibiltzeak badu halako xarma berezia, eta atzo Kiko Alvarez adituaren eskutik Listorretako aisialekuan hainbat saguzar entzun baina baita ikusteko aukera ere izan genuen. Izaki txiki hauen nondik norakoen azalpenak jasotzen genituen bitartean hainbat saguzar ibili ziren gure buru gainean hegan. Ondoren, linternak hartu eta euren bila joan ginen, oso azkarrak baldin badira ere ugari ikusi genituelarik.

saguzarrak

Larunbat hontako saioa berehala bete zenez jende ugari etorri ezinik geratu zen, beraz hurrengo aukera irailak 9an duzue, Arantzazuko parketxean. Deitu plazarik gabe geratu baino lehen!

arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net  /  943 78 28 94

Gaueko izaki bizidun misteriotsuen bila…

Aurten berriz ere, saguzarrak ezagutzeko ibilaldiaz gozatzeko aukera izango da Gipuzkoako Parketxeetan. Saio desberdinak antolatu dira, guztiak iraileko larunbat iluntzeetan, gaua erortzen denean eta inguruak misterioz betetzen direnean…

Lehenengo saioa Aiako Harria Natura Parkean ospatuko da, irailaren 2an (Listorretako aisialekuan), baina, dagoeneko plaza guztiak bete dira. Dena den ez larritu, beste hiru saio geratzen dira eta. Hurrengo saioa, Aizkorri-Aratz Natura Parkearen barnean, Arantzazuko Parketxean eskeiniko dena, irailaren 9an izango da. Elkargunea parketxea bera izango da eta arratsaldeko 20:45etan emango zaio hasiera jarduerari (ordu t’erdiko iraupena izanik gutxi gora-behera).

Parketxeko inguruetatik egingo den ibilaldi txikiari ekin aurretik, Kiko Alvarez adituak, ugaztun hegalari hauen ezaugarriak azalduko ditu. Gainera gerturatzen direnek, aplikazio bati esker, saguzarrak entzuteko aukera izango dute iluntzen duen bitartean, hau baita saguzarrak behatzeko momenturik egokiena.

Plaza mugatuak daude, erreserba egitea beharrezkoa da.

Ugaztun hegalari harrigarri hauek ezagutzera etorri nahi al duzu?

Informazio gehiago eta erreserbak: 943 78 28 94 / 699 33 51 83 / arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

Saguzarrak2017

Este año nuevamente se dispondrá de la oportunidad de volver a disfrutar de las excursiones organizadas en los diferentes Parketxes de Gipuzkoa para conocer a los murciélagos más de cerca. Se celebrarán diferentes jornadas, todas ellas en septiembre los sábados al anochecer, cuando cae la noche y los alrededores se llenan de misterio…

La primera salida se celebrará en el Parque Natural Aiako Harria el 2 de septiembre en el área recreativa de Listorreta, pero, ya no quedan plazas libres. Aún así tranquilos que quedan otros tres eventos en los que es posible apuntarse. La próxima que se celebrará en el Parketxe de Arantzazu, dentro del Parque Natural de Aizkorri-Aratz, será el 9 de septiembre.  El punto de encuentro será el mismo parketxe y losparticipantes se reunirán a las 20:45 para dar comienzo a la actividad (duración aproximada de una hora y media).

Antes de dar comienzo al pequeño recorrido, que se efectuará por los alrededores, el experto en la materia Kiko Álvarez explicará las características de estos mamíferos voladores. Además los participantes de la excursión, podrán escuchar a los murciélagos gracias a una aplicación y mientras oscurece, ya que este es el mejor momento para la observación de los mismos.

Es necesario reservar puesto que las plazas son limitadas.

¿Quieres venir a conocer a estos asombrosos mamíferos voladores?

Para más información y reservas: 943 78 28 94 / 699 33 51 83 arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

 

Plaza gutxi batzuk larunbatean saguzarrak ikusteko

Azkenengo plazak geratzen dira larunbat honetan, hilaren 22an, Arditurriko parketxean, saguzarrak ikusteko burutuko den ibilaldirako. Kiko Alvarez adituak gidatuko du irteera eta saguzarren uhinak ezagutzen dituen tresna berezi batzuekin, eurak ikusi eta identifikatzeko aukera izango dugu.

Arratsaldeko 19:00tan hasiko dugu ekintza Arditurriko Interpretazio Zentruan (Oiartzun) eta ordu terdiko iraupena izango du txangoak. Arropa egokia jantzi eta animatu ugaztun hegalari bitxi hauek bertatik bertara ezagutzera. Plaza gutxi geratzen dira!

Erreserbak egiteko jarri gurekin harremanetan 943495069 telefonoan edota arditurri@gipuzkoamendizmendi.net helbidean.

saguzarrak-urria-2016xx

Saguzarren inguruan esaten da…

argazki-montaia

Saguzarren inguruan odola xurgatzen dutela esaten da besteak beste. Munduan dauden 1.300 espezietatik, hiruk bakarrik xurgatzen dute odola eta ez dira Euskadin bizi.

Horrelako bitxikeriak izan ziren protagonista atzo Anduetza Parketxean, non 40 laguneko talde batek Kiko Alvarezen azalpeni esker asko ikasi zuen. Ondoren erreka ingurura joan ginen, bertan saguzarrak entzun eta ikusi genituelarik. Bai entzun esan dugu, zeren Kiko Alvarezek ekarritako tresnak gure belarriek entzun ezin dituen soinuak, entzungarri bihurtu zituen.

Gogoratu datorren larunbatean, Arditurri parketxean animali misteriotsu hauek ezagutzeko azkeneko hitzordua duzu.

Saguzarrak lotara joan baino lehenago…

saguzarrak_urriak-15

Saguzarrak guregandik oso hurbil bizi diren animali harrigarriak eta misteriotsuak dira, baina gautarrak izanik, ezezagunak eta eskuraezinak.

Kiko Alvarez adituaren eskutik, ezagutzera emango dira ugaztun hegalari hauen ezaugarriak: aurkitu ditzakegun espezie desberdinak, euren bizitza-ohiturak zein diren, zertaz elikatzen diren, orientatzeko erabiltzen duten sistema, nola erlazionatzen diren, hibernazioa, ingurumenarentzat duten garrantzia… Gainera gerturatzen direnek, tresneria berezi bat erabiliz, saguzarrak entzuteko aukera ere izango dute.

Ordu eta erdi inguruko iraupena izango du saioak.

Antes de que los murciélagos se vayan a dormir…

Los murciélagos son unos animales sorprendentes y misteriosos que viven muy cerca de nosotros; pero son a su vez, animales desconocidos por sus costumbres nocturnas y están fuera de nuestro alcance. 

De la mano del experto Kiko Álvarez se darán a conocer las características de estos magníficos mamíferos voladores, como por ejemplo las diferentes especies que existen, sus costumbres, de que se alimentan, el sistema que utilizan para orientarse, como se relacionan, su hibernación, la importancia que tienen para el medio ambiente… Además los participantes tendrán la oportunidad de percibir sus sonidos gracias unos aparatos especiales.

La duración aproximada de la presentación y del itinerario será de 1:30min.

Saguzarrak hurbiletik // Los murciélagos de cerca

Abuztuaren 6an, iluntzean, aukera ederra duzue ugaztun hegalari bitxi hauek gertutik ezagutzeko. Kiko Alvarezen eskutik gidatutako ibilaldi paregabe hau, Listorretako aisialekuan (Errenteria) hasiko da arratsaldeko 20:30etan. Plaza mgatuak daude, beraz, erreserbatu agortu baino lehen!

El 6 de agosto, a la tarde noche, tendréis la magnífica oportunidad de conocer a estos peculiares mamíferos voladores de cerca. Esta inmejorable excursión será guiada por el experto Kiko Alvarez, y dará comienzo en el merendero de Listorreta (Rentería) a las 20:30. Las plazas son limitadas así que ¡reservar antes de que se agoten!Saguzarrak2016

Drakula ez da hain beldurgarria

Drakula banpiro beldurgarri eta gaizkile moduan agertu izan zaigu betidanik eta horrek ez du saguzarren ospe onean lagundu. Batman pertsonaiak aldiz, superheroia izanagatik, gaztetxoen artean ospe ona izatea eragin du. Nolanahi ere, fikziozko mundua da hori eta errealitatea oso bestelakoa da.

Saguzarren ezaugutza oro har oso murritza denez herritarren artean, Parketxe Sareak irteera ugari antolatu ditu aurten ugaztun hegalari hauek gertuagotik ezagutu asmoz. Atzo, Ataungo Barandiaran Museoan izan genuen irteera. Taldetxo polit bat elkartu ginen iluntzeko 20:30ean Kiko Alvarez adituaren azalpenak entzuteko irrikitan. Museoko ganbaran “saio teorikoa” izan genuen, txikienek galdera ugari egin zizkioten Kikori eta argi geratu zen jakinmin izugarria zutela. Behin nozio teoriko horiek barneratuta Agauntza erreka ingurura hurbildu ginen “saio praktikoa” gauzatzera, saguzarrak ez dira eta uretatik oso aparte bizi.

saguzarrak irteera

Hauek emititzen dituzten soinuak ez dira gizakientzako entzungarriak (gehienak bederen) beraz Kikok makina berezi bat ekarri zuen, beren soinuak guretzako entzungarriak izateko eraldatzen dituena, uneoro gure parean, iluntasunean, hegan zebilen hori detektatzeko aukera eskainiz.

Oso gustura ibili ginen eta gauza ugari ikasi genituen ugaztun hauen inguruan; zer jaten duten, nola mugitzen diren, nola ugaltzen diren, nola ehizatzen duten, zer onura ekartzen dioten inguruneari… Eguna aproposa izan zen, tenperatura egokia, haize gutxi eta bidea argitu zigun ilargi bete handi eder bat. Hori gutxi balitz, bertaratu ziren familien haurrak handitan Kikok bezelako lana izan nahi zutela adierazi ziguten eta animalia desberdinen inguruan ikertzaile izan nahi zutela. Hortaz, zer gehiago eskatu geniezaioke horrelako irteera bati? Mila esker bertaratu zinetenoi. Kikori ere gure esker ona adierazi nahi diogu Museotik, beste behin ere saio polita eskaini zuen eta.

Hurrengo aukera Zegamako Anduetza Parketxean izango duzue, datorren larunbatean, irailak 5, iluntzeko 20:00etan. Izena emateko deitu 943802187 telefonora edota idatzi anduetza@gipuzkoamendizmendi.net helbidera.

Ugaztun hegalarien atzetik

Aukera ederra duzue bihar iluntzean saguzarrak gertutik ezagutzeko. Planik ez baduzu, hementxe gure proposamena; bihar, larunbata, iluntzeko 20:30etan Ataungo Barandiaran Museoan Kiko Alvarez adituaren eskutik saguzarren mundura gerturatuko gara. Hasierako azalpen txiki batzuen ondoren Museo inguruan eta tresneria berezi baten bidez animalia hauek “entzuten” ahaleginduko gara, beren bizi ohiturak hobeto ulertu asmoz. Esperientzia polit bat ziurtatzen dizuegu.

saguzarra_kiko

Izena emateko edo informazio gehiagorako deitu 943180335 telefonora edota idatzi barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera. Zuen zain gaude!

Saguzarrak hurbiletik / Los murciélagos de cerca

Abuztuaren 22an aurtengo lehen ibilaldia eskainiko da ugaztun hegalari bitxi hauek ezagutzeko. Kiko Alvarezen eskutik gidatutako ibilaldi paregabe hau Listorretako aisialekuan (Errenteria) hasiko da arratsaldeko 20:30etan. Plaza mugatuak daude beraz erreserbatu agortu baino lehen!

El 22 de agosto se ofrecerá la primera excursión de este año para conocer estos peculiares mamíferos voladores. Esta inmejorable excursión será guiada por el experto Kiko Alvarez, y dará comienzo en el merendero de Listorreta (Rentería) a las 20:30. Las plazas son limitadas así que ¡reservar antes de que se agoten!

Saguzarrak2015