Tag Archives: Juan Mari Beltran

Irikiera elurtua

Atzo, Oiartzungo udalaren eskutik XX. mendeko meatzariei eskainitako omenaldiaren irikiera izan zen Arditurrin, non langile ohien presentziak giro hotzari goxotasun handia eman zion.

Juan Mari Beltran eta Joseba Zabaletaren eskutik tobera entzun ahal izan genuen, esaten denez gune honetan entzun ahal izan ziren instrumentu honen azken uhinak. Bertso saio aparta ere jaso genuen Ander Lizarrralde eta Arkaitz Oiartzabal “Xamoa”ren eskutik.

Erakusketa ikusi ondoren, meategira bisita bat eginez amaitu zen saioa. Orain nahi duen orok otsailaren 25 arte ikusteko aukera izango du.

Gogoratu gainera abenduaren 6 eta 8an Arditurrira hurbiltzeko eskaintza berezia duzuela tren berdearekin!

IMG_7892.JPG

Advertisements

Zur eta lur Zegaman

Anduetza Parketxeak eta Zegamako Udalak kultur jardueraz beteriko udazkena antolatu dute. Lehen jarduera, Herri Musika izenburua duen musika emanaldia izango da, datorren azaroak 22an arratsaldeko 19:00etan.

IMG_3233-2

Emanaldi honetan Juan Mari Beltran, Soinuenea Fundazioaren burua izango dugu gidari, bere lantaldeko bi kideren laguntzarekin. Emanaldiak antzinatik gure herrialdean erabili diren egurrezko musika tresnak izango ditu oinarri eta aspaldiko piezak protagonista. Anduetza Parketxean dagoen egur bildumak giro berezia emango dio udazken arratsalde honi. Etorri eta musikaz gozatu ezazu!