Tag Archives: joxan mujika

Aralarko paisaia bizia

Bigarren urtez jarraian, Gipuzkoako Parketxe Sarea, Europako Kontseiluak eta Europako Batzordeak antolatutako Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartzera batzen da.

Horretarako, Gipuzkoako Parketxe Sarea fundazioak ibilaldi gidatua antolatu du urrairen 7rako (larunbatarekin) Ondarreko historiaurreko aztarnak ezagutzeko. Ondarreko harantxoa Aralarko natur parkean dago, Lizarrustiko parketxetik (Ataundik) oinez joanda ordubete ingurura. Bidea erraza bezain ederra da.

Gutxi dira Euskal Herrian historiaurreko hainbeste aztarna aurkitu diren tokiak eta are gutxiago gaurdaino hain ondo gorde dituzten lekuak. Hain zuzen, ikerketa lanak ez dira oraindik bukatu eta ezin bazter daiteke oraindik aztarna gehiago topatzea.

Aralarren aurkituriko giza aztarna zaharrenak (Neandertalek egindako tresnak) Ondarren aurkitu ziren eta baita Aralarko cromlech bakanetako bat ere. Hura induskatutako Joxean Mujika adituaren eskutik entzungo ditugu azalpenak.

Irteera gidaturako abiapuntua 9:30etan izango da Lizarrustiko parketxetik. Itzulera ordua 14:30etarako aurreikusten da. Adin guztietako bisitariei dago zuzendua txangoa (12 urtetik beherakoentzat luzea gerta liteke ibilaldia). Azalpenak euskaraz emango dira. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko: barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net / 943 180 335 / 688 895 069.

Aralar kartela

 

 

Advertisements

Lurrazpia azaleratuz

Abuztuaren 8, larunbata, erreserba ezazue egun hori zuen agendatan! Izan ere ezohikoa den ibilaldi bat proposatzen dizuegu Aralarko Natura Parkean zehar. Joxean Mujika Alustizaren eskutik azken aldian Aralarren burututako arkeologia-ikerketak eta berreskuratze lanak ezagutuko ditugu Pikuetaondarra-Naparbide izeneko parajean.

Gutxi dira Euskal Herrian Historiaurreko hainbeste aztarna dituzten inguruak: trikuharriak, zistak, monolitoak, baratzak (cromlechak)… Ikerketa lanak amaitu ez direnez, ezin bazter daiteke oraindik aurkikuntza gehiago egitea. Hain zuzen, Aralarren aurkituriko giza-aztarna zaharrenak (Neandertalek egindako tresnak) Pikuetaondarren azaldu ziren duela ez hainbeste.

Aurkikuntza horiek guztiak EHUko arkeologia irakasle titularra den Joxean Mujikak zuzenduriko ikerketa-taldeak egin ditu, Aralarren lanean urteak daramatzanak.

Arkeologia-ikerketak2015

Zatozte gurekin, udan ere gauza berriak ikasteko aukera dago eta Aralarren!