Tag Archives: Joseba Aurkenerena

Ehundaka haur euskal mitologiaren sehaskan

Ataungo 3. Mitoaldiaren barruan, haur eta gaztetxoez bete ditugu Barandiaran Museoko inguruak aste guzti honetan zehar! adin eta herri desberdinetako udalekuetako taldeak etorri dira gurera 400 bisitari inguru izanik guztira 5 egun hauetan zehar.

20190704_131740

Joxemiel Barandiaranek lan izugarria egin zuen gure arbasoengandik zetozkigun kondaira, ipuin eta legenda guzti horiek idatziz jasotzen, eta, haurrak gogotsu etorri dira gurera jentilen, lamien, sorginen eta beste hainbat pertsonaien inguruan gehiago jakiteko asmoz. Galtzear zeuden istorio harrigarri guzti hauek Barandiarenen lanari esker ezagutzen ditugu gaur egun eta ahozko transmisioari eutsiz, Barandiaran Museoko ganbararen goxotasunean helarazi nahi izan dizkiegu txikienei ere. Datozen belaunaldiei ere euskal kulturaren barruan gordetzen diren altxor txiki hauek zabaltzen laguntzea da gu guztion eginkizuna, eta horretarako, mitologia tailer hauen bitartez ekintza desberdinak egin ahal izan dituzte beti ere mitologia ardatz hartuta. San Martin Txiki eta Tortoren bisita ere izan dute talde guztiek, a zer nolako suertea!!

20190712_111011

Helduentzako hitzaldia Joseba Aurkenerenaren eskutik

Beste publiko mota batentzat ere egon da lekua Mitoaldiaren barruan. Asteartean hain zuzen ere, Joseba Aurkenerena izan zen Barandiaran Museoan “Barandiaran eta mitoak” deituriko hitzaldi bat eskainiz. Informazio interesgarria benetan Josebak emandakoa. Barandiaranen lana, mitoak, euskara, euskal kultura ikutu zituen eta… ordu t’erdia motz geratu zitzaigun… Mila esker Joseba!

IMG-20190709-WA0000

“Barandiaran eta mitoak”

Gogoratu gaur hitzaldi berezia daukagula Ataungo Mitoaldiaren barruanJoseba Aurkenerena izango da gonbidatu berezia eta hitzordua arratsaldeko 19:00etan izango da Barandiaran Museoan.

Joseba Aurkenerena

Josebak, besteak beste, Karmel, Maiatz, Hatsaren Poesia, Eskuz eta Begiz, Elinberri.eus,  Zu-Zeu.eus eta Kazeta.eus agerkarietan idazten du. Baditu hainbat liburu plazaraturik ere. Gai nagusiak euskal historia, etnografia eta mitologiakoak izan dira. Horietako batzuk: – Euskal sinesmen zaharrak – Harribeltzetako ipuinak – Sorgin mainguak dabiltz – Euskaldunon mundua hizpide – Axularren itzala – Gureak eta mundu zabalekoak – Iparmina – Iragana ere gaur da – Euskal Herria beti!

Izango dugu zer ikasia bere hitzetatik! animatu eta etorri Barandiaran Museora!

 

2019ko MITOALDIKO hitzaldi eta ibilaldi bereziak

Uztailak, 5. Hitzaldia: “Harria, maitasun istorioa” (Iñaki Perurena)

Astigarragako parkean (20:00h).

Iñaki Perurena harriarekin datorkigu oraingoan ere, baina ez ohiko moduan, ordea. Euskal Herriaren historian harriak duen zer esanaz , duen eraginaz eta berak harriarekin izan duen hartu emana modu berezian azalduko digu ordu bete inguru irauten duen emankizun poetikoan. Emankizunarekin batera erakustaldia ere egingo du. Berak dioen moduan “harria urteetako bidelaguna izanda bizi oso bat daramat harriarekin eta berarekin jarraitu nahi dut”. Harria metafora bihurtzen du Iñakik emanaldian, adibide eta hausnarketa.

Uztailak, 6. “Murkoondo, Ataungo bihotza” ibilaldi gidatua (Jon Aizpurua)

San Martingo plaza (9:30h)

Jon Aizpuruaren gidaritzapean Ataungo gune esanguratsuenetako batean barneratuko gara, Murkoondon. Joxemiel Barandiaranen kabi, bere bizitzan izan ziren leku garrantzitsuak  ezagutzeko aukera izango dugu eta beste ataundar ospetsuei buruzko azalpenak ere emango dira. 2 ordu inguruko ibilaldia izango da. Izena eman behar da jentilbaratzake@gmail.com helbidean.

Uztailak, 9. Hitzaldia: “Barandiaran eta mitoak” (Joseba Aurkenerena)

Barandiaran Museoan (19:00h)

Ama ataundarra. Gurasoengandik etorri zaizkio bizitzan izan dituen bi zaletasun handiak, aitaren aldetik historiarekikoa eta euskal mitoarekikoa amaren aldetik. Donostian historia ikasketak egin zituen eta lanbidez irakasle aritu izan da.Besteak beste, Karmel, Maiatz, Hatsaren Poesia, Eskuz eta Begiz, Elinberri.eus,  Zu-Zeu.eus eta Kazeta.eus agerkarietan idazten du. Baditu hainbat liburu plazaraturik. Gai nagusiak euskal historia, etnografia eta mitologiakoak izan dira. Horietako batzuk: – Euskal sinesmen zaharrak – Harribeltzetako ipuinak – Sorgin mainguak dabiltz – Euskaldunon mundua hizpide – Axularren itzala – Gureak eta mundu zabalekoak – Iparmina – Iragana ere gaur da – Euskal Herria beti!

Hitzaldiak-eta-ibilaldia-2019-web