Tag Archives: josean mugika

Aralarko arbasoen historia harrietan irakurtzen

Ehun urte baino gehiago pasa dira Barandiaran Aralarko harrien azpian aztarnak bilatzen hasi zenetik. Gure arbasoen bizimodua hobeto ulertzeko ezinbesteko aurkikuntzak egin zituen, baina oraindik harri hauen historiaren pasarte asko idazteke daude. Zorionez, haiek hasitako lanari jarraipena ematen diote Jose Antonio Mujika bezalako arkeologoek.

Atzokoan, Igaratza inguruan azken urteotan egindako aurkikuntzak lehen pertsonan ezagutu genituen. Gizakiak milaka urtetan erabilitako paraje honetan, garai desberdinetako aztarna ugari agertu dira: Beaskingo harrespila, Aiatzioko erromatar garaiko egitura, trikuharriak etab. Egitura hauen erabilera eta esanahia Josean Mujika beraren ahotik entzuteko zortea izan genuen.

Gizarteak, paisaia eta urteekin batera aldatzen doazela argi geratu zitzaigun, baina haien historia harrietan idatzita geratu denez, jarrai dezagun hura irakurtzen. Mila esker gerturatutako guztioi eta nola ez Josean Mujikari; atzoko zein azken urteetako lanagatik!

Advertisements