Tag Archives: Jose Antonio Mujika

Aralarren milaka urteko bidaia egiteko aukera oraindik zabalik

Betidanik izan dira xarma bereziko txokoak, jende ugari erakartzen duten horietakoak. Aralarren, garai desberdinetako gizarteak bildu dituen horietako asko ditugu; horien artean Igaratza. Duela milaka urte bizitoki izan dela frogatzen duten aztarna ugari agertzen ari dira azken urteotan, Jose Antonio Mujikak gidatutako arkeologo taldeari esker.

Urte hauetan zehar, inguru honek eta bertan bizi ziren gizarteen bizimodua nola aldatu den ezagutu nahi baduzu, larunbat honetan (ekainak 22) aukera bikaina duzu. Jose Antonio Mujikaren eskutik, gizarte hauek utzitako monumentu megalitikoak, txabolak etab. gertutik ikusiko ditugu, haien erabilera hobeto ulertzen dugun bitartean.

Egun osoko mendi irteera izango denez, hamaiketakoa, bazkaria, ura eta mendiko arropa eramatea beharrezkoa da. Irteera ordua 9:00tan izango da Lizarrustiko Parketxean eta itzulera 18:00etan puntu berean. Mila urteko bidai ahaztezina egin nahi baduzu, animatu zaitez!!

Advertisements

Igaratzako Historiaurreko altxorrak ezagutzeko ibilaldi gidatua Jose Antonio Mujikarekin

Historiaurreko Aztarnak IGARATZA2019

Gutxi dira Gipuzkoan Aralar bezalako tokiak eta are gutxiago Igaratza bezalako bazterrak. Paisaia hunkigarriaz gainera, bisitariak aziendaren zintzarriek onduriko doinuaz goza dezake han; hitz bitan, bakea senti daitekeen txoko urri horietakoa da Igaratza, hiri-eremutik gertu, baina, era berean, oso urruti dagoen paradisu txiki bat.

Igaratzaraino hurbildu eta arreta pixka bat opa diona segituan ohartuko da gizakiak aspaldidanik erabili duen lekua dela, han dauden zutarri txundigarriak eta bi trikuharri ikusgarriek erakusten duten bezala. Aztarna horiek bezain ezagunak izan ez arren, Igaratzan badira, baina, altxor gehiago, ez nolanahikoak gainera.

Izan ere, 2012. urtetik aurrera, Euskal Herriko Unibertsitateko Jose Antonio Mujika irakasleak zuzenduriko ikerketa-taldeak, miaketa lanaren ondorioz Igaratzan idorotako zenbait elementutan nahiz lehendik (batez ere Barandiaranen lanari esker) ezagutzen ziren beste egitura batzuetan arkeologikoki esku hartu du, behin baino gehiagotan emaitza harrigarriak lortuz, Beaskinarte eta Aiatzio izeneko guneetan egindako aurkikuntzak lekuko. Ez alferrik, Mujikaren taldea 2003. urteaz geroztik ari da lanean Enirio-Aralarko mankomunitatearen esparruan.

Lehendik ezagutzen ziren altxorrak hobe ulertzen laguntzeko eta, bereziki, berriki aurkitu direnak aurkezteko, Gipuzkoako Parketxe Sarea fundazioak ibilaldi gidatua antolatu du Igaratzara ekainaren 15ean (larunbatarekin)Jose Antonio Mujikaren gidaritzapeanantolatu ere.

Ibilaldia 9:00etan abiatuko da Lizarrustiko parketxetik eta itzulera ordua 18:00etarako aurreikusten da. Egun pasa eder baten proposamenarekin dator, beraz, oraingoan Aralarko Parketxea. Hamaiketakoa, bazkaria, ura eta oinetako egokiak eramatea beharrezkoa da. Ibilaldiaren luzera eta malda direla eta, irteera hau mendian ibiltzea ohituta daudenei zuzenduta dago. Azalpenak euskaraz emango dira eta prezioa 5€-koa da pertsonako. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko: barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net / 943 180 335 / 688 895 069.

Igaratzako Historiaurreko altxorrak ezagutzeko ibilaldi gidatua Jose Antonio Mujikarekin

Historiaurreko Aztarnak IGARATZA2019

Gutxi dira Gipuzkoan Aralar bezalako tokiak eta are gutxiago Igaratza bezalako bazterrak. Paisaia hunkigarriaz gainera, bisitariak aziendaren zintzarriek onduriko doinuaz goza dezake han; hitz bitan, bakea senti daitekeen txoko urri horietakoa da Igaratza, hiri-eremutik gertu, baina, era berean, oso urruti dagoen paradisu txiki bat.

Igaratzaraino hurbildu eta arreta pixka bat opa diona segituan ohartuko da gizakiak aspaldidanik erabili duen lekua dela, han dauden zutarri txundigarriak eta bi trikuharri ikusgarriek erakusten duten bezala. Aztarna horiek bezain ezagunak izan ez arren, Igaratzan badira, baina, altxor gehiago, ez nolanahikoak gainera.

Izan ere, 2012. urtetik aurrera, Euskal Herriko Unibertsitateko Jose Antonio Mujika irakasleak zuzenduriko ikerketa-taldeak, miaketa lanaren ondorioz Igaratzan idorotako zenbait elementutan nahiz lehendik (batez ere Barandiaranen lanari esker) ezagutzen ziren beste egitura batzuetan arkeologikoki esku hartu du, behin baino gehiagotan emaitza harrigarriak lortuz, Beaskinarte eta Aiatzio izeneko guneetan egindako aurkikuntzak lekuko. Ez alferrik, Mujikaren taldea 2003. urteaz geroztik ari da lanean Enirio-Aralarko mankomunitatearen esparruan.

Lehendik ezagutzen ziren altxorrak hobe ulertzen laguntzeko eta, bereziki, berriki aurkitu direnak aurkezteko, Gipuzkoako Parketxe Sarea fundazioak ibilaldi gidatua antolatu du Igaratzara ekainaren 15ean (larunbatarekin), Jose Antonio Mujikaren gidaritzapean antolatu ere.