Tag Archives: jolasak

Arditurri egun itzela

Igande goizean ospatu zen, zazpigarren aldiz, Arditurri Eguna eta 500 pertsona inguru hurbildu ziren bertara.

Arditurri Eguna_001.jpgMeategiko bisitak oso arrakastatsuak izan ziren ia 260 lagun barneratu baitziren. Haurrentzako proba eta jokoek ere arrakasta izan zuten. 41 ume aritu ziren zaku tiraketan, eta irabazlea zozkatzea erabaki zen azkenean, denek oso ongi egin baitzuten. Hegazti askatzea bertan behera geratu zen, zapelaitza eta belatz gorria ez zeuden hegan egiteko moduan eta.

Emarriren erakustaldiak —eta aurreko entrenamenduak— ikusmin handia piztu zuen. 550 kiloko harriarekin 25na metroko 32 plaza egin zituzten, txalo artean.

arditurri-eguna_003.jpg

Eskerrak eman nahi dizkiegu hurbildu ziren guztiei!!

Advertisements

Arditurri egunerako dena prest!

Igande honetan Arditurriko meagunean egun berezia izango dugu, izan ere Arditurri 7. Eguna ospatuko dugu. Heldu zein umeek jolasez, giza-probez, erakustaldi itzelaz eta abarrez gozatzeko aukera izango dute.

Gainera, hegazti askatzea ere egingo dela ziurtatua dugu iada, zapelaitz bat eta belatz gorri bat askatuko baitira. Laster gure inguruetan hegan ibiliko dira aske!

Arditurri Eguna 2018 ELEBIDUN

Planik ezean etorri Arditurrira igandean! / Si este domingo no tenéis plan, ¡Arditurri es vuestra oportunidad!

Igande honetan 6.Arditurri eguna ospatzen dugu, hori dela eta irakurle guztioi gonbita luzatu nahi dizuegu. Iragarrita dagoen eguraldi onaz gozatu, jarduera ugariekin disfrutatu eta sabela betetzeko aukera izango duzue!

Hona hemen gure egitaraua:

Arditurri Eguna 2017

Este domingo celebramos el VI.Arditurri Eguna por tanto ¡deseamos invitaros a todos los lectores!

Tendréis la oportunidad de gozar del buen tiempo que está previsto, de divertiros con diferentes actividades y de llenaros los estómagos. Aquí podéis ver todo el programa:

Arditurri Eguna 2017 CAS

300 pertsona baino gehiago Arditurriko Bide Berdearen III. egunean

BIDE BERDEA 2014

Txikiek eta helduek primeran pasa dute Arditurriko Bide Berdearen III. Egunean. Eguna hasteko, Arditurriko III.Bizikleta martxa abiatu da Errenteriatik goizeko 9:30ean eta 10:00etan Oiartzundik, bidean bi taldeak elkartu direlarik. Hamaikak aldera iritsi dira Arditurrin kokatua zegoen helmugara eta bertan haurrek eta gurasoek hamaiketako goxo bat dastatzeko aukera izan dute. Ondoren, jarduera ezberdinak izan dituzte aukeran: segway zirkuitua, meategira bisita gidatuak erdi prezioan, jolasak, zinta jolasa bizikletarekin…Eguneko jardueraraik arrakastatsuena, Segway zirkuitua izan da.

Eskerrik asko egun berezi honetan laguntzen egon zareten guztioi!

Argazki galeria

Hemen da Arditurriko III. bizikleta martxa!

Garai batean Arditurriko meategietatik Pasaiako portura mea garraiatzeko erabiltzen zen trenbidea festa giroan murgilduko da datorren igandean. Izan ere, irailaren 14ean Arditurri Bide Berdearen III. Eguna ospatuko dugu Oiartzunen, eta hainbat ekintza antolatu ditugu egun honetarako:

  • Arditurriko III.bizikleta martxa. Goizeko 9:30ean biatuko da Errenteriako Gamon zumarditik eta 10:00etan Oiartzungo Done Eztebe plazatik. Bertan elkartzen diren lehen 300 lagunek hamaiketakoa doan izango dute helmugan.
  • Meategira bisitak prezio murriztuan: Oinarrizko bisita eta Meategia Sakonean.
  • Seg-way zirkuitua.
  • Jolasak adin guztikoentzat: herri kirolak, zinta karrerak, jolasak bizikletarekin, etab.

Hartu bizikleta eta zatoz Arditurrira irailaren 14ean!

Bide Berdearen Eguna 2014_EUSK

 

El antigüo camino ferroviario que se utilizó para transportar el mineral desde las minas de Arditurri hasta el puerto de Pasaia festejará el próximo domingo, 14 de septiembre, el III. Día de la Vía Verde de Arditurri. Se han organizado diversas actividades para este día especial:

  • La III.Marcha en bicicleta de Arditurri partirá desde la alameda Gamón de Errenteria a las 9:30 y desde la plaza Done Eztebe de Oiartzun a las 10:00 de la mañana. Los primeros 300 participantes que se acerquen al punto de salida, tendrán un almuerzo gratuito en la meta.
  • Visitas guiadas a la mina de Arditurri a precio reducido: Visita Esencial y La Mina a Fondo.
  • Circuito Seg-way
  • Diversos juegos: herri kirolak, carrera de cintas, juegos en bicicleta, etc.

¡Coge tu bicicleta y acércate a Arditurri el 14 de septiembre!

 

 

 

 

 

Abuztuaren 30ean, Naturaren inguruko jolas kooperatiboak haur eta familientzat Listorretan (Errenteria)

Jolas hauen helburua talde giroa indartzea izango da eta Listorretako natur ingurunearen behaketa eta ezaguera sustatzea ere.

Elkargune-puntua: Listorretako etxola.

Ordutegia: 16:00-18:00.

Informazioa: 943 495069 / 943 494521  arditurri@gipuzkoamendizmendi.net

Paratxuta

El objetivo de estos juegos es reforzar el ambiente grupal y reforzar el conocimiento y la observación del entorno natural de Listorreta y el Parque Natural Aiako Harria.

Punto de encuentro: cabaña de Listorreta.

Horario: 16:00-18:00.

Información: 943 495069 / 943 494521  arditurri@gipuzkoamendizmendi.net