Tag Archives: Jesus Tapia

Aizpitarteko kobetatik barrena bidaia harrigarria

Espeleologia txango arrakastatsua atzokoa Aizpitartko kobetan barrena (Errenteria, Aiako Harria Natura Parkea). Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak eta Errenteriako Udalak antolatutako ekitaldian, urak sortutako koba eta simak bisitatu genituen Felix Ugarte Elkarteko espeleologoen eskutik, baita Jesus Tapia arkeologo adituaren laguntzaz ere.

Historiaurreko bizimodura atzera pausua egin eta gure arbasoen bizileku izandakoak bisitatu genituen 3 orduz.

Mila esker aditu eta parte hartzaile guztiei, ikaragarria izan baitzen aurtengo Aizpitarteko azken irteera.

Aitzbitarteko aztarnak ezagutzen

Abuztuaren 29an eta 30ean Felix Ugarteko kideei eta Jesus Tapia arkeologoari esker, goiz benetan atsegina eta interesgarria igaro genuen. Guztira ia 50 bat pertsona izan ziren gurekin eta eguraldia ezin hobea izan zen.

Aitzbitarteko kobak aitzitik ezagunak zirela bagenekien baina Jesus Tapiaren azalpenekin historia guztia ezagutu ahal izan dugu, baita azken urteetan Aiztbitarte 3n egin diren indusketen ondorioak jakin ere. Felix Ugarteko kideekin abenturarako tartea ere izan zen, beraz lokatzez beteta amaitu genuen.

Mila esker egun horiek gurekin igaro dituzuen guztiei eta noski, egun hori hain interesgarria izatea lortu zutenei: Felix Ugarte Elkarteari eta Jesus Tapiari.

mosaiko

Hurrengo aukera Iturraran Parketxean izango duzue, urriaren 10ean, Giltzarriturriko kobak ikusteko. Izena emateko deitu 943 83 53 89 telefonora edota idatzi iturraran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera.