Gaur, igandez, Marimunduko izan da ipuin kontari Anduetza parketxean; pertsonaia mitologikoen laguntzaz Euskal Herriko hainbat ipuin eta kondaira zirraragarriak antzezten. Aurten, Marimundukok, Tartalo, Patxi eta San Martin txiki ekarri ditu lagun. Hainbat ipuinen artean, gizakiak nola asmatu zuen zerra kontatzen duen ipuina izan dugu.
Familia pila hurbildu dira Marimundukok kontatutako istorioak entzutera, eta primeran pasatu ere! Barre algarak, tarte beldurgarriak baita sustoren bat ere!
Eskerrak eman nahi diogu Ataungo Jentilbaratza Elkarteari, zeinak urtez urte ipuinak berrituz, Euskal Herriko mitologia Zegamara ekartzea posible egiten duen. Eta nola ez, bertaratutako jende guztiari, ekimen hau urtez urte errepikatzen laguntzeagatik. Segi dezagun gure haurrei istorioak eta kondairak kontatzen! Zeintzuk izango ote dira Marimundukok hurrengo urtean kontatutako istorioak?
Gogoratu beste aukera bat duzuela Arantzazuko parketxean datorren igandean!!