Tag Archives: jarduera bereziak

Nor bizi da Aizkorri-Aratzen?

Datorren igandean, ekainak 3an hain zuzen ere, gure inguruko narrasti eta anfibioen bila irtengo gara Arantzazuko Parketxetik. Gipuzkoako Natura Parke guztietan, animalia ezezagun hauek ezagutzeko, antolatu diren ibilaldietatik azkenekoa izango da honakoa.

Aizkorri-Aratz natura parkean aurki daitezkeen narrasti eta anfibioak ezagutzeko ibilaldi berezi hau lehenengo aldiz eskainiko da Arantzazuko Parketxean eta Ander Izagirre aditua izango da gidaria. Inguruan daukagun aberastasun herpetologikoa balioztatzen erakutsiko du, baita bertako espezie desberdinak bereizten ere.

Jarduerari hasiera emateko, animali hauek ezagutzen lagunduko duten azalpenak emango ditu Anderrek. Ondoren, 3 ordu inguruko ibilbide bat eginez, ekosistema hezeak ezagutzera emango dira eta lurrari adi adi begiratuz animaliak topatzen ahaleginduko dira parte-hartzaileak.

Irteera publiko orokorrari zuzendua dago eta prezioa 5€ izango da. Egin erreserba lehen bait lehen!

Izena emateko eta informazio gehiagorako: 943 78 28 94 / 699 335 183 edo arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

Narrastiak kartel orokorra 2018

Advertisements

Ikusgai dituzue aurtengo jarduera bereziak

2015. urtean zehar Gipuzkoako Parketxeetan antolatuko ditugun Jarduera Berezien zerrenda argitaratu dugu dagoeneko blogean.

Horiek ikusi eta deskargatzeko sakatu hemen.

gps-ekintzen-egitaraua-2015

GPS-ekintzak-egitaraua-2015

Animatu eta zatozte gurekin Gipuzkoako naturguneetan gozatzera!

Aralarko iazko jarduera bereziak

2014. urtean Aralarko Parketxe Hedatuan antolatu genituen jarduera berezien laburpen-bideoa duzue hemen. Berriro ere, eskerrak eman beharrean gaude gure jardueretan parte hartu zenuten guztioi eta egun baterako Barandiaran Museoa zein Lizarrustiko Parketxea zuen etxe bilakatu zenutenoi.

Aurten ere gogo handiz jarraituko dugu mota guztietako jarduerak antolatzen, Ataun eta Aralarko natur eta kultur ondareak ezagutzera eman asmoz. Beraz, adi gure blogari eta zuzenean jardueren berri izan nahi baduzue bidali email bat barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera.

Gozatu bideoaz!