Tag Archives: Iztueta baserria

Igande honetarako plan desberdin bat nahi? etorri IZTUETA BASERRIRA!

Etxeko txikienei esnea nondik datorren erakutsi nahi baldin badiezu iganden honetan, otsailaren 23an, primerako aukera izango duzu Lazkaomendiko Iztueta Baserrian.

20200216_113418

Aurreko igandean jendez gainezka egin zuen Iztuetak eta aste honetan ere bere abereak, ukuilua, zelaiak, esnetegia eta baserria erakutsi nahi dizkie Iztuetako familiak jarduera honetara bertaratzen diren bisitari guztiei. Baserriko bizimodua ezagutzeaz gain ekoizten dituzten kalitate handiko produktuak dastatzeko aukera izango da, eta, bide batez, inguruko paisaia paregabeaz gozatzekoa.

Ez galdu aukera eta eman izena berandu baino lehen!

688 895 069 / 943 18 03 35 / barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net

Iztueta Baserria 2020

Baserriak jendez lepo

Gipuzkoako Parketxe Sareak, hainbat baserrirekin elkarlanean, bisita bereziak antolatu ditu bertako lanak eta bizimodua gertuagotik ezagutzeko helburuarekin, lehen sektorea balioan jarriz eta gure kultur paisaiekin duten lotura zuzena ulertuz.

Bisitak oso arrakastatsuak izan dira eta familian egiteko oso egokiak. Bertan, baserrietako instalakuntza desberdinak ikusi dira, bertako produktuak dastatzeko aukera ere egon da eta txikienek baserriko animaliekin kontaktu zuzenaz gozatu dute.

Ondarre Gaztandegia (Segura) Zegamako Anduetza Parketxearen eskutik

 

DSC_0050
Iztueta Baserria (Lazkaomendi) Aralarko Parketxearen eskutik
IMG_8112
Adarrazpi Gaztandegia (Urnieta) Arditurri Parketxearen eskutik

 

Ondarre, Iztueta edo Adarrazpi bisitatzeko aukera ez baldin baduzue izan, egon lasai, azken aukera Arantzazun kokatzen den Gomiztegi baserrian izangu duzue eta. Egon zaitezte adi datozen egunetan eta eman izena berandu baino lehen!