Tag Archives: izarrak

Izarretara begira orain Aralarren

Datorren irailaren 21ean, larunbatarekin, izarretara begira jartzeko aukera izango da Ataungo Lizarrustiko parketxean. Jarduera honen barruan, momentuan zeruan ikus daitezkeen izar eta konstelazioak behatuko dira aditu baten gidaritzapean. Gipuzkoako Parketxe Sarea saio desberdinak burutzen ari da Gipuzkoako natura parkeetan, eta Aralarko parketxearen txanda izango da, beraz, datorren larunbatean.

Elkargunea Lizarrustiko Parketxea (Ataun) izango da gaueko 21:30etan eta bertako inguruetan gauzatuko den jardueraren aurretik, Jesus Arregi adituak, azalpenak emango ditu parketxearen barruan. Plaza mugatuak daude, beraz erreserba egitea beharrezkoa da. Publiko orokorrari dago zuzenduta, baina 8 urtetik gorakoentzat egokia.

Animatu eta eman izena berandu baino lehen!

943 18 03 35 / 688 895 069 / barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net

Izarretara begira_2019

Advertisements

Aizkorriko izarretara begira

Jesus Arregi astromonoaren gidaritzapean gure zeruan ikus daitezkeen izar eta konstelazioak behatuko dira. Gure eguzki-sistema eta espazioa ulertzeko azalpenak egin ostean, une horretan zeruan ikusgai dauden izar eta konstelazioez hitz egingo du. Linterna eta lurrean etzateko toalla edo estera eramatea gomendatzen da.

Elkargunea Anduetza Parketxean (Zegaman) izango da gaueko 22:00etan eta inguruetan izango den jardueraren aurretik, Jesus Arregi adituak, azalpenak emango ditu. Plaza mugatuak daude, beraz erreserba egitea beharrezkoa da.

Iturrarandik udarako zerura begirada! / El cielo de verano a simple vista en Iturraran!

Espazioan barna bidaia gidatua Pagoetan

Abuztuaren 11ko ekitaldirako jende asko plazarik gabe gelditu denez, abuztuaren 18an, larunbata, hitzordu berri bat jartzea adostu dugu. Udarako Hirukia osatzen duten sasoiko 3 izar distiratsuenak ikustea aitzakitzat hartuz, naturan gau magiko batez gozatzeko aukera paregabea izango dugu Iturraran Parketxean (Pagoeta Natura Parkea) 21:30etatik aurrera. Cristóbal Hueso adituak, ikusgai dauden konstelazioak aipatuz, espazioan barna bisita gidatua burutzeko aukera emango digu.

* Bisita gaztelaniaz izango da

* Tarifa: helduak 5€ eta haurrak 3€

* Informazioa eta erreserbak: 943 83 53 89 – iturraran@gipuzkoamendizmendi.net

——————————————————————————————————————-

Viaje guiado por el espacio en Pagoeta

Aprovechando que para la actividad organizada el 11 de agosto muchas personas se han quedado sin plaza, el 18 de agosto, sábado, hemos organizado una nueva cita para disfrutar del cielo de verano. A partir de las 21:30h, podremos disfrutar de una noche mágica en Iturraran Parketxea admirando el Triángulo de Verano formado por las 3 estrellas más brillantes de esta estación. Aprovechando la ocasión, Cristóbal Hueso nos propone una visita guiada por el espacio, repasando las constelaciones visibles.

* Visita en castellano

* Tarifa: Adult@s 5€ y Niñ@s 3€

* Información y reservas: 943 83 53 89 – iturraran@gipuzkoamendizmendi.net