Tag Archives: itzaltzea

Datorren larunbatean, urriak 11, txondorra itzali eta ikatza aterako dugu Lizarrustin!

Gogoratu, datorren larunbatean, urriak 11, ikatza aterako dugula Lizarrustiko Txondorretik, hiru astez piztuta egon ostean. Hasiera batean urriak 5erako aurreikusita bagenuen ere, azkenean datorren larunbatean itzaliko da txondorra. Goizari hasiera emateko, goizeko 10:30etan ibilaldi eder bat eskainiko da, inguruko basoen antzinako erabilera ezagutzeko asmoz. Ondoren, txondorraren itzaltzea egingo da 12:30etan eta goizari amaiera emateko “ikazkin menua” bazkaltzeko aukera egongo da parketxeko jatetxean. Anima zaitezte!

Ikazkintza_Aralarren_2014

Advertisements