Tag Archives: iturrigorri

Nor bizi da Aizkorri-Aratzen?

Datorren igandean, ekainak 3an hain zuzen ere, gure inguruko narrasti eta anfibioen bila irtengo gara Arantzazuko Parketxetik. Gipuzkoako Natura Parke guztietan, animalia ezezagun hauek ezagutzeko, antolatu diren ibilaldietatik azkenekoa izango da honakoa.

Aizkorri-Aratz natura parkean aurki daitezkeen narrasti eta anfibioak ezagutzeko ibilaldi berezi hau lehenengo aldiz eskainiko da Arantzazuko Parketxean eta Ander Izagirre aditua izango da gidaria. Inguruan daukagun aberastasun herpetologikoa balioztatzen erakutsiko du, baita bertako espezie desberdinak bereizten ere.

Jarduerari hasiera emateko, animali hauek ezagutzen lagunduko duten azalpenak emango ditu Anderrek. Ondoren, 3 ordu inguruko ibilbide bat eginez, ekosistema hezeak ezagutzera emango dira eta lurrari adi adi begiratuz animaliak topatzen ahaleginduko dira parte-hartzaileak.

Irteera publiko orokorrari zuzendua dago eta prezioa 5€ izango da. Egin erreserba lehen bait lehen!

Izena emateko eta informazio gehiagorako: 943 78 28 94 / 699 335 183 edo arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

Narrastiak kartel orokorra 2018

Advertisements

Arantzazu Parketxea-Iturrigorri-Urbia-Parketxea

2017ko mendi-irteeren programaren erdira iritsiz, ekainaren 11n, igandea, Aizkorri-Aratz Natura Parkea ezagutzen jarraitzeko ibilbide berri bati ekingo zaio Arantzazuko Adiskideen eta Arantzazuko Parketxearen eskutik. Oraingoan Parketxetik abiatuko dira parte-hartzaileak, goizeko 8:30etan, eta Iturrigorriko basoa zeharkatuz Urbiara igoko dira azkenik Parketxera berriz itzultzeko ibilbide zirkular bat osatuz.

Zailtasun ertaineko ibilbide bat izango da (10,5 km inguru eginez eta 450 m-ko desnibelarekin) publiko orokorrari zuzendua eta 4 ordu inguruko iraupena izango duena. Amaitzeko, mendizaleek Aizkorri-Aratz Natura Parkeko interpretazio zentroa bisitatuko dute non eguneko ibilbidearekin erlazionatutako azkeneko azalpenak entzungo dituzten gidaren eskutik.

Hain preziatua den gure paisaia interpretatzen ikasi nahi?

Prezioa: 3€. Informazio eta erreserbak: 943 78 28 94 / 699 335 183, arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

Parketxe-Iturrigorri-Urbia

3º salida montañera guiada del Parketxe de Arantzazu

Llegando a la mitad del programa de excursiones de montaña de este 2017, la siguiente salida para seguir descubriendo el Parque Natural Aizkorri-Aratz, se celebrará el próximo 11 de junio, domingo. El tercero de los 6 recorridos organizados de la mano de Arantzazuko Adiskideak y el Parketxe de Arantzazu, partirá en esta ocasión desde el mismo Parketxe, a las 8:30 de la mañana. Los participantes se dirigirán hacia el bosque de Iturrigorri y desde él ascenderán hasta Urbia regresando posteriormente al Parketxe realizando un recorrido circular.

Será un recorrido de dificultad media (recorriendo unos 10,5 km y con un desnivel de alrededor de 450 m), dirigido al público general, y con una duración de unas 4 horas. Para finalizar, los participantes visitarán el centro de interpretación del Parque Natural Aizkorri-Aratz, donde podrán escuchar de la mano de la guía las últimas explicaciones relacionadas con el itinerario efectuado.

¿Quieres aprender a interpretar el paisaje tan preciado que tenemos?

Precio: 3€. Información y reservas: 943 78 28 94 / 699 335 183, arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net