Tag Archives: Iturrarango Lorategi Botanikoa

Egun pasa ederra Pagoetan / Día completo en Pagoeta

Pagoetako parke naturalean egun oso batez naturaz gozatzera gonbidatzen zaituztegu: gure historiako lanbide zaharrak gertutik ezagutu, argizari eta eztizko laberintuetan murgildu, lorategiaren esnatzea behatu, inguruko basoetan paseatu, orientazio zirkuituak egin…  Zatozte, Aste Santua jarduerez betea datorkigu eta!

Auténtico tesoro natural cercano a la costa, el Parque Natural de Pagoeta, situado en Aia, es el destino ideal para la persona amante de la naturaleza, la calma, el bosque y el paseo. Os hemos preparado un sinfín de actividades para Semana Santa: ver una ferrería y un molino en funcionamiento, descubrir los secretos de las abejas, observar el despertar del Jardín Botánico de Iturraran, realizar circuitos de orientación…

 

Geroz eta gutxiago falta da Landare Berezien azokarako Iturraranen

Apirilaren 27-28ko asteburuan Iturrarango Landare Berezien XVII. azoka ospatuko da Pagoeta Natura Parkean.

Urtez urte geroz eta jende gehiago biltzen den azoka honetan landare bereziak erosteko aukera ere handitzen doa, mintegi partehartzaileak ere geroz eta gehiago etortzen baitira. Aurtengoan 50 mintegizale izango dira 48 postutan banatuak, beraz denetarik ikusi eta erosteko aukera izango duzue bi egun horietan.

Urtero bezala azokagunera iristeko autobus bereziak jarriko dira Aia, Orioko Txurruka eta Zarauztik.

Jan-edaneko zerbitzua eta kontsigna zerbitzuak ere izango dira, bai eta bisita gidatu bereziak ere Biodibertsitatearen lorategira.

Informazio gehiago

Altxor bila ibiliko gara asteartean Iturraranen

Datorren asteartean, San Jose eguneko jai eguna aprobetxatuz, Altxorraren bila orientazio jolasa antolatu dugu Iturraran Parketxean. Jada aldi batzutan antolatu dugu eta beti arrakastatsua izaten den jolasa da, oraingoan ere bi txandak guztiz beteak ditugu eta itxaron zerrendan 149 lagun geratu zaizkigu. Hurrengo saioak Apirilean burutuko ditugu.

Iturrarango lorategi botanikoan lore leherketa

Iturrarango lorategi botanikoa urte sasoi guztietan da ederra, baina garairik koloretsuena hemendik aurrera hasten da: zuhaitzak kimuak irekitzen, negu loreak bete-betean, hosto erorkorreko magnolioak soineko koloretsuak jazten, erleak burrunban eta txori kantuak denen gozagarri.

Oraindik ez baduzu paradisu txiki hau ezagutzen baduzu garaia, Iturraranen gaituzue.

Badator aurtengo Landare Berezien Azoka ere, jada 17.a

Pagoetako Parke Naturalaren helburu nagusienetako bat, inguruan ematen diren ohiko bizimoduen kontserbazio eta sustapenerako laguntza bat izatea da. Bide horretan, gure kultura eta ekonomiaren gakoetako bat den baserriaren etorkizuna, kalitatezko produktuak ekoiztu eta eskaintzean oinarritzen da.

2003. urtean Pagoetako Parke Naturalak azoka egitarau bat jarri zuen martxan, ekoizleek festa giro batean beraien produktuak plazaratu ditzaten. Etapa berri hau, urtean behin ospatzen den Landare Berezien Azokarekin hasi genuen: landare eta lore aukera zabal bat eskaintzea du helburu, gure baratzetan, leihoetan eta lorategietan ezagutzen ez direnak, ingurumenarekin errespetuz jokatzen duen eskulangintzako jarduerak erabiliz bakarrik lortzen direnak. Aurtengoan 17. azoka burutuko da eta jada 49 mintegi ditugu izena emanda: Belgika, Frantzia, Espaina, Katalunia eta Euskal Herriko txoko ugarietatik datoz eta urte osoan burutzen duten lana izango dute erakusgai. 

Urtez urte azokara gerturatzen den jende kopurua gehitzen doa eta baita Euskal Herritik kanpoko bisitariena ere. Oraindik ez baduzu ezagutzen ez galdu aurtengoa, apirilaren 27 eta 28an Iturraranen itxaroten zaitugu.

Altxor ugari topatu genituen igandean Iturraranen

Pasa den igandean Altxorraren bila orientazio jolasa burutu genuen Iturrarango lorategi Botanikoan. Eguraldia ez genuen aldeko, baina hala ere 80 lagunetik gora ibili ziren iparra galdu gabe jolasean eta  guztiak beraien altxorrak topatuta joan ziren. Jolas honen arrakasta ikusirik, beste behin burutuko dugu Martxoaren 19an, San Jose eguneko jai eguna aprobetxatuz. Egun horretan etorri ezinik geratu ziren guztientzat aukera paregabea izango da ingurune honetan ditugun altxorrez gozatu eta altxor berriak topatzeko. ANIMATU!!

ALTXORRAREN BILA ORIENTATZEN IKASIZ ITURRARANEN

Datorren igandean, otsailak  3, ekintza berezia dugu Iturrarango Lorategi Botanikoan, ALTXORRAREN BILA ibiliko gara. Iturrarango Lorategi Botanikoan balizatua dagoen ibilbide bat egingo dute partaide guztiek balizak bilatuz eta era berean, inguruan dituzten izaki bizidunei erreparatu beharko diete, galdera, esaera zahar eta asmakizun sorta bati erantzuna eman ahal izateko.

Haur eta helduek egiteko jolas aproposa izaki, 85 pertsonek eman dute jada izena eta ez dugu lekurik jende gehiagorentzat, baina aurrerago ere  egingo ditugu gehiago, beti bait dago zer ikasia naturan.

Ea partaideek gustoko dituzten guk prestaturiko sorpresak.

Zubirako aukerak Pagoetan / Un puente repleto de actividades

  • TALO TAILERRA – TALLER DE TALOS:  Abenduak 6 Diciembre
  • ALTXORRAREN BILA ORIENTATZEN IKASIZ – EN BUSCA DEL TESORO: Abenduak 7  Diciembre
  • AGORREGIKO BURDINOLA ETA ERROTAK – FERRERIA Y MOLINOS DE AGORREGI: Abenduak 6,8,9  Diciembre
  • ITURRARAN PARKETXEA eta LORATEGI BOTANIKOA – PAKETXE ITURRARAN Y JARDIN BOTANICO: Irekita egunero / Abiertos todos los días

Iturrarango Lorategi Botanikoa udazken koloretan

Udazken koloretan,
landen lurrinak
zeharkatuz,
hitaz oroit
eta higan nauk.

Zuhaitz biluziaren
gerizpean orpondoa,
orbelaren hilobi,
horiz eta gorriz
dena lokarturik,
dena lokarturik.

Eskuratu hostoa
xume bezain eder,
hain soila bere heriotzean,
zuhaitz guztiaren
bizkortasunez hain betea,
non erortze honen duintasunak
hiri kantatzera naraman.

Berriro zuhaitzari
so natzaiok, kezkaturik ote?…
joate askearen oparotasunean,
betikotasunaren irria zirudik.
irria zirudik.

Gatibu naukan denborak,
bere baitan egositako
ametsetaz isekaz
bailegoan.

Udazken koloretan,
landen lurrinak zeharkatuz,
hitaz oroit eta higan nauk,
hain soil hire heriotzean,
hain xume, adiorik gabeko
partitzean.

Benito Lertxundi

Asteburu honetan, udazken usain eta kolorez goxatzeko aukera paregabea duzue! Gonbidatuak zaudete!

Eta larunbatean Ezkurra, basotik ahora! ekintza berezia informazio +