Tag Archives: Iturraran

Gautxoriak berriro aske hegan

Igeldoko Arrano Etxean sendatutako hainbat hegazti askatuko dira Listorretako aisialekuan eta Iturraran Parketxean hurrenez hurren. Zentro honetan arrazoi desberdinak direla medio zauritutako edo gaixotutako animaliak sendatzen dituzte eta hauek ahalik eta lasterren beren ingurune naturalera itzultzea da haien xedea.

Gaueko 21:00etan egingo dira bi saioak, bakoitzean bi urubi askatuko direlarik, ekainaren 16an ostiralez Listorretako aisialekuan (Errenteria) eta ekainaren 17an larunbatez Iturraran Parketxean (Aia).

Familian egiteko plan ederra proposatzen du beraz Gipuzkoako Parketxe Sareak, hegaztiak gertutik ezagutu eta askatasunean mendira nola itzultzen diren ikusiz.

Zatozte gurekin momentu magiko hau bizitzera!

Gautxoriak askatzea 2017

Advertisements

Pagoetako erroten sekretuak – Los secretos de los molinos de Pagoeta

erroten-sekretuak

Martxoaren 15 eta 16rako antolatutako bisitetarako plazarik gabe gelditu gara eta asko ekintzan parte hartu ezinik gelditu zaretenez, apirilaren 19an bisita bera errepikatzea erabaki da. ANIMA ZAITEZ!!!

 

Al habernos quedado sin plazas para la visitas del 15 y el 16 de marzo y quedaros muchos sin poder participar en la actividad, se ha decidido repetir la visita el 19 de abril. TE ESPERAMOS!!!

kartela-errotak-2014-04-19