Tag Archives: Iturraran Parketxea

Agur Agorregi, datorren urterarte!

Urteko azken bisita ospatu dugu gaur Agorregin eta badirudi eguna bera ere triste eta goibel esnatu dela agurrerako. Hala ere abenduko zubian txoko ezberdinetako bisitari ugari ibili da Pagoeta Natura Parkean. Agorregin bertan,  errota eta burdinolaren historia eta funtzionamendua ezagutuz, 450 pertsonatik gora izan dira egun hauetan.

Datorren urtera arte agurtzeko eguna iritsi da, Martxoa bitartean ez baitira entzungo  burdinolako hauspoen ufadak ezta mailuaren golpeak ere. Pagoetak baditu hala ere galdu ezin diren altxor gehiago, horri buruz informatzeko zatoz Iturraran Parketxera!

Advertisements

Zubirako aukerak Pagoetan / Un puente repleto de actividades

  • TALO TAILERRA – TALLER DE TALOS:  Abenduak 6 Diciembre
  • ALTXORRAREN BILA ORIENTATZEN IKASIZ – EN BUSCA DEL TESORO: Abenduak 7  Diciembre
  • AGORREGIKO BURDINOLA ETA ERROTAK – FERRERIA Y MOLINOS DE AGORREGI: Abenduak 6,8,9  Diciembre
  • ITURRARAN PARKETXEA eta LORATEGI BOTANIKOA – PAKETXE ITURRARAN Y JARDIN BOTANICO: Irekita egunero / Abiertos todos los días

Udazkenarekin bat erleak lozorroan Iturraranen

Martxoan hasi ginen Iturrarango Erlategi didaktikoko erlauntzak ireki eta erleak erakusten eta azaroan, udazken betean, lozorroan uzteko garaia da.

Tarte honetan makina bat ikastetxe, elkarte eta bisitari izan da bertan eta denak ere harrituta geratzen dira izaki bizidun harrigarri hauen bizimodua eta gizarte antolaketa ezagutzean.  Horrekin batera,  erleak ekosistemetan duen funtsezko lana ezagutzera ematen saiatzen gara eta baita Asiako listorraren eragina ere.

Aurtengoan bisitari berezi bat ere izan genuen erleak ezagutzen, Txantxibiri jauna, Txantxarien ordezkari. Umeentzak oso egokia da, Ikusi bideoa.

 

Iturrarango Lorategi Botanikoa udazken koloretan

Udazken koloretan,
landen lurrinak
zeharkatuz,
hitaz oroit
eta higan nauk.

Zuhaitz biluziaren
gerizpean orpondoa,
orbelaren hilobi,
horiz eta gorriz
dena lokarturik,
dena lokarturik.

Eskuratu hostoa
xume bezain eder,
hain soila bere heriotzean,
zuhaitz guztiaren
bizkortasunez hain betea,
non erortze honen duintasunak
hiri kantatzera naraman.

Berriro zuhaitzari
so natzaiok, kezkaturik ote?…
joate askearen oparotasunean,
betikotasunaren irria zirudik.
irria zirudik.

Gatibu naukan denborak,
bere baitan egositako
ametsetaz isekaz
bailegoan.

Udazken koloretan,
landen lurrinak zeharkatuz,
hitaz oroit eta higan nauk,
hain soil hire heriotzean,
hain xume, adiorik gabeko
partitzean.

Benito Lertxundi

Asteburu honetan, udazken usain eta kolorez goxatzeko aukera paregabea duzue! Gonbidatuak zaudete!

Eta larunbatean Ezkurra, basotik ahora! ekintza berezia informazio +

Ezkurra, basotik ahora!

Azaroak 10, larunbata

Ezkurraren erabilera ikasteko jardunaldi praktikoa Iturraran Parketxean

Bal al zenekiten garai batean ezkurrak jaten genituela? ez soilik animaliek, baita gizakiok ere. Baina zekale ugaritasuna etortzearekin batera albo batera utzi izan da, baina ez jangarria ez delako.  Iturraranen ezkurraren historia hori eman nahi dizuegu ezagutzera eta jangarria bilakatzen erakutsi.

Horretarako, 3 orduko jardunaldi praktikoan zehar ezkurraren ezaugarriak, bilketa nola egin, jangarri bilakatzeko teknikak zein diren… irakatsiko dizkigu Asier Bastarrikak (Goiabe Sukaldaritza Ekologikoa).

Ariketa praktikoa ere izango da eta ondoren, nola ez, dastaketa!

Tarifa: 10€ pertsonako

iturraran@gipuzkoamendizmendi.net

943 83 53 89

Saguzarrak ezagutzeko aukera ez galdu bihar Pagoetan

Bihar,  larunbata, Pagoetako Iturraran parketxean ugaztun hegalari harrigarri hauek gertutik ezagutzeko parada paregabea izango dugu Unai Barojaren gidaritzapean .

Ekintzari hasiera Parketxe barruan emango zaio saguzarren bizi-ohiturak eta bitxikeriak azalduz eta ondoren Parketxe kanpokaldean berauek ikusi eta tresna berezien bidez entzun eta espezie ezberdinak bereiztu ahal izango ditugu.

Ez galdu aukera! Eman izena aldez aurretik 943 83 53 89 telefonora deituz edo iturraran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatziz.

Saguzarrak ezagutzeko aukera berria Pagoetan

Datorren larunbatean Pagoetako Iturraran parketxean ugaztun hegalari harrigarri hauek gertutik ezagutzeko parada paregabea izango dugu Unai Barojaren gidaritzapean . Adi, plaza mugatuak ditugu! Eman izena aldez aurretik 943 83 53 89 telefonora deituz edo iturraran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatziz.

Hegazti sarraskijaleen erakusketa arrakastatsua izaten ari da Iturraranen

Iberiar hegazti sarraskijaleen argazki erakusketa ikusgai dago jada Iturraranen. Kalitate haundiko argazki bilduma honetan, Ramón Arambarri eta Mario Bregaña egileek, hegazti nekrofagoen alderdi ederrenak harrapatzen dituzte.

Urriaren 7an egileek  bisita gidatua eskeiniko dute erakusketan zehar. Nahi duenarentzat, heldu nahiz ume, oraindik badaude plazak; beraz, deitu eta egin zuen erreserba! 

Ya está expuesta en Iturraran la exposición fotográfica de aves carroñeras ibéricas.  Un trabajo de Ramón Aranbarri y Mario Bregaña que, a lo largo de una treintena de imágenes de alta calidad, capta los aspectos más bellos de las aves necrófagas.

El 7 de octubre se realizara una visita guiada a la exposición, de la mano de los autores. Todavía hay plazas.

¡Llama y haz tu reserva!

  • Prezioa / Precio: Helduak / adultos 1€ – Umeak /niños (5-12 urte/años) 0,50€

Tlf: 943 83 53 89    –     iturraran@gipuzkoamendizmendi.net

 

Giltzaiturri kobazuloaren misterioak ikusteko espeleologia ibilaldia Pagoetan / Atrévete a conocer los misterios de la cueva de Giltzaiturri de Pagoeta

Irailaren 22an aukera paregabea dugu Pagoeta mendiaren barnekaldean dauden galeria, pasabide, estalaktika eta estalagmitak ikusteko. Felix Ugarte Espeologia Elkarteko adituen laguntza izango dugu Giltzaiturri kobazulo karstikora sartu eta lur azpiko eremu zoragarri horiek ezagutzeko. Zailtasun errazeko irteera da.

Irteera abiapuntua Aiako aparkalekuan izango da 9:30etan. Barrunberainoko hurbilketak 20′ iraungo du itzulera 13:00etarako dago aurreikusita.

Antolakuntzak kaskoa, argiteria eta eskularruak eramango ditu parte-hartzaileentzat, baina uretako oinetakoak eta aldatzeko arropa eramatea gomendatzen da. Xira-galtzak eramatea ere ez dago sobera. 20 €ko tarifa dauka eta aldez aurretik  ordaindu behar da. Erreserba egiterako garaian, email bidez kontu korronteko zenbakia helaraziko zaizue.

Txangoan parte hartzeko derrigorrezkoa da aldez aurretik izena ematea.

Informazioa eta erreserbak: 943180335 – iturraran@gipuzkoamendizmendi.net


El próximo 22 de septiembre se realizará una salida de espeleología a la cueva cárstica Giltzaiturri de la mano de los guías expertos de la Asociación Felix Ugarte, sociedad dedicada al estudio y protección del medio subterráneo.

La excursión partirá del aparcamiento de Aia a las 9:30 horas. La aproximación hasta cavidad será de unos 20′ y se prevé retornar para las 13:00h.

Si bien la organización aportará casco, iluminación y guantes para los / las  participantes, se recomienda a los participantes llevar botas de agua y ropa de repuesto. Es recomendable también llevar pantalones-shira. La salida tiene un coste de 20€ por persona que se realizará el mismo día.

Para participar en la salida será obligatorio inscribirse de antemano.

Información y reservas: 943 83 53 89 –  iturraran@gipuzkoamendizmendi.net.

Ugatza, Saizuria, Arrano Beltza, Miru Gorria eta gehiago, Iturraranen/ Quebrantahuesos, Alimoche, Aguila Real, Milano Real y muchos más, en Iturraran.

Iberiar hegazti sarraskijaleen argazki erakusketa ikusgai dago jada Iturraranen. Kalitate haundiko argazki bilduma honetan, Ramón Arambarri eta Mario Bregaña egileek, hegazti nekrofagoen alderdi ederrenak harrapatzen dituzte.

Irailak 2an eta urriaren 7an, egileek  bisita gidatua eskeiniko dute erakusketan zehar. Nahi duenarentzat, heldu nahiz ume, datorren iganderako oraindik badaude plazak; beraz, deitu eta egin zuen erreserba! 

Ya está expuesta en Iturraran, la exposición fotográfica de aves carroñeras ibéricas.  Un trabajo de Ramón Aranbarri y Mario Bregaña que, a lo largo de una treintena de imágenes de alta calidad, capta los aspectos más bellos de las aves necrófagas.

Los días 2 de septiembre y 7 de octubre se realizarán visitas guiadas a la exposición, de la mano de los autores. Todavía hay plazas para este domingo.

¡Llama y haz tu reserva!

  • Prezioa / Precio: Helduak / adultos 1€ – Umeak /niños (5-12 urte/años) 0,50€

Tlf: 943 83 53 89    –     iturraran@gipuzkoamendizmendi.net