Tag Archives: ipuin-kontaria

Marimunduko ipuin kontaketa igandean Zegaman

Ipuin kontaketa 2014

Igandean, azaroak 2, goizeko 11:00etan hasita ipuin-kontaketa berezia izango da Zegamako Anduetza Parketxean. Marimunduko (Maitane Aizpurua) izango da gonbidatua eta bere eskutik, Euskal Herriko ipuin eta mitoetara gerturatuko gara. Maite Aizpurua, Ataungo Jentilbaratza Kultur Elkarteko kidea da eta Joxe Miel Barandiaranek bildutako hainbat ipuin eta kontakizun harrigarri azalduko ditu. Haurrei zuzendua badago ere, adin guztiko bisitariek primeran pasako dute kontakizun berezi hauek entzuten. Emanaldia euskaraz izango da eta aurrez izena ematea komeni da. Bi euroko sarrerarekin, ipuin-kontaketaz gain Anduetza parketxea ikusteko aukera izango du bisitariak, Aizkorri-Aratz parke naturaleko interpretazio zentroa.

Informazio gehiagorako eta izena emateko: anduetza@gipuzkoamendizmendi.net / 943802187

Advertisements