Tag Archives: ingurumen hezkuntza

Agur saguzarrei datorren urtera arte

Saguzarrak behatzeko azken saioa atzo iluntzean burutu zen Lizarrustiko parketxean. Interesdun asko bildu ziren Ane Caro adituaren inguruan eta txikienek animalia hauen inguruan ezagutza asko zituztela ikusi ahal izan genuen!

Parketxeko inguruetatik egindako ibilaldian, lotsati aritu zitzaizkigun saguzarrak, entzun entzuten genituen, baina, zailtasun handiekin ibili ginen hauek begiztatu ahal izateko… Hala ere ez genuen etsi eta saioa amaitzear zegoelarik saguzar arrunt bat (pipistrellus pipistrellus) izan genuen gure buru gainetan bueltaka! Datorren urtera arte agurtzera etorriko ote zen?

Mila esker aurten gurekin aritu diren aditu eta parte-hartzaile guztiei!

Hona hemen atzoko argazki batzuk:

20191005_191609

20191005_195026

20191005_204942

 

 

Advertisements

Aralarko saguzarren bila

Saguzarrak behatzeko eta entzuteko aurtengo azkeneko saioa larunbat honetan izango da, urriaren 5ean arratsaldeko 19:00etan, Lizarrustiko parketxean.

Informazio eta erreserbak: 943 18 03 35 / 688 895 069 / barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net

Animatu!

Saguzarrak2019

Aralarko hegazti askatzearen DATA BERRIA

Jarduera honen lehenbiziko data irailaren 22rako txertatuta bazegoen ere, igande honetarako aurreikusita dagoen eguraldi txarra dela eta datorren igandera atzeratzea erabaki dela jakinarazten dugu. Beraz, Lizarrustiko Parketxean elkartuko gara datorren irailaren 29an, goizeko 11:00etan, eta basozainen azalpen batzuk entzun ostean, Lizarrusti inguruetako leku egoki eta eder batean askatuko dira bi zapelatzak eta amiamoko zuria.

Anima zaitezte!

Hegazti askatzea (data berria)2019

Hegaztiak berriro aske hegan Aralarren

Igeldoko Arrano Etxean sendatutako bi zapelatz eta amiamoko zuri bat askatuko dira

Hegazti askatzea 2019

Datorren irailaren 22an, igandearekin, Lizarrustiko Parketxeko inguruetan, Igeldoko Arrano Etxean sendatutako amiamokoa eta zapelatz batzuk askatuko dira.

Arrano Etxean, askotariko arrazoiak direla medio, zauritutako edo gaixotutako animaliak sendatzen dituzte eta haiek ahalik eta lasterren euren ingurune naturalera itzultzea da xedea. Jarduera berezi honetara bertaratzen direnak, Lizarrustiko Parketxean elkartuko dira goizeko 11:00etan eta azalpen batzuk entzun ostean, Lizarrusti inguruetako leku egoki eta eder batean askatuko dira hegaztiok (15 minutu egin beharko dira oinez).

Plan ederra proposatzen du beraz Gipuzkoako Parketxe Sareak, hegazti hauen inguruan zerbait gehiago ikasteko eta askatasunean euren natura ingurunera nola itzultzen diren ikusteko.

Jarduera doakoa izango da.

Izena emateko edota informazioa osatzeko: 943 18 03 35 / 688 895 069, barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net

Txorien ‘hizkuntza’

Udaberriarekin bat, Gipuzkoako Parketxe Sareak txorien kantuak ezagutzeko hainbat jarduera antolatuko ditu aurtengoan ere natura parke guztietan. Lehenengo saioa, martxoaren 30ean, izango da Arantzazuko parketxean eta hitzordua 10:00etan hain zuzen ere parketxean bertan.

Hasiera emateko, aurkezpen labur bat egingo da, txorien argazkiak pantaila handian ikusiz eta haien kantuak entzunez. Ondoren zailtasunik gabeko ibilaldian eta prismatikoak  lagun, ikusitako txoriak antzematen saiatuko gara. Aurten aditu berria izango dugu gurean bere jakinduria parte-hartzaileei azaltzen, Eneko Azkue Arkamurka Natur Taldeko kidea hain zuzen ere.

Aukeratu zure eguna eta eman izena berandu baino lehen!

Izena emateko eta informazio gehiagorako: 943 78 28 94 / 699 335 183 / arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

Txoriak kartel orokorra 2019

El idioma de los pájaros

Al llegar la primavera, un año más, la Red de Parketxes de Gipuzkoa organizará itinerarios guiados para conocer el canto de los pájaros en todos los parques naturales de la provincia. La primera actividad se llevará a cabio el sábado día 30 de marzo en el Parketxe de Arantzazu a las 10:00 de la mañana.

Comenzaremos con una presentación donde se verán fotos y se oirán cantos de diferentes pájaros. A continuación, se realizara un itinerario sin dificultad donde con la ayuda de unos prismáticos se reconocerán diferentes pájaros por su canto. Este año contaremos con un nuevo experto en la materia, Eneko Azkue, miembro de Arkamurka Natur Taldea, quien enseñará sus conociemientos a los participantes.

¡Escoge el día que mejor te venga y da el nombre cuanto antes!

Para más información y reservas: 943 78 28 94 / 699 335 183 / arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

Bizi Arantzazu 3 pausotan

Udarako plan lasai baten bila baldin bazabiltza, Arantzazu da zure aukera. Datozen hilabetetan lagunartean edo familian gozatzeko eskaintza berri batekin gatoz: plan borobila bi egun Gipuzkoako zoko berezi honetan bizitzeko… Hona hemen proposatzen dizuguna:

  • Arantzazu Parketxera bisita gidatua: natura, kultura eta espiritualtasuna batzen dituen erakusketa honen bitartez, Aizkorri-Aratz Natura Parkeari buruz bitxikeri asko ikasteko aukera egongo da.
  • Ibilaldia ibilbide irisgarrian zehar: guztion neurrira egindako ibilbide honetan zehar Parketxearen barruan entzun eta ikasitako azalpenen inguruan informazioa zabalduko da, ibilaldi atsegin batez gozatzean gain.
  • Gaua eta gosaria Arantzazuko aterpetxe berrian: iaz martxan jarri zen aterpetxe berriak instalakuntza modernoak Arantzazuko bista zoragarriekin konbinatzen ditu. Ez dago toki aproposagorik gaua naturan murgildurik eta toki baketsu batean igarotzeko.
  • Aukeran! Gomiztegira bisita gidatua: Arantzazun aurkitzen den Artzain Eskolan gazta egitearen prozesua ezagutu, artegia bisitatu eta gazta dastatze bat eskainiko da 6€ gehiagoren truke.

Jarduerak nahi eran konbina daitezke bi egunetan zehar bisita gidatuen ordutegiek ahalbidetzen duten heinean. Zatoz Arantzazura pilak kargatzera!

Jubilatuak 2018

VIVE ARANTZAZU EN 3 PASOS

Si andas buscando un plan tranquilo para el verano, Arantzazu es tu elección. Venimos con una nueva oferta para disfrutar durante los próximos meses en familia o con amigos, un plan redondo para vivirlo en este rincón tan especial de Gipuzkoa… Aquí la oferta al completo:

  • Visita guiada al Parketxe de Arantzazu: mediante esta exposición que entrelaza naturaleza, cultura y espiritualidad, se podrán aprender muchas curiosidades acerca del Parque Natural Aizkorri-Aratz.
  • Paseo a través del camino accesible: en este recorrido hecho para todos y todas, se podrá ampliar la información dada en el Parketxe a parte de poder disfrutar de un agradable paseo por los alrededores.
  • Noche y desayuno en el nuevo albergue de Arantzazu: el nuevo albergue que se puso en marcha el pasado año combina perfectamente modernas instalaciones con las maravillosas vistas del entorno. No hay mejor sitio para pasar la noche rodeado de naturaleza y en un sitio con tanta paz.
  • ¡Opcional! Visita guiada a Gomiztegi: en la escuela de pastores que se encuentra en Arantzazu se podrá conocer el proceso de la elaboración del queso, visitar las instalaciones y disfrutar de una degustación de quesos por solo 6€ más.

Las actividades se pueden combinar como se quieran bajo disponibilidad de los centros donde se realizan las visitas guiadas. ¡Acércate a Arantzazu a cargar las pilas!

Jubilatuak_gazterelaz lehentasuna 2018

Arkumeak goxatzeko azken aukera

Datorren larunbatean, Aste Santutako oporraldiari amaiera ona emateko, Gomiztegi Artzain Eskolan artzaintzaren eta gaztagintzaren sekretuak ezagutzeko azken bisita eskainiko da (goizeko 10:00etan bi orduko iraupenarekin).

Goiza inongo zailtasunik gabeko txango labur batekin hasiko da Arantzazuko ibilbide irisgarrian zehar, eta helmuga Gomiztegi Baserria izango da.  Bertan artzain txakur erakustaldia ikusteko aukera egongo da, gazta egitearen prozesua azalduko da eta bertan egiten diren gaztak dastatzeko aukera ere izango da. Hori gutxi izango balitz, artegia bisitatuko da eta ardi eta arkumeei jaten emango zaie txikienei hainbeste gustatzen zaiena!

Animatu eta eman izena berandu baino lehen!

1

El próximo sábado, para dar un buen final a la Semana Santa, se ofrecerá la última visita a la Escuela de Pastores Gomiztegi para descubrir los secretos del pastoreo y sobre todo de la elaboración del queso (dando comienzo a las 10:00 con una duración de dos horas).

La mañana dará comienzo con un breve recorrido sin ningún tipo de dificultad por el camino accesible de Arantzazu, siendo el caserío Gomiztegi punto final del recorrido. Allí se podrá ver una demostración con perro pastor, se explicará el proceso de la elaboración del queso y se realizará una degustación de los quesos que se elaboran en Gomiztegi. Por si eso fuera poco, se visitará el aprisco donde se encuentran las ovejas y los corderos, donde se les podrá dar de comer ¡lo que tanto les gusta a los más pequeños!

¡Animaros y haced la reserva antes de que sea tarde!

Ferra-saguzar txiki ausarta

Atzo iluntzean, ez ziren gutxi izan Arantzazuko Parketxera inguratu ziren ausartak. Ez bakarrik eguraldi desatseginarengatik saguzarren jardueran parte-hartzera animatu ziren familia zein norbanakoengatik, baita ekintzaren amaieran izan genuen sorpresaz ari naiz: ziurrenik gosez, bere ezkutalekutik atera zen ferra-saguzar txiki bat inguratu zitzaigun eta hegan aritu zen guregandik oso gertu, geure buruen gainetik pasaz ere. Saguzar gutxi antzeman genituen orokorrean baina, Kiko Alvarez adituaren esanetan, beste saguzar espezie batzuen aldean ikusten,  eta berak ekarritako ultrasoinuen detektorearekin entzuten ere, oso zaila den animalia da ferra-saguzar txikia, beraz, poz handiz jaso genuen bere bisita.

Eskerrak eman inguratu zen jendeari  erakutsitako jakin-minarengatik, Kikok gustu handiz erantzun baitzuen egindako galderei. Zuek ere izaki bizidun misteriotsu eta ezezagun hauen inguruan zerbait gehiago ikasi nahi baldin baduzue oraindik bi aukera dituzue. Datorren irailak 16ean Iturrarango Parketxean (Pagoetako Natura Parkean) eta azkena irailak 30ean Zegamako Anduetza Parketxean (Aizkorri-Aratz Natura Parkea). Jarri beraiekin harremanetan tokirik gabe ez gelditzeko!

Iturrarango Parketxea (Pagoeta): 943835389, iturraran@gipuzkoamendizmendi.net

Anduetza Parketxea (Aizkorri-Aratz): 943802187, anduetza@gipuzkoamendizmendi.net

20170909_211122 20170909_221923

El valiente murciélago pequeño de herradura

No fueron pocos los valientes que se acercaron ayer al anochecer al Parketxe de Arantzazu. No solo por los que vinieron a participar en la actividad sobre los murciélagos pese al tiempo desagradable, sino también, por la sorpresa que tuvimos al final: un murciélago pequeño de herradura revoloteando cerca de nosotros, incluso por encima de nuestras cabezas que seguramente salió de su escondite en busca de alimento. En general  detectamos pocos ejemplares pero, según el experto en materia Kiko Álvarez, el murciélago pequeño de herradura, en comparación con otras especies de murciélago que habitan entre nosotros, son más difíciles de ver y de escuchar mediante el detector de ultrasonidos, por lo que, recibimos con entusiasmo su visita.

Dar las gracias a todos los participantes por su curiosidad y ganas de saber, incluso los más pequeños participaron haciendo preguntas muy interesantes a las que Kiko respondió con mucho gusto.

Si vosotros también queréis aprender algo más sobre estos seres vivos tan misteriosos como desconocidos todavía tenéis dos oportunidades. El próximo 16 de septiembre en el Parketxe Iturraran (Parque Natural de Pagoeta) y la última el 30 de septiembre en el Parketxe Anduetza de Zegama (Parque Natural Aizkorri-Aratz). ¡Reservad si no queréis quedaros sin sitio!

Parketxe Iturraran (Pagoeta): 943835389, iturraran@gipuzkoamendizmendi.net

Parketxe Anduetza (Aizkorri-Aratz): 943802187, anduetza@gipuzkoamendizmendi.net

Aralar, ingurumen hezkuntzaren eszenatoki

Ikasturtea amaitzear den honetan, atzera begira jarri eta Aralarko Parketxean esperientzia ederrak bizi izan ditugula ohartu gara. 1.500 ikasletik gora igaro dira ikasturte honetan Ataundik eta makina bat jarduera egin ditugu haiekin, tartean Aralarko Natura Parkearen sekretuak ezagutzeko mendi-ibilaldiak, gure arbasoen ohitura-zaharrak berreskuratzeko elikadura tailerrak, mundu mitologikoan murgiltzeko tailer magikoak, arkeologo baten lana azalean sentitzeko jarduerak, baserriko mundua barrutik ezagutzeko jolasak, eta askoz ere gehiago!

Etorkizuneko lur hauetako zaindariak izango dira ikasle hauek eta orain landatutako haziak etorkizun batean baso bilakatuko direlakoan gaude.

2017 ikasturtea

Amaitu ditugu beraz ikasturte hontako ikastetxeetako egonaldi eta ingurumen-hekzuntza jarduerak eta orain atseden apur bat hartu eta indarberrituta hasiko dugu 2017-2018 ikasturtea, berriro ere inguruotako ondare natural zein kulturala lau haizetara zabaltzeko prest!

 

Aurten ere ia 6.000 ikasle naturaz goxatzen Pagoetan

ikasleekin-web

Ikasturtea  urrian hasi genuen Elgoibarko Ikastolako ikasleekin eta Aguraingo Lautada Ikastolako neska-mutilekin agurtu dugu gaur. Makina bat txoko eta adinetako lagun berriak egin ditugu… makina bat kontu eta irrifar partekatu ditugu, aurrerantzean gure bazterrak zaintzen lagunduko diguten bidelagunekin.

6.000 esker guztiei etortzeagatik eta zuen jakintza gurekin konpartitzeagatik!

Datorren ikasturterako besoak zabalik izango gaituzue