Tag Archives: indusketak

Aralarko historiaurreko aztarnak, Igaratzan

Aukera berri bat Aralarrek ezkutatzen dituen altxorrak hobe ulertzen laguntzeko; lehendik ezagutzen direnak eta, bereziki, berriki aurkitu direnak aurkezteko ibilaldi gidatua egingo da Igaratzara ekainaren 22an (larunbatarekin), Jose Antonio Mujikaren gidaritzapean.

Ibilaldia 9:00etan abiatuko da Lizarrustiko parketxetik eta itzulera ordua 18:00etarako aurreikusten da. Egun pasa eder baten proposamenarekin dator, beraz, oraingoan Aralarko Parketxea. Hamaiketakoa, bazkaria, ura eta oinetako egokiak eramatea beharrezkoa da. Ibilaldiaren luzera eta malda direla eta, irteera hau mendian ibiltzea ohituta daudenei zuzenduta dago. Azalpenak euskaraz emango dira eta prezioa 5€-koa da pertsonako.

Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko: barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net / 943 180 335 / 688 895 069.

Historiaurreko Aztarnak IGARATZA2019

Igaratzako Historiaurreko altxorrak ezagutzeko ibilaldi gidatua Jose Antonio Mujikarekin

Historiaurreko Aztarnak IGARATZA2019

Gutxi dira Gipuzkoan Aralar bezalako tokiak eta are gutxiago Igaratza bezalako bazterrak. Paisaia hunkigarriaz gainera, bisitariak aziendaren zintzarriek onduriko doinuaz goza dezake han; hitz bitan, bakea senti daitekeen txoko urri horietakoa da Igaratza, hiri-eremutik gertu, baina, era berean, oso urruti dagoen paradisu txiki bat.

Igaratzaraino hurbildu eta arreta pixka bat opa diona segituan ohartuko da gizakiak aspaldidanik erabili duen lekua dela, han dauden zutarri txundigarriak eta bi trikuharri ikusgarriek erakusten duten bezala. Aztarna horiek bezain ezagunak izan ez arren, Igaratzan badira, baina, altxor gehiago, ez nolanahikoak gainera.

Izan ere, 2012. urtetik aurrera, Euskal Herriko Unibertsitateko Jose Antonio Mujika irakasleak zuzenduriko ikerketa-taldeak, miaketa lanaren ondorioz Igaratzan idorotako zenbait elementutan nahiz lehendik (batez ere Barandiaranen lanari esker) ezagutzen ziren beste egitura batzuetan arkeologikoki esku hartu du, behin baino gehiagotan emaitza harrigarriak lortuz, Beaskinarte eta Aiatzio izeneko guneetan egindako aurkikuntzak lekuko. Ez alferrik, Mujikaren taldea 2003. urteaz geroztik ari da lanean Enirio-Aralarko mankomunitatearen esparruan.

Lehendik ezagutzen ziren altxorrak hobe ulertzen laguntzeko eta, bereziki, berriki aurkitu direnak aurkezteko, Gipuzkoako Parketxe Sarea fundazioak ibilaldi gidatua antolatu du Igaratzara ekainaren 15ean (larunbatarekin), Jose Antonio Mujikaren gidaritzapean antolatu ere.

Ibilaldia 9:00etan abiatuko da Lizarrustiko parketxetik eta itzulera ordua 18:00etarako aurreikusten da. Egun pasa eder baten proposamenarekin dator, beraz, oraingoan Aralarko Parketxea. Hamaiketakoa, bazkaria, ura eta oinetako egokiak eramatea beharrezkoa da. Ibilaldiaren luzera eta malda direla eta, irteera hau mendian ibiltzea ohituta daudenei zuzenduta dago. Azalpenak euskaraz emango dira eta prezioa 5€-koa da pertsonako. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko: barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net / 943 180 335 / 688 895 069.

San Adriango sekretuak azaleratzen / Descubriendo los secretos de San Adrián

Atzo, 30 pertsonako talde batek San Adriango aztarnategi arkeologikoa bisitatu genuen, eta arkeologoekin batera gizakiak utzitako arrastoa aurkitzen izan ginen. Indusketa kanpaina honetan zehar sekretu batzuk topatzen ari gara. Etorri hurrengo larunbatean eta kontatuko dizugu!

Ayer, un grupo de 30 personas recorrimos el yacimiento arqueológico de San Adrián, y junto con los arqueólogos fuimos descubriendo la huella dejada por el hombre. Durante esta campaña de excavaciones se están descubriendo algunos secretos. ¡Ven el próximo sábado y te lo contaremos!”

ARALARKO SEKRETUAK BEGIZTATUZ

40 pertsonatik gora bertaratu ziren atzo Aralarko Pikuetaondarra-Naparbide parajeko azken aurkikuntza arkeologikoak ezagutzeko Gipuzkoako Parketxe Sareak antolatutako ibilaldira.

Nahiz eta eguraldia gure alde ez egon,  harrera ezin hobea izan zuen ibilaldiak. Pausoz-pauso, Joxean Mujikaren gidaritzapean, historiaurreko aztarnak begiztatuz igaro genuen goiza, aurkikuntza antzinakoenetatik (Jentilarri trikuharria) berrienetara (lau urtetik gaurdaino aurkitutako cromlech-ak) salto eginez. Monolito ugari bisitatu genituen eta Joxeanek ederki azaldu zizkigun bakoitzaren ezaugarriak eta urte guzti hauetan zehar lur-azpian gorde dituzten sekretuak, aurrera eraman dituzten zaharberritze lanez gain noski.

20150808_122929

Esker mila bertaratutako guztiei, erakutsitako interes eta jakin-minarengatik. Baita Joxean Mujikari bere denborarengatik eta berak eta bere lantaldeak egindako lan bikainarengatik.

Gogoz itxarongo diogu hurrengo irteerari, bien bitartean, zuen lana gertutik jarraitu eta jendeari Aralarren daukagun ingurune paregabea ezagutzera ematen jarraituko dugu bertako altxorrak errespetatzen, gozatzen, maitatzen eta zaintzen erakutsiz.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA
OLYMPUS DIGITAL CAMERA