Tag Archives: indusketa arkeologikoak

Bihar mendirako plana

Etorri bihar Aizkorri-Aratz natura parkearen bihotzean dagoen San Adrian igarobidera. Bertan arkeologoak lanean daude eta gune estrategiko honen historiaren sekretuak azaleratzen lagunduko diegu.

Gaur da azkeneko eguna izena emateko, animatu zaitez!

Plan de monte para mañana

Ven con nosotros al paso de San Adrian en el corazón del parque natural Aizkorri-Aratz. Los arqueólogos están trabajando en este paso estratégico, ven a ayudarnos a desvelar sus secretos.

Hoy es el ultimo día para apuntarse, anímate!

 

 

San Adrian igarobideko sekretuak azaleratzen

San Adrian igarobidea (Leizarrate) garrantzia historiko handiko lekua da. Gaurdaino han egin diren indusketa arkeologikoetan, Erdi Aroan ez-ezik, Historiaurrean ere gune garrantzitsua zela erakutsi dute. Hain zuzen, duela 12.000 urteko aztarnak (zeramika zatiak, hezurrak …) aurkitu dituzte.

Orain dela gutxi, lekuaren historia antzeztua egin bazen ere, orain indusketa arkeologikoak zuzenean ikusi ahalko dira. Honenbestez, San Adrian igarolekuan bertan lanean diharduten arkeologoek nola egiten den indusketa arkeologiko bat erakutsiko digute, aurten ze topatu dute bertan eta laburbilduz igarobide estrategiko honen historia ezagutzera emango dute.

Barrualdeko Done Jakue Bidea gizateriaren ondare izendatua izan da, San Adrian igarobidea eta bertatik pasatzen den galtzadarekin bat. Etorri gure ondarea ezagutzera!

Desvelando los secretos del paso de San Adrian

En las excavaciones arqueológicas además de verificar su ocupación en la época medieval, se ha documentado que fue lugar de habitación también en la Prehistoria. De hecho, los/las arqueólogos/as han localizado restos arqueológicos (fragmentos de cerámica, huesos…) de hace 12.000 años.

Así como, hace poco se hizo una representación teatral de su historia, ahora, se podrá ver en directo a los arqueólogos trabajar en el lugar. En el paso de San Adrian los propios arqueólogos nos enseñaran como se realiza una excavación arqueológica, que han encontrado esta campaña y resumiendo, se dará a conocer la historia de este paso estratégico.

El Camino de Santiago del interior ha sido declarado patrimonio de la humanidad y junto con él también, el paso de San Adrian y la calzada. ¡Ven a conocer nuestro patrimonio!

Arkeologoen lana zuzenean

Arkeologoen lana ezagutu nahi. Anduetza Parketxea.2016

Anduetza Parketxeak (Zegama) ibilaldi gidatua antolatu du Aizkorri-Aratz Natura Parkeko gune magiko honetara gerturatu, eta arkeologoen lana bertatik bertara ikusteko.

San Adrian igarobidea (Leizarrate) garrantzia historiko handiko lekua da. Gaurdaino han egin diren indusketa arkeologikoetan, Erdi Aroan ez-ezik, Historiaurrean ere gune garrantzitsua zela erakutsi dute. Hain zuzen, duela 12.000 urteko aztarnak (zeramika zatiak, hezurrak …) aurkitu dituzte.

Barrualdeko Done Jakue Bidea gizateriaren ondare izendatua izan da, San Adrian igarobidea eta bertatik pasatzen den galtzadarekin bat. Etorri gure ondarea ezagutzera!

Irteera gidaturako izena emateko nahiz informazio gehiago jasotzeko: 943802187 / anduetza@gipuzkoamendizmendi.net

Arqueología en directo

El Parketxe Anduetza ha organizado una excursión guiada a este emblemático lugar del Parque Natural Aizkorri-Aratz para poder ver in situ el trabajo de los/las arqueólogos/as.

El paso de San Adrián (Leizarrate) es un lugar de gran relevancia histórica y además de verificar su ocupación en la época medieval, se ha documentado que fue un importante lugar de habitación también en la Prehistoria. De hecho, los/las arqueólogos/as han localizado restos arqueológicos (fragmentos de cerámica, huesos…) de hace 12.000 años.

El Camino de Santiago del interior ha sido declarado patrimonio de la humanidad y junto con él también, el paso de San Adrian y la calzada. ¡Ven a conocer nuestro patrimonio!

Para inscribirse o recabar más información: 943802187 / anduetza@gipuzkoamendizmendi.net

San Adrian igarobidean egin den indusketa kanpaina oparoa izan da / Fructífera campaña de excavaciones en el paso de San Adrian

Gotorlekuaren Omenaldi dorrera igotzen / Subiendo a la Torre del Homenaje de la fortaleza

Gotorlekuaren Omenaldi dorrera igotzen / Subiendo a la Torre del Homenaje

Larunbat honetan, uztailak 19an, bukatu da San Adrian igarobidean egin den indusketa arkeologikoen VIII. kanpaina. Aurkitutako piezen artean erdi aroko igitaia, zeramika zatiak, txanponak eta gerriko baten belarria ikusi genituen. Aurre-historiako indusketa oso aberatsa izan da ere orain dela 14.00 urteko su harriak topatu baitituzte, hainbat erabilerarako landutako su harriak, lantza puntatan jartzeko, animalien azala lantzeko, larrua mozteko, haragia zatitzeko besteak beste.

Anduetza Parketxeak, San Adriango indusketa arkeologikoak ikusteko larunbaterako antolatu zuen ibilaldia oso arrakastatsua izan zen. Anduetza Parketxeak, Aranzadi Zientzia Elkarteak berri gehiago konpartitzen dituen heinean, beste ibilaldiren bat antolatzea aurreikusten du. Jarri gurekin harremanetan informazio gehiago jasotzeko!

______________________________________________________________________

Este sábado 19 de julio ha finalizado la XVIIIª campaña de excavaciones arqueológicas realizadas en el paso de San Adrian. Entre las piezas de la Edad Media encontradas hay una hoz, trozos de cerámica, monedas y una hebilla entre otros objetos. La excavación de la prehistoria ha sido también muy rica, ya que han encontrado muchas piedras de sílex utilizadas para diferentes usos, como el trabajo de la piel de animal, de cortar el cuero, de partir la carne, para puntas de lanzas…

La excursión guiada que organizo Anduetza Parketxea el sábado para ver dichas excavaciones arqueológicas fue todo un éxito. Anduetza Parketxea prevé organizar alguna excursión más en cuanto la Sociedad de Ciencias de Aranzadi comparta alguna novedad. ¡Ponte en contacto con nosotros para recibir más información!

Aurre-historiako aztarnak / Huellas del hombre prehistorico

Aurre-historiako aztarnak / Huella del hombre prehistórico

 

Etorri San Adrian igarobidera indusketa arkeologikoak ikustera / Ven a ver las excavaciones arqueológicas a San Adrian

Kartela_Indusketa arkeologikoak

Anduetza Parketxeak ibilaldi gidatuak antolatzen ditu (uztailak 12 eta 19an) San Adrian igarobidera indusketa arkeologikoak ikustera. Arkeologo baten eskutik indusketa lanak bertatik bertara ikusi ondoren, San Adriango igarobidearen barruko aldea ezagutzeko aukera izango dugu, haren bilakabidea, Historiaurretik hasi eta XX. gizaldian bukatu arte, hobe ulertzeko.

Horrez gain, ibilaldiko partaide guztiek Zegamako Anduetza Parketxean dagoen “San Adrian, denboran zehar igarobidea” erakusketa doan bisitatzeko aukera izango dute, besteak beste, indusketa lanetan aurkitutako piezak biltzen dituena, garrantzi handia duen Brontze garaiko ontzia barne.

 ______________________________________________________________________

El Parketxe Anduetza organiza excursiones guiadas (12 y 19 de julio) para ver las excavaciones arqueológicas en el paso de San Adrian. En ellas se podrá ver de la mano de un arqueólogo el trabajo en las excavaciones in situ, para después recorrer la cueva con el fin comprender mejor su evolución desde la Prehistoria hasta el siglo XX.

Las personas que realicen la excursión podrán visitar gratuitamente la exposición “San Adrian, un paso a través del tiempo” situada en Anduetza Parketxea. Donde podrá ver las piezas encontradas en las diferentes excavaciones, entre ellas un cuenco de la Edad del Bronce de especial importancia.