Tag Archives: Iñaki Perurena

Leitzako jentiletik, Murkoondoko zeharrera eta Marimundukoren zain

Ataunen ospatzen den 3. Mitoaldian bete betean murgildurik gaude eta jendearen erantzuna benetan ona izaten ari da. Ostiralean hasi genuen Mitologia ardatz duen jardueraz beteriko ekitaldi handi hau Iñaki Perurenak eskainitako emanaldiarekin. Zenbat gauza interesgarri kontatu zizkigun Iñakik! Gizakia aspaldidanik hasi zen harriari erabilpena ematen (lanerako, sua egiteko, jolasteko, kirolerako…) eta Iñaki Perurenak argi utzi zigun harria bere bizia izan dela eta oraindik ere badela.

Jentilen inguruan aritu zitzaigun ere Perurena eta gaur egungo harrijasotzaileak eurekin alderatu zituen, izan ere, gaurko bizimoduan perfilen bat jentilekin alderatu nahiko bagenu, hau izango bailitzake berarentzat aproposena. Barandiaranen lanari ere keinu egin zion “ez dakigu jentil haien aita nolakoa izango zen, baina, aita izango balue Joxemiel Barandiaran beharko luke izan”.

20190705_200434_retokauta.jpg

Oso interesgarria ere atzo Jon Aizpuruak Murkoondoko zeharrean barrena eskainitako ibilaldi gidatua. Ataungo beste txoko bat sakonean ezagutzera emateaz gain, bertako baserrien izenekin, Joxe Miel Barandiaranen anekdotekin eta leku berezi honek eman dituen beste ataundar ospetsu batzuen istorioekin pasarazi zigun goiz ederra Jonek.

20190706_102026_mejorada

Gaur aldiz, Marimunduko eta beste hainbat pertsonaien ipuin eta legenda harrigarriak entzuteko irrikan gaude! Lehenengo saioari hasiera eman zaio sarrera guztiak agortuz, famili ugariz bete zaigu Barandiaran Museoa eta oso pozik gaude! BIZI MITOLOGIA!

20190707_111523

2019ko MITOALDIKO hitzaldi eta ibilaldi bereziak

Uztailak, 5. Hitzaldia: “Harria, maitasun istorioa” (Iñaki Perurena)

Astigarragako parkean (20:00h).

Iñaki Perurena harriarekin datorkigu oraingoan ere, baina ez ohiko moduan, ordea. Euskal Herriaren historian harriak duen zer esanaz , duen eraginaz eta berak harriarekin izan duen hartu emana modu berezian azalduko digu ordu bete inguru irauten duen emankizun poetikoan. Emankizunarekin batera erakustaldia ere egingo du. Berak dioen moduan “harria urteetako bidelaguna izanda bizi oso bat daramat harriarekin eta berarekin jarraitu nahi dut”. Harria metafora bihurtzen du Iñakik emanaldian, adibide eta hausnarketa.

Uztailak, 6. “Murkoondo, Ataungo bihotza” ibilaldi gidatua (Jon Aizpurua)

San Martingo plaza (9:30h)

Jon Aizpuruaren gidaritzapean Ataungo gune esanguratsuenetako batean barneratuko gara, Murkoondon. Joxemiel Barandiaranen kabi, bere bizitzan izan ziren leku garrantzitsuak  ezagutzeko aukera izango dugu eta beste ataundar ospetsuei buruzko azalpenak ere emango dira. 2 ordu inguruko ibilaldia izango da. Izena eman behar da jentilbaratzake@gmail.com helbidean.

Uztailak, 9. Hitzaldia: “Barandiaran eta mitoak” (Joseba Aurkenerena)

Barandiaran Museoan (19:00h)

Ama ataundarra. Gurasoengandik etorri zaizkio bizitzan izan dituen bi zaletasun handiak, aitaren aldetik historiarekikoa eta euskal mitoarekikoa amaren aldetik. Donostian historia ikasketak egin zituen eta lanbidez irakasle aritu izan da.Besteak beste, Karmel, Maiatz, Hatsaren Poesia, Eskuz eta Begiz, Elinberri.eus,  Zu-Zeu.eus eta Kazeta.eus agerkarietan idazten du. Baditu hainbat liburu plazaraturik. Gai nagusiak euskal historia, etnografia eta mitologiakoak izan dira. Horietako batzuk: – Euskal sinesmen zaharrak – Harribeltzetako ipuinak – Sorgin mainguak dabiltz – Euskaldunon mundua hizpide – Axularren itzala – Gureak eta mundu zabalekoak – Iparmina – Iragana ere gaur da – Euskal Herria beti!

Hitzaldiak-eta-ibilaldia-2019-web