Tag Archives: ikerketa arkeologikoak

Lurrazpia azaleratuz

Abuztuaren 8, larunbata, erreserba ezazue egun hori zuen agendatan! Izan ere ezohikoa den ibilaldi bat proposatzen dizuegu Aralarko Natura Parkean zehar. Joxean Mujika Alustizaren eskutik azken aldian Aralarren burututako arkeologia-ikerketak eta berreskuratze lanak ezagutuko ditugu Pikuetaondarra-Naparbide izeneko parajean.

Gutxi dira Euskal Herrian Historiaurreko hainbeste aztarna dituzten inguruak: trikuharriak, zistak, monolitoak, baratzak (cromlechak)… Ikerketa lanak amaitu ez direnez, ezin bazter daiteke oraindik aurkikuntza gehiago egitea. Hain zuzen, Aralarren aurkituriko giza-aztarna zaharrenak (Neandertalek egindako tresnak) Pikuetaondarren azaldu ziren duela ez hainbeste.

Aurkikuntza horiek guztiak EHUko arkeologia irakasle titularra den Joxean Mujikak zuzenduriko ikerketa-taldeak egin ditu, Aralarren lanean urteak daramatzanak.

Arkeologia-ikerketak2015

Zatozte gurekin, udan ere gauza berriak ikasteko aukera dago eta Aralarren!