Tag Archives: ikazkintza

Txondorra pizteko motorrak prest

Arditurriko parketxean laster dena prest izango dugu laugarren urtez txondorra pizteko, Aiako Harria Natura Parkeko basoetan hain garrantzitsua izan den ikazkinen lana ezagutzera emateko helburuarekin.

Azaroaren 21ean, larunbata, festa giroan Oiartzungo ikazkinek txondorra piztuko dute. Kalejira, haurrentzako tailerrak, musika, bideo-emanaldia eta beste hainbat jarduerez gozatuko duzuelakoan, ordubete inguruko ekimen honetara etortzeko gonbita luzatu nahi dizuegu.

Txondorra piztu ondoren, hilaren 21etik abenduaren 19ra bitartean, hura ikusteko bisitak  egiteko aukera ere izango da, norbere kabuz edo gidatuta (aurrez erreserba eginda). Guztiz galdua dagoen lanbide honen nondik norakoak ezagutzeko aukera bikaina eskaintzen dizuegu. Ez galdu aukera eta hurbildu txondorgileak ezagutzera!

Advertisements

ITZALDU DA TXONDORRA LIZARRUSTIN

Atzo atera zuten ikatza txondorretik Joxe Ramon Agirrek eta bere lagunek ia hiru astez piztuta eduki ondoren. Irailaren 21ean piztu zutenetik ehundaka pertsona gerturatu dira antigoalean gure basoetan garrantzi handiko jarduera eta lanbidea izan zena ezagutzera. Ikastalde ugari etorri zaizkigu Lizarrustira Gipuzkoatik, Arabatik eta Nafarroatik. Txondorraz gain, argazki erakusketa, bideoen emanaldia, ibilaldiak eta haurrek muntatu duten txondor txikia izan dira programaren jarduera nagusiak. “Ikazkintza Aralarren” programaren helburua hezitzailea izan dela kontuan hartuz, oso balorazio positiboa egiten dugu; jada hurrengo urtekoa nola hobetu pentsatzen hasiak gara.

Eskerrik asko etorri zareten guztioi eta mila esker Joxe Ramoni eta bere lantaldeari egindako lan itzelagatik!

txondorraren itzaltzea

Azaroaren 29an piztuko da Arditurriko txondorra

Aurtengoan ere ikatza izango dugu Arditurrin, izan ere azaroaren 29an piztuko dute txondorra gure ikazkinek. Piztuta egongo den  hiru asteetan, bisita bereziak eskainiko dira. Bisita hauetan, arbasoen lanbideak aztertuko ditugu, ikazkintzak eta basogintzak Euskal Herrian izan duten garrantzia…Gainera, ikasleak, txondorra egitearen prozesuan barneratuko dira, izan ere, ikazkinak lanean ikusteko aukera izango dute.

Ikazkintza 2014

Informazio gehiago:

Arditurriko Parketxea

943 49 50 69 / 943 49 45 21

arditurri@gipuzkoamendizmendi.net

Aurten ere txondorra piztuko dugu Lizarrustin!

Irailaren 21ean piztuko da txondorra eta urriaren 5a bitarte mantenduko da piztuta, egun honetan bertan ikatza ateratzen den arte. Bi egun hauetan zehar jarduera desberdinez girotuta egongo da goiza, hala ere, piztuta dirauen egun guztietan zehar bisitatu ahal izango da txondorra ordua aldez aurretik erreserbatuta.

Aukera paregabea izango duzue antzinako ikazkinen lana gertutik ezagutzeko! Anima zaitezte!

Ikazkintza_Aralarren_2014