Tag Archives: ikazkintza

Antzinako aztarnen atzetik

2018ko mendi-irteeren egitarauari jarraipena emanez, pasa den igandean ekin genion Arantzazuko bigarrengo mendi-irteera gidatuari Arantzazuko Adiskideekin batera. Parte-hartze onarekin, oraingo honetan Ezkutuko Bidean barrena abiatu ginen eguraldi txarrari desafio eginez, baina zortea alde izanik, zailtasunik gabe eta ia busti gabe lortu genuen ibilaldiko geldialdi guztiak egitea.

Euskal mendiak antzinako aztarnez josita daude eta Aizkorri-Aratz Natura Parkea ez da gutxiago. Mendi ibilaldi honetan artzaintzarekin eta baso ustiapenarekin erlazionatutako aztarna horien bila abiatu ginen, eta baita aurkitu ere, Arrionako eta Bellotzako saroiak, pago-motz ikaragarriak… geldialdi puntu interesgarriak izanik.

IMG-20180513-WA0022

Ibilaldia amaituta, urtero legez, Arantzazuko Parketxea bisitatzeko aukera egon zen, non, ibilbidean zehar ikusitako eta seinalatutako puntuen inguruan informazioa zabaltzeko aukera izan genuen. Ibilaldi eta bisita hauen helburua, naturaz disfrutatzeaz gain, gure ingurunearen parte diren hainbat elementuren istorioa eta zergatia bisitariei azaltzea da eta gure paisaiaren bilakaera pixka bat gehiago ulertaraztea ere.

20180513_092913

HIrugarren mendi-irteera ekainean ospatuko da, hilaren 16ean hain zuzen ere (larunbata) eta Puntaik Punta Debagoienako Bidezidorren Jaialdiaren barnean txertatu da. Bertan, goizeko 9:00etan Urkuluko urtegitik abiatuz Degurixara gerturatuko gara. Degurixa Aizkorri-Aratz Natura Parkearen barruan toki berezia da, mendi artean aurkitzen den harana, artzaintza gunea eta ur isurbide garrantzitsua, beraz, ibilaldi interesgarria izango da honakoa ere… egon adi eta laister zabalduko dugu informazioa!

Advertisements

Egun bat aurreratuko da txondorraren piztuera

Kaixo lagunak,

Duela egun gutxi iragarri genuen Lizarrustiko txondorra abenduaren 3an piztuko genuela, baina azken orduko aldaketa batzuk tarteko, aurreko egunean, abenduaren 2an, larunbatez, piztuko dela jakinarazten dizuegu, egitarau eta ordutegi berarekin.

Zuen zain egongo gara, zatozte Ataunera ikazkinen lanbidea bertatik bertara ezagutzera!

Oharra: jende ugari ari da gurekin harremanetan jartzen abenduaren 23ko ibilaldian izena emateko, baina oraindik ez ditugu zerrendak ireki, abenduaren hasieran irekiko ditugu. Gure blog honetan eta sare sozialetan iragarriko dugu. Mila esker!

Txondorra Aralarren 2017

 

Txondorra piztuko dugu Aralarren!

Kaixo Aralarzaleok!

Berri ona dugu, abenduaren 3an piztuko dugu txondorra Aralarko Lizarrustiko Parketxean. Musika, txokolate beroa, jolasak, kablearen erakustaldia, argazki erakusketa… goiz bete-betea izango dugu!

Ataungo eskolako ikasleek girotuko digute txondorraren piztuera. Etorriko al zara? Basogintzaz eta ikazkintzaz gehiago ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen dizugu.

Talde eta ikastetxeentzako eskaintza berezia izango dugu piztu eta ondorengo hiru asteetan zehar, deitu eta informa zaitez (943 18 03 35).

Gure etxeko ateak zabalik dituzue, zatozte Lizarrustira abenduaren 3an!

Txondorra Aralarren 2017

Olentzeroren laguntzaileek dagoeneko ikatza jaso dute

Iritsi da eguna eta toki ezberdinetatik etorritako ehundaka pertsonek bete dute Arditurriko txondor plaza. Giro ezin hobean hasiera eman diogu jaialdiari. Lehenik, Lur Korta ipuin kontalariak, bere istoriekin magiaz bete du parketxea eta jarraian lau txondorgileek ikatza ateratzeari ekin diote. Aiako Harritik jaitsi diren Olentzeroren laguntzaileak, zakuak jaso eta mendira itzuli dira, abenduaren 24erako Olentzerok bihurrienen etxeetan ikatza banatu ahal izan dezan. Arratsalde osoan zehar, Haurtzaro ikastolako ikasleek, gaztainak erre dituzte atsedenik gabe, jendea esku eta tripa bero mantentzeko.

Jai giroan eman diogu amaiera hiru asteetan zehar piztuta eduki dugun eta izugarrizko arrakasta eta bisitariak izan dituen txondorrari.

Mila esker, lanean eta buru belarri aritu diren lau ikazkinei; Trumoia, Leatza, Baxerri eta Ttakalori, baita piztuera zein itzalera ekitaldietan parte hartu duten musikari, bertsolari, ipuin kontalari, ikasle eta bisitari guztiei. Izugarria izan da!

 

 

 

Olentzerorentzako ikatza ia prest dugu Arditurrin

Larunbat honetan emango diogu amaiera,  horren arrakastatsua izaten ari den txondorrari. Egurra, egoste prozesuaren amaieran dago, ia ikatz bihurturik eta hilaren 17an, jai giroan aterako dute ikatza 3 asteetan zehar lanean aritu diren  oiartzungo lau txondorgileek.

Arratsaldeko 17:00etan, Soinueneako musikariekin batera, kalerija abiatuko da Arditurriko aparkalekutik txondor plazara. Jarraian, 17:30ak aldera ipuin kontaketa izango dugu Lur Kortaren eskutik eta amaitzeko, 18:00etan Olentzeroren laguntzaileak menditik jetsi eta txondorretik ateratako ikatza jasoko dute, abenduaren 24ean Olentzerok inguruko etxeetan banatu dezan. Gaztain erreak dastatzeko aukera ere izango dugu arratsaldean zehar, Haurtzaro ikastolako ikasleen eskutikdsc_0045

txondorra-arditurrin_2016

Txondorraren ke usain bereizgarria

Bosgarren urtez jarraian txondorra piztu da Arditurrin, Aiako Harria Natura Parkeko basoetan hain garrantzitsua izan den ikazkinen lana ezagutzera emateko helburuarekin. Oiartzungo Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Gipuzkoako Parketxe Sarea dira ekimen honen antolatzaileak.

Toki ezberdinetatik etorritako jendeak bete zuen Arditurriko txondor plaza. Giro ezin hobean hasiera eman genion abenduaren 17ra arte gori-gori egongo den txondorrari. 3 aste horietan, 24 orduz, gau eta egun Oiartzungo lau ikazkin arduratuko dira txondorra zaintzeaz; Trumoia, Leatza, Baxerri eta Ttakalo. Horregatik, ekintzez bete dugu egitaraua, taldeek erreserba bidez txondorra bisitatzeko aukera izango dute. Abenduko 4, 6, 8 eta 10ean ere, Txu TxuTrenak  gerturatuko du jendea Arditurrira, meategiaz eta txondorraz gozatzera. Meategiko oinarrizko bisita 5€ tan izango da eta bost urtetik beherakoentzat 3€tan. Sakoneko bisita 7€tan (Prezioaren barnean trenaren tiketa eta meategiko bisita sartzen dira, txondorraren argazki erakusketa eta bideoa ere ikusgai egongo dira).

Beraz, animatu, etorri bisitan eta ezagutu ikazkinak bertatik bertara.

img-20161127-wa0003img-20161127-wa0000

dsc_0439

Bihartik aurrera egurra gori-gori

Bihar, Arditurriko parketxean, kalejira alai batekin hasiko dugu arratsaldea. Jarraian, taloak egin eta dastatzeko aukera izango du nahi duenak. Iluntze aldera, Oiartzungo ikazkinek su emango diote asteetan prestatu duten txondorrari. Hau ere, bertsolari eta txistularien laguntzaz.

Behin egurra ikatz bilakatzearen bidean sartuta, ikazkintzaren inguruko argazki erakusketa eta ikus entzunekoak izango dira interpretazio zentruan abenduaren 17rarte.

Bien bitartean, gugana bisitan etortzeko ekintza bereziak antolatu ditugu. Abenduko zubian, meategiaz gain, tren berdeaz eta txondorraz gozatzeko aukera izango baita. Gainontzeko egunetan ere, gogotsu jasoko ditugu bisitari guztiak.

EGIN ZUEN ERRESERBA!

943 495069

arditurri@gipuzkoamendizmendi.nettxondorra-arditurrin_2016

 

Txondorra pizteko motorrak prest

Arditurriko parketxean laster dena prest izango dugu laugarren urtez txondorra pizteko, Aiako Harria Natura Parkeko basoetan hain garrantzitsua izan den ikazkinen lana ezagutzera emateko helburuarekin.

Azaroaren 21ean, larunbata, festa giroan Oiartzungo ikazkinek txondorra piztuko dute. Kalejira, haurrentzako tailerrak, musika, bideo-emanaldia eta beste hainbat jarduerez gozatuko duzuelakoan, ordubete inguruko ekimen honetara etortzeko gonbita luzatu nahi dizuegu.

Txondorra piztu ondoren, hilaren 21etik abenduaren 19ra bitartean, hura ikusteko bisitak  egiteko aukera ere izango da, norbere kabuz edo gidatuta (aurrez erreserba eginda). Guztiz galdua dagoen lanbide honen nondik norakoak ezagutzeko aukera bikaina eskaintzen dizuegu. Ez galdu aukera eta hurbildu txondorgileak ezagutzera!

ITZALDU DA TXONDORRA LIZARRUSTIN

Atzo atera zuten ikatza txondorretik Joxe Ramon Agirrek eta bere lagunek ia hiru astez piztuta eduki ondoren. Irailaren 21ean piztu zutenetik ehundaka pertsona gerturatu dira antigoalean gure basoetan garrantzi handiko jarduera eta lanbidea izan zena ezagutzera. Ikastalde ugari etorri zaizkigu Lizarrustira Gipuzkoatik, Arabatik eta Nafarroatik. Txondorraz gain, argazki erakusketa, bideoen emanaldia, ibilaldiak eta haurrek muntatu duten txondor txikia izan dira programaren jarduera nagusiak. “Ikazkintza Aralarren” programaren helburua hezitzailea izan dela kontuan hartuz, oso balorazio positiboa egiten dugu; jada hurrengo urtekoa nola hobetu pentsatzen hasiak gara.

Eskerrik asko etorri zareten guztioi eta mila esker Joxe Ramoni eta bere lantaldeari egindako lan itzelagatik!

txondorraren itzaltzea

Azaroaren 29an piztuko da Arditurriko txondorra

Aurtengoan ere ikatza izango dugu Arditurrin, izan ere azaroaren 29an piztuko dute txondorra gure ikazkinek. Piztuta egongo den  hiru asteetan, bisita bereziak eskainiko dira. Bisita hauetan, arbasoen lanbideak aztertuko ditugu, ikazkintzak eta basogintzak Euskal Herrian izan duten garrantzia…Gainera, ikasleak, txondorra egitearen prozesuan barneratuko dira, izan ere, ikazkinak lanean ikusteko aukera izango dute.

Ikazkintza 2014

Informazio gehiago:

Arditurriko Parketxea

943 49 50 69 / 943 49 45 21

arditurri@gipuzkoamendizmendi.net