Tag Archives: ikazkinak

Txondorraren ke usain bereizgarria

Bosgarren urtez jarraian txondorra piztu da Arditurrin, Aiako Harria Natura Parkeko basoetan hain garrantzitsua izan den ikazkinen lana ezagutzera emateko helburuarekin. Oiartzungo Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Gipuzkoako Parketxe Sarea dira ekimen honen antolatzaileak.

Toki ezberdinetatik etorritako jendeak bete zuen Arditurriko txondor plaza. Giro ezin hobean hasiera eman genion abenduaren 17ra arte gori-gori egongo den txondorrari. 3 aste horietan, 24 orduz, gau eta egun Oiartzungo lau ikazkin arduratuko dira txondorra zaintzeaz; Trumoia, Leatza, Baxerri eta Ttakalo. Horregatik, ekintzez bete dugu egitaraua, taldeek erreserba bidez txondorra bisitatzeko aukera izango dute. Abenduko 4, 6, 8 eta 10ean ere, Txu TxuTrenak  gerturatuko du jendea Arditurrira, meategiaz eta txondorraz gozatzera. Meategiko oinarrizko bisita 5€ tan izango da eta bost urtetik beherakoentzat 3€tan. Sakoneko bisita 7€tan (Prezioaren barnean trenaren tiketa eta meategiko bisita sartzen dira, txondorraren argazki erakusketa eta bideoa ere ikusgai egongo dira).

Beraz, animatu, etorri bisitan eta ezagutu ikazkinak bertatik bertara.

img-20161127-wa0003img-20161127-wa0000

dsc_0439

Txondorra piztuko dugu Arditurrin

Hilaren 26ean, txondorra piztuko dugu Arditurriko parketxean. Trikitilariek girotutako kalejira batekin hurbilduko gara txondorra dagoen lekuraino. Bertan, gazteenentzako talo tailerra eskainiko du Abaraxkak eta jarraian txondorraren piztuera ekitaldiari ekingo diogu bertsolari eta txistularien laguntzarekin.

Abenduaren 17rarte izango dugu txondorra piztua. Bitarte horretan, ekintza berezi ugari ditugu antolatuta. Beraz, animatu garai bateko ikazkinen ohiturak bertatik bertara ezagutzera!

txondorra-arditurrin_2016

« Plaza horrek bazaukak txondar bat gañian »

4 ikazkin, txondar bat eta ehunka pertsona euri azpian zain, txondorra kea zeriola ikusteko zain. Une hunkagarriak bizi izan ziren atzokoan Arditurrin, hirugarren urtez txondorrari su eman ondoren.

Jose Billaluzek, Jose Manuel Etxartek, Josetxo Arbelaitzek eta Joxe Ramon Agirrek izan zuten atzokoan txondorra pizteko ohorea, azken asteetan txondorra kargatzen egon ondoren.Festari hasiera emateko Abaraxkako zanpantzarrak eta Haurtzaro Trikitilari Gazteekin kalejira egon zen Arditurrira iristeko, ondoren haurrek talo goxo-goxoak egin eta dastatzeko aukera izan zuten. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera iazko txondorraren bideo emanaldia egon zen eta Elizalde ikastetxeko ikasleek gaztainak erre zituzten danbolinean.

DSC_0038

18:00ak aldera, agurra dantzatu zieten gure ikazkinei, ondoren bertsolari eta toberaren doinuez lagunduta, momentu benetan berezia bizi izan zuten han zeuden guztiek. Ander Lizarralde eta Iraitz Mateo txondorraren gainean zeudela bota zituzten bertsoak, toberaren hots biziez lagunduta. Ez zen tobera Arditurrin entzuten zen lehenengo aldia, izan ere, XX.mendearen hasieran, toberajole ezagunenak Arditurriko meategietako harri-zulatzaileak omen ziren.

Azkenik, iritsi zen txondorra pizteko momentua. Brasa prest zegoen  eta pala eskuz-esku pasata, azkenik, arratsaldeko 18:30etan Joxe Manuel Etxartek brasa tximinian barrena bota eta txondorrari su eman zion. Ohitura bihurtu denez, aurtengoan ere, duela 64 bat urte Fermin Perurenak bere aitari jarritako betsoak bota zituen Joxe Manuelek txondorraren gainean.

DSC_0106

DSC_0119

Musikak girotuta, arratsalde polita pasa zuten atzo Arditurrira gerturatu zirenek. Hemendik aurrera, txondorra piztuta mantentz

DSC_0138ea izango da ikazkinen lana eta horretarako gau eta egun egongo dira txondorra zaintzen eta behar denean, betagarri lanak egiten.

Ikatza abenduaren 20an aterako da, jai giroan ere eta bitarte horretan, Arditurriko Parketxeak bisita gidatu bereziak eskainiko ditu txondorra ikusteko (aurrez erreserba eginda 943 49 45 21 telefonoan). 2013ko txondorraren bideoa eta “Txondorra egunez-egun” argazki erakusketa ere ikusgai egongo dira parketxearen ordutegian.

Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu egun hauetan beraien laguntza eskainiko duten guztiei eta bereziki gure ikazkinei: Trumoia, Leatza, Baxerri eta Marroni.

DSC_0129

Oiartzun Irratiak azaroaren 27an txondorgileei egindako elkarrizketa entzuteko klikatu hemen.

Azaroaren 29an piztuko da Arditurriko Txondorra / La carbonera se encenderá el sábado 29 de noviembre

Txondorra azaroaren 29an piztuko da, jai giroan piztu ere. Gerturatzen direnek garai bateko ikazkinen lana nolakoa zen ikusi ahal izango dute. Egun berezi honetarako egitarau zabala prestatu da. Arratsaldeko 18:30etan piztuko da txondorra bertsolarien eta tobera-joleen doinuekin lagunduta, baina aurretik (17:00etan) kalejira zanpantzarrekin, haurrentzako talo tailerra, musika, bideo-emanaldiak, gaztain-erreak eta sagardoa egongo dira.

Txondorra Arditurrin_2014

La carbonera (txondorra) se encenderá el próximo 29 de noviembre, en ambiente festivo. Los que se acerquen podrán conocer de cerca cómo era el trabajo de los carboneros. Para este día tan especial se ha preparado un amplio programa de actividades. La carbonera se encenderá a las 18:30 de la tarde, acompañada de bertsolaris y al son de la tobera, pero antes (a partir de las 17:00 de la tarde), habrá pasacalle, taller de talos para niños, música, audiovisuales, castañas asadas y sidra.