Tag Archives: ikatza

Olentzerorentzako ikatza ia prest dugu Arditurrin

Larunbat honetan emango diogu amaiera,  horren arrakastatsua izaten ari den txondorrari. Egurra, egoste prozesuaren amaieran dago, ia ikatz bihurturik eta hilaren 17an, jai giroan aterako dute ikatza 3 asteetan zehar lanean aritu diren  oiartzungo lau txondorgileek.

Arratsaldeko 17:00etan, Soinueneako musikariekin batera, kalerija abiatuko da Arditurriko aparkalekutik txondor plazara. Jarraian, 17:30ak aldera ipuin kontaketa izango dugu Lur Kortaren eskutik eta amaitzeko, 18:00etan Olentzeroren laguntzaileak menditik jetsi eta txondorretik ateratako ikatza jasoko dute, abenduaren 24ean Olentzerok inguruko etxeetan banatu dezan. Gaztain erreak dastatzeko aukera ere izango dugu arratsaldean zehar, Haurtzaro ikastolako ikasleen eskutikdsc_0045

txondorra-arditurrin_2016

Advertisements

Txondorraren ke usain bereizgarria

Bosgarren urtez jarraian txondorra piztu da Arditurrin, Aiako Harria Natura Parkeko basoetan hain garrantzitsua izan den ikazkinen lana ezagutzera emateko helburuarekin. Oiartzungo Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Gipuzkoako Parketxe Sarea dira ekimen honen antolatzaileak.

Toki ezberdinetatik etorritako jendeak bete zuen Arditurriko txondor plaza. Giro ezin hobean hasiera eman genion abenduaren 17ra arte gori-gori egongo den txondorrari. 3 aste horietan, 24 orduz, gau eta egun Oiartzungo lau ikazkin arduratuko dira txondorra zaintzeaz; Trumoia, Leatza, Baxerri eta Ttakalo. Horregatik, ekintzez bete dugu egitaraua, taldeek erreserba bidez txondorra bisitatzeko aukera izango dute. Abenduko 4, 6, 8 eta 10ean ere, Txu TxuTrenak  gerturatuko du jendea Arditurrira, meategiaz eta txondorraz gozatzera. Meategiko oinarrizko bisita 5€ tan izango da eta bost urtetik beherakoentzat 3€tan. Sakoneko bisita 7€tan (Prezioaren barnean trenaren tiketa eta meategiko bisita sartzen dira, txondorraren argazki erakusketa eta bideoa ere ikusgai egongo dira).

Beraz, animatu, etorri bisitan eta ezagutu ikazkinak bertatik bertara.

img-20161127-wa0003img-20161127-wa0000

dsc_0439

Txondorra piztuko dugu Arditurrin

Hilaren 26ean, txondorra piztuko dugu Arditurriko parketxean. Trikitilariek girotutako kalejira batekin hurbilduko gara txondorra dagoen lekuraino. Bertan, gazteenentzako talo tailerra eskainiko du Abaraxkak eta jarraian txondorraren piztuera ekitaldiari ekingo diogu bertsolari eta txistularien laguntzarekin.

Abenduaren 17rarte izango dugu txondorra piztua. Bitarte horretan, ekintza berezi ugari ditugu antolatuta. Beraz, animatu garai bateko ikazkinen ohiturak bertatik bertara ezagutzera!

txondorra-arditurrin_2016

Tzun, tzun,tzun… Oiartzun

Arditurri Parketxean lau astez piztuta egon eta gero, txondorretik ikatza ateratzeko garai iritsi zen atzo. Lur Kortaren antzezlan zoragarriari esker, haur guztiak liluraturik geratu ziren. Olentzeroren Laguntzaileak etorrarazteko “tzun, tzun, tzun” oihukarazi, eta ume ororen laguntzarekin, hantxe agertu ziren. Ikatza zakuetan bildu eta gero, gabon kanten artean urrundu ziren. Hori bai, ikazkinek lan egiten jarraitu zuten, ikatz guztia jaso behar baitzuten.

Bertaraino ehundaka familia hurbildu ziren eta noski, eskerrak eman nahi dizkiegu, urtea ongi amaitzeko ezin izan baitugu harrera hoberik izan. Hurrengo urtean beste hainbat ekintza antolatzen jarraitzeko gogo handiarekin gaude!

Itzalera

Kea iluntzen denean

Txondorrari darion kea iluntzen denean ikatza ateratzeko prest dagoela esan nahi du. 29 egunez piztuta egon ondoren, larunbatean, abenduaren 19an, ikatza aterako da Arditurriko txondorretik, Aiako Harria Natura Parkean.

Ikatza abenduaren 19an aterako da jai giroan. Izan ere egun berezi honetarako aurkezle berezi baten partaidetza izango dugu, Lur Korta oiartzuarra hain zuzen ere. Arratsaldeko 17:30etatik aurrera eta Arditurriko aparkalekutik abiatuta, kalejira egongo da. Arratsaldeko 18:00tatik aurrera, ipuin kontaketa baten bidez, Lur Kortak, ikazkinen eta Olentzeroren lanbide honetan murgiltzeko aukera emango digu. Ondoren, Olentzeroren Laguntzaileak jaitsiko dira menditik, ikatza ateratzera. Gainera, haurrek nahi izanez gero, Olentzerori zuzendutako gutunak ekar ditzakete, bertan berari zuzendutako postontzia izango da eta.

Zure zain izango gara!

Txondorra Arditurrin_2015

Ia 100 lagunek parte hartu zuten Iturrarango Arkeologi tailerrean

FotorCreated2015-03-07

Pasa den asteburuan denboraren makinan sartu eta lehen gizakiaren garaian agertzeko aukera izan genuen SUHAR arkeologi taldearen eskutik. Sua egiteko saiakeran, harria lantzen, gezi jaurtiketan eta margotzen aritu ginen.ESKERRIK ASKO GUZTIEI ETORTZEAGATIK ETA HURRENGORA ARTE!!

Larunbatean Olentzeroren Laguntzaileek ikatza aterako dute Arditurrin

20 egunez piztuta egon ondoren, larunbatean, abenduaren 20ean, ikatza aterako da Arditurriko txondorretik. Hirugarren urtez piztu da Arditurriko txondorra, ikazkinen lana ezagutzera emateko helburuarekin. Ikusmira handia sortu du aurtengo txondorrak eta beste urteekin konparatuz, aurtengoa arrakastatsuena izan dela esan daiteke.

DSC_0147

Egun berezi honetarako askotariko jarduerak antolatu dira. Arratsaldeko 17:30etatik aurrera, Haurtzaro ikastolako ikasleek gaztainak, sagardoa eta txondorretik ateratako ikatzarekin erretako txistorra pintxoak banatuko dituzte, urte amaierako ikas-bidairako laguntzatxo bat lortu asmoz. Arratsalde osoan Tren Berdea egongo da ere Olatxeko zubitik Arditurrira.

Ikatza Olentzeroren Laguntzaileek Oiartzungo plazara igoko dute abenduaren 24an, Olentzeroren ongietorrian. Gutxi gora-behera, hasieran txondorra kargatzean erabilitako 9.000 kg egurretik, 2 tona ikatz aterako dira.

txondorra 2013

EGITARAUA

  • 17:00

Kalejira Irrien Lagunak eta Oiartzungo Dultzaina Taldearekin Arditurriko aparkalekutik abiatuta.

  • 17:30-18:00

Haurrrek Olentzerori gutuna idazteko aukera izango dute Abaraxkakoen laguntzarekin. Gutuna botatzeko postontzia jarriko da.

Danbolinean erretako gaztainak, txistorra eta sagardoa.

  • 18:00

Olentzeroren Laguntzaileak jaitsiko dira menditik eta ikatza aterako dute.

Larunbatean piztuko da Arditurriko txondorra

Larunbat honetan, azaroaren 29an, piztuko da Arditurriko txondorra jai giroan arratsaldeko 18:30ean. Momentu oso berezia izango da, izan ere, Joxe Manuel Etxartek bertsolari eta tobera-joleen doinuekin lagunduta piztuko du txondorra. Gerturatzen direnek, ikazkinen lana nolakoa zen gertutik ikusi ahal izango dute.

Azaroak 29 larunbata: TXONDORRA PIZTEAREN FESTA
17:00

Kalejira Arditurriko aparkalekutik Arditurriraino Abaraxkako zanpantzarrekin eta Haurtzaro Trikitilari Gazteekin.

17:30-18:00
Talo tailerra haurrentzat (Abaraxka)

17:00-18:00
2013ko Txondorraren bideo emanaldia.
Danbolinean erretako gaztainak eta sagardoa.

18:00-18:30
Tobera eta bertsolariak

18:30
Txondorraren piztuera


Sábado 29 de noviembre: FIESTA PARA ENCENDER LA CARBONERA

17:00
Kalejira desde el aparcamiento de Arditurri con Abaraxka y Haurtzaro Trikitilari Gazteak.

17:30-18:00
Taller de talos para niños (Abaraxka)

17:00-18:00
Audiovisuales de la carbonera del 2013
Castañas asadas y sidra.

18:00-18:30
Tobera y bertsolaris

18:30
Se encenderá la carbonera.

Azaroaren 29an piztuko da Arditurriko Txondorra / La carbonera se encenderá el sábado 29 de noviembre

Txondorra azaroaren 29an piztuko da, jai giroan piztu ere. Gerturatzen direnek garai bateko ikazkinen lana nolakoa zen ikusi ahal izango dute. Egun berezi honetarako egitarau zabala prestatu da. Arratsaldeko 18:30etan piztuko da txondorra bertsolarien eta tobera-joleen doinuekin lagunduta, baina aurretik (17:00etan) kalejira zanpantzarrekin, haurrentzako talo tailerra, musika, bideo-emanaldiak, gaztain-erreak eta sagardoa egongo dira.

Txondorra Arditurrin_2014

La carbonera (txondorra) se encenderá el próximo 29 de noviembre, en ambiente festivo. Los que se acerquen podrán conocer de cerca cómo era el trabajo de los carboneros. Para este día tan especial se ha preparado un amplio programa de actividades. La carbonera se encenderá a las 18:30 de la tarde, acompañada de bertsolaris y al son de la tobera, pero antes (a partir de las 17:00 de la tarde), habrá pasacalle, taller de talos para niños, música, audiovisuales, castañas asadas y sidra.

ITZALDU DA TXONDORRA LIZARRUSTIN

Atzo atera zuten ikatza txondorretik Joxe Ramon Agirrek eta bere lagunek ia hiru astez piztuta eduki ondoren. Irailaren 21ean piztu zutenetik ehundaka pertsona gerturatu dira antigoalean gure basoetan garrantzi handiko jarduera eta lanbidea izan zena ezagutzera. Ikastalde ugari etorri zaizkigu Lizarrustira Gipuzkoatik, Arabatik eta Nafarroatik. Txondorraz gain, argazki erakusketa, bideoen emanaldia, ibilaldiak eta haurrek muntatu duten txondor txikia izan dira programaren jarduera nagusiak. “Ikazkintza Aralarren” programaren helburua hezitzailea izan dela kontuan hartuz, oso balorazio positiboa egiten dugu; jada hurrengo urtekoa nola hobetu pentsatzen hasiak gara.

Eskerrik asko etorri zareten guztioi eta mila esker Joxe Ramoni eta bere lantaldeari egindako lan itzelagatik!

txondorraren itzaltzea