Tag Archives: ibilbideak

Zatoz ezagutzera! / ¡Ven a conocerlo!

Arantzazuko Parketxea (promozioa)

Udako oporraldia aurrera doa eta zu oraindik Arantzazuko Parketxea bisitatu gabe? 

Bisita arruntak eta taldeentzat bisita gidatuak  inguruneko natura, kultura eta espiritualtasuna ezagutzera emanez, mendi-ibilaldien inguruko informazioa Aizkorri-Aratz Natura Parkean barrena… Egunero zabalik (astelehenetan izan ezik) 10:00-14:00 eta 16:00-18:00 eta asteburu eta jaiegunetan 10:00-14:00. Ezagutu gaitzazu!

Las vacaciones de verano van transcurriendo y ¿todavía no has visitado el Parketxe de Arantzazu?

Visitas simples y guiadas para grupos dando a conocer la naturaleza, la cultura y la espiritualidad del entorno, punto de información para realizar rutas a través del Parque Natural Aizkorri-Aratz… Abierto todos los días de la semana (excepto lunes) en horario de 10:00-14:00 y 16:00-18:00 y fines de semana y festivos de 10:00-14:00. ¡Ven a conocernos!

Advertisements

Ignaziotar Bidearen erakusketa ibiltaria Arantzazura iritsi da

Portada

EUSKADIKO IGNAZIOTAR BIDEAREN inguruko erakusketa ibiltaria martxoaren 26an  jarri zen martxan  Antion, Zumarragan, eta gaurtik aurrera Arantzazun dago maiatzaren 28ra arte. Erakusketa aurrez Loiolako Santutegian ere izan da, eta, Loiolako Ignaziok 1522. urtean Loiolatik Kataluinako Manresaraino egindako ibilbidearen Euskadiko etapen informazioa jasotzen du.

Erakusketa ibiltari hau, Euskadiko etapen hasiera guztietan kokatuko da, ondorengo geldialdia Araia izanik.

Kubo ikusgarri hauetan, IGNAZIOTAR BIDEAk Euskadin egiten duen 150 kilometroko oinezko ibilbideari eta etapei buruzko informazioa ematen da. Zeharkatzen dituen eskualdeak ondorengoak dira: Urola Garaia, Urola Erdia, Debagoiena, Arabako Lautada, Arabako Mendialdea eta Arabako Errioxa.

20180509_113704_mejorada

 

Mendian ibiltzeko gida. Ba al dakizu ze ibilbide mota ditugun Gipuzkoako parke naturaletan?

MANUAL DE SENDERISMO

senderos

Gogoratu, mendira goazenean…

  • Natura – gune babestuetan bertako araudia errespetatuko dugu.
  • Ekarri dugun guztia etxera eramango dugu:zaborra, ontziak, zigarrokinak, etab. Ez ditugu ezkutatuko edo lur azpian gordeko.
  • Inguruetan hazten diren landareak ez ditugu hartuko. Landare asko interes handiko espezieak dira, urriak eta mendiko baldintza berezietara moldatuak.
  • Zuhaitz, arroka edo harrietan ez dugu ezer idatzi, margotu edo grabatuko. Ibilbideen markaketa horretarako prestaturik dauden mendizaleek egiten dute.

Naturaz gozatu!