Tag Archives: ibilaldia

Gaueko izaki bizidun misteriotsuen bila…

Aurten berriz ere, saguzarrak ezagutzeko ibilaldiaz gozatzeko aukera izango da Gipuzkoako Parketxeetan. Saio desberdinak antolatu dira, guztiak iraileko larunbat iluntzeetan, gaua erortzen denean eta inguruak misterioz betetzen direnean…

Lehenengo saioa Aiako Harria Natura Parkean ospatuko da, irailaren 2an (Listorretako aisialekuan), baina, dagoeneko plaza guztiak bete dira. Dena den ez larritu, beste hiru saio geratzen dira eta. Hurrengo saioa, Aizkorri-Aratz Natura Parkearen barnean, Arantzazuko Parketxean eskeiniko dena, irailaren 9an izango da. Elkargunea parketxea bera izango da eta arratsaldeko 20:45etan emango zaio hasiera jarduerari (ordu t’erdiko iraupena izanik gutxi gora-behera).

Parketxeko inguruetatik egingo den ibilaldi txikiari ekin aurretik, Kiko Alvarez adituak, ugaztun hegalari hauen ezaugarriak azalduko ditu. Gainera gerturatzen direnek, aplikazio bati esker, saguzarrak entzuteko aukera izango dute iluntzen duen bitartean, hau baita saguzarrak behatzeko momenturik egokiena.

Plaza mugatuak daude, erreserba egitea beharrezkoa da.

Ugaztun hegalari harrigarri hauek ezagutzera etorri nahi al duzu?

Informazio gehiago eta erreserbak: 943 78 28 94 / 699 33 51 83 / arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

Saguzarrak2017

Este año nuevamente se dispondrá de la oportunidad de volver a disfrutar de las excursiones organizadas en los diferentes Parketxes de Gipuzkoa para conocer a los murciélagos más de cerca. Se celebrarán diferentes jornadas, todas ellas en septiembre los sábados al anochecer, cuando cae la noche y los alrededores se llenan de misterio…

La primera salida se celebrará en el Parque Natural Aiako Harria el 2 de septiembre en el área recreativa de Listorreta, pero, ya no quedan plazas libres. Aún así tranquilos que quedan otros tres eventos en los que es posible apuntarse. La próxima que se celebrará en el Parketxe de Arantzazu, dentro del Parque Natural de Aizkorri-Aratz, será el 9 de septiembre.  El punto de encuentro será el mismo parketxe y losparticipantes se reunirán a las 20:45 para dar comienzo a la actividad (duración aproximada de una hora y media).

Antes de dar comienzo al pequeño recorrido, que se efectuará por los alrededores, el experto en la materia Kiko Álvarez explicará las características de estos mamíferos voladores. Además los participantes de la excursión, podrán escuchar a los murciélagos gracias a una aplicación y mientras oscurece, ya que este es el mejor momento para la observación de los mismos.

Es necesario reservar puesto que las plazas son limitadas.

¿Quieres venir a conocer a estos asombrosos mamíferos voladores?

Para más información y reservas: 943 78 28 94 / 699 33 51 83 arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

 

Advertisements

Lagun berri bat egin dugu Agorregira bidean

Gaur goizean, bisita egunetan ohi bezala, Agorregirako bidea hartu dugu Iturrarango lorategia zeharkatuz eta hara zer nolako lagun txikia topatu dugun! Saltoka bidea gurutzatu eta ziztu bizian belar artean ezkutatu arren gure  atentzioa deitu du ez dugu bera gertutik ikusteko aukera galdu nahi izan. Lorategia bizi-bizirik dagoen seinale, mila txokotako landareez gain itxura eta tamaina guztietako animalitxoak topa ditzakegu bertan.

Arkeologoen lana zuzenean

Badator San Adrian (Leizarrate) igarobidean indusketa arkeologikoen XI. kanpaina. Hori dela eta, aurten ere, Anduetza Parketxeak ibilaldi gidatua antolatu du Aizkorri-Aratz Natura Parkeko gune magiko honetara gerturatu eta arkeologoen lana bertatik bertara ikusteko. Indusketa arkeologikoak zuzenean ikusteko hainbat data daude aukeran, uztailaren 22an eta 29an.

Barrualdeko Done Jakue Bidea gizateriaren ondare izendatua izan da, San Adrian igarobidea eta bertatik pasatzen den galtzadarekin bat. Datozen egunetan ibilaldi hauen informazio osagarria emango da. Hala ere, informazio gehiago jasotzeko 943802187 telefonora deitu dezakezue edo  anduetza@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatzi.

Arqueología en directo

Se acerca la XI campaña de excavación del paso de San Adrian. Por ello, el Parketxe Anduetza ha organizado una excursión guiada a este emblemático lugar del Parque Natural Aizkorri-Aratz para poder ver in situ el trabajo de los/las arqueólogos/as. Para ver las excavaciones en directo se realizaran dos visitas guiadas, el 22 y el 29 de julio.

El Camino de Santiago del interior ha sido declarado patrimonio de la humanidad y junto con él también, el paso de San Adrian y la calzada. Próximamente se dará toda la información sobre estas excursiones. Aun así, si queréis recabar más información podéis llamar al 943802187 o escribir un mensaje a anduetza@gipuzkoamendizmendi.net

Sugez suge, biperakaratik eskulapioraino

Igande goizean, Oria ibaiaren ibilbideko biodibertsitatea aprobetxatuz, narrasti eta anfibioen bila ibili ginen Ander Izagirreren eskutik. Zentzumenak martxan jarri eta animaliak bilatzeari ekin genion. Hasieran, horma sugandilak eta musker berdeak ikusi genituen, baita arrabio eta suge gorbatadun gazte hil bat ere. Eguraldia lagun, narrastiak eguzkira ateratzen hasi eta sorpresez bete zen eguna: beste hiru suge espezie aurkitu genituen! Iparraldeko suge leuna, suge biperakara eta eskulapio sugea, besteak beste.

Anderren azalpenekin, animalia hauen ezaugarri zein bizi ohiturak ezagutu genituen eta nola ez, animalia hauek eskuetan edukitzeko aukera izan genuen! Egun zoragarria bilakatu zen, partaideok izugarri gozatu baikenuen.

Animalia hauen inguruko istorio beldurgarri asko igaro dira ahoz aho gureganaino helduz. Ondorioz, sortutako mamu eta beldur sentsazio horiek lausotzea izan zen helburu nagusietariko bat.

Ibilaldi hauetan parte hartu izanez gero, oraindik bi aukera gelditzen zaizkizu Arditurri eta Arantzazuko Parketxeetan. Beraz, animatu eta parte hartu, animaliak ikusi eta ikasiz, hauek maitatzen hasten gara eta!

Narrasti eta anfibioak, animalia ezezagunak?

Narrasti eta anfibioak animalia ezezagunak dira, ezkutuan bizi direnak eta ohitura harrigarriak dituztenak. Honenbestez, Anduetza Parketxeak aukera paregabea eskaintzen du Aizkorri-Aratz natura parkean ditugun anfibio eta narrastiei buruz gehiago ikasteko, ikusiz ikasten baita eta ezagutuz maitatzen delako.

Jarduerari hasiera emateko, Ander Izagirrek (gaian aditua) narrasti eta anfibioak ezagutzen lagunduko duten azalpenak emango ditu. Ondoren, zailtasunik gabeko ibilaldian, ekosistema hezeak ezagutzera emango dira; animalia hauek babesleku gisa erabiltzen dituzten bestelako lekuak ere izango dira ikusgai, baso, harkaitz, zelai eta sastraka besteak beste.

Irteera hauek adin guztietako pertsonentzat daude pentsatuta, helduak zein haurrak, familiak zein norbanakoak. Zatoz Aizkorriko animalia bitxi hauen sekretuak ezagutzera!

Azken aukera txorien kantuak ezagutzeko Arantzazun

Txoriak beren kantuen bidez ezagutu nahi baldin badituzu ezin duzu azken aukera galdu. Parketxe guztietan egin den jarduera amaitzear dago eta parte-hartzeko azken aukera datorren larunbatean, maiatzak 6ean, izango da Arantzazuko Parketxean goizeko 10:00etan.

Zailtasunik gabeko ibilaldia izango da eta  adin eta ezaguera-maila guztikoentzat dago zuzendua. Mikel Olano aditua izango da gidaria eta Parketxean 30 minutuko aurkezpena egin ostean ibilaldiari ekingo zaio. Bi ordu inguruko iraupena izango du saioak eta prismatikoak  ekartzea gomendatzen da.

Ez itxaron datorren urtera arte eta zatoz Arantazura txorien xaramelak entzutera!

Erreserbak:  943 78 28 94, arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

Txoriak kartel orokorra 2017 (1)

¿Te gustaría reconocer a los pájaros por sus cantos? pues no puedes desaprovechar esta última oportunidad. La actividad que se ha llevado a cabo en todos los Parketxes está a punto de llegar a su fin y la última salida será el próximo sábado 6 de mayo, a las 10:00 de la mañana, en el Parketxe de Arantzazu.

El itinerario organizado será de baja dificultad y está dirigido al público de todas las edades y conocimientos en la materia. El experto Mikel Olano será nuestro guía quien, tras realizar una breve presentación dentro del Parketxe, nos acompañará en un agradable itinerario por los alrededores. La actividad tendrá una duración aproximada de dos horas y se recomienda traer prismáticos.

¡No lo dejes para el próximo año y ven a Arantzazu a oír los gorgoritos de los pájaros!

Reservas: 943 78 28 94, arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

Txoriak kantuan etxe atarian

Gaur Anduetza parketxearen atarian izan gara Mikel Olanorekin txorien kantuak entzuten. Sinfonia ederra eskaini digute inguruetako txoriek eta makina bat kantu mota entzun ditugu. Gure etxe inguruetan dagoen biodibertsitatea estimatzen lagundu digu Mikelek.

Esperientzia polit honetan parte hartu nahi baduzu, hemen duzu beste parketxeetan dituzuen hitzorduak datozen asteburuetarako!

Txorien kantuen sinfonia

Azken egunak dira txorien kantuen sinfonia interpretatzen ikasteko antolatu den ibilaldian izena emateko. Datorren larunbatean da hitzordua, Apirilak 22, Anduetza Parketxean.

Ibilaldian zehar, gure inguruko txoriak eta hauen kantuak ezagutzera emango ditu Mikel Olano adituak. Mikel komunikatzaile aparta da eta hark erakutsiko digu entzumena lantzeak zenbateko garrantzia duen natura hobeto ezagutzeko.

Adin eta ezaguera-maila guztikoentzat dago zuzendua ibilaldi hau. Prismatikoak  ekartzea gomendatzen da.

La sinfonía del canto de los pájaros

Son los últimos días para apuntarse a la excursión para aprender a interpretar el canto de los pájaros. La cita es el próximo sábado, 22 de abril en el Parketxe Anduetza.

Durante el itinerario el experto Mikel Olano, nos enseñará la importancia que tiene desarrollar el oído para conocer y entender mejor la naturaleza.

La actividad está dirigida al público de todas las edades y conocimientos en la materia. Se recomienda traer prismáticos.

Eta amets egin genuen…

Atzo, igandez, gauza oso bitxiak gertatu  ziren Lizarrustiko basoan. Goiz misteriotsua izan zen, hasiera-hasieratik amaierara arte. Misteriotsua, magikoa eta… mitologikoa.

500 pertsonatik gora elkartu ginen Aralarko Parketxean, Lizarrustiko baso berezitik ibilaldi eder bat egin asmoz. Eskuak hotzez, baina arnasa bero.

dsc_0084

Hantxe abiatu ginen maldan gora, goizeko 10:00ak aldera, eta hara non, jentil bat ikusi genuen mailoan gora igota, laino artean adarra joz. Lurralde magikoaren zaintzaileak dira eta gainontzeko jentilei abisu ematen ari zen, jende arrotza ari zela basoan sartzen eta adi ibiltzeko gurekin. Haurrak ezin sinetsirik zeuden.

dsc_0089

Laster, asto bat topatu genuen, bakar-bakarrik arrantzaka. Ze arraio ari zen gertatzen? Norena ote zen asto hori? Haurrek dagoeneko begiak erne zituzten, eta belarriak adi. Askok, Olentzeorena izango zela pentsatuko zuten, baina isil-isilik geratu ziren, zer gerta ere.

dsc_0097

Pausu batzuk aurrera, Martin Beltzekin egin genuen topo. Ikazkinak, ikatza urre bihurtzen zuela esan zigun eta baita urrezko txanponak erakutsi ere. Baso honetan ongietorriak ez ginela ere esan zigun, lurralde arriskutsua zela hau, basahuntz eta otsoez gain, sorginak, basajaunak eta torto bera ere inguruotan bizi zirela eta azti ibiltzeko!

Allekuazpiko behatokitik gertu, txondor eder baten ondoan, bi gizonekin egin genuen topo, nagusia eta morroia. Martin Beltzi zakua lapurtu zioten, baina, urrezko txanponak ikatz-errautsez eginak zeudela konturatu ziren gero. Arraioa! Hauek, Aralarko azken gaizkile eta kontrabandistak izango ziren, ziur asko…

bdr

Pagadi berde sakonetik jarraitu genuen guk eta neskatxa ilegorri batekin egin genuen topo. Zuhaitz-enbor batean eserita zegoen, ilea orrazten, patxada ederrean. Hark esan zigunez, Pagomari zen bere izena eta ikusitako astoa, Martin Beltzen andregaia zela argitu zigun. Ikustekoak izan ziren haurren harridura aurpegiak!

dsc_0135

Basoa arraro sumatu genuen, oilarrak kukurrukuka eguerdiz, otsoak uluka goizez…

Halako batean, galdutako neska txiki bat ikusi genuen, negarrez. Kobaren ataritik Torto agertu zen, neskatxari lagundu asmoz. Tortok pauso bat aurrera ematen zuen aldiro, haurrek, pausu bat atzera. Ez da ez makala, ez, begibakarra…

dsc_0159

Orbelezko sakonune batean, sorgin taldetxo bat aurkitu genuen, datorkigun negu latza igarotzeko egurra biltzen. Marimunduko ere bertan zen eta Pagomariri gertatutakoa kontatu zigun, ezusteko ederra… Sanmartin Txikirekin ere egin genuen topo, aurretik ikusitako gauza batzuk argitu zizkigun eta aurreraxeago gaztaiñerre usaia zegoela ohartarazi zigun. Haurrak urduri zeuden, susmatzen baitzuten nondik etor zitekeen usai hura…

dsc_0185

Allekuazpiko basoan aurrera, gaiztaiñerre usaiari jarraituz, hara non, Olentzero eta Mari Domingi! Ezin sinetsi. A ze zorte gurea. Haiekin kontu batzuk egin ondoren, gaztainak banatu zituzten, gutunen truk. Elkarrekin abestu genuen guztiok eta hantxe utzi genituen, opariak ekarriko dituen astoarekin batera, gaztainak erre eta ikatza eginez. Igandera arte, Olentzero!

dsc_0220

dsc_0230
Ederra izan zen ibilaldia, paregabea, hemen jarritakoez gain beste hamaika sorpresaz betea. Etzi Jose Migel Barandiaran hil zela 25 urte beteko dira, eta hari zor dizkiogu atzo ikusitakoak. Hark bildu zituen atzo bertatik-bertara gozatutako kondaira eta leiendak eta guk, bizia eman besterik ez diegu egin kondairoi. Ataunen bizirik dago mitologia, inoiz baino biziago.

dsc_0142

Aralarko Parketxetik, Barandiaran Museo eta Lizarrustitik, miloi bat esker eman nahi dizkiegu atzo Lizarrustira gerturatu ziren familia guztiei, izandako jarreragatik eta sortutako giro goxoagatik! Jentilbaratza Elkarteari, beste behin, zorionak, bikain aritu zineten, eta egindako lanaren ondorio dira atzoko haurren ilusio aurpegiak. Gauza ederragorik ba ote dago?

Sinesten dugun artean biziko dira sorginak, lamiak, torto, basajaunak, jentilak eta Marimunduko. Segi dezagun beraz ametsetan! Hurren arte!

 

 

Ez galdu trena // No pierdas el tren

Urriaren 31rako eskaintza berezia prestatu dugu Arditurriko meategia eta inguruak ezagutzeko. Hurbildu zaitez Pagoaldea Poligonora (Oiartzun), eta bertan egongo den tren berdeak gerturatuko zaitu Arditurriraino. Meatze eremuan bisita gidatuak egiteko aukera egongo da prezio murriztuan.

EZ GALDU TRENA ETA EGIN ZURE ERRESERBA:

943 49 45 21 / 943 49 50 49  arditurri@gipuzkoamendizmendi.net

Azaroaren 1ean ere, meatze eremua hobeto ezagutzeko ibilaldia antolatu dugu gizeko 10:00etan, doan izango da zure meategiko ohiko sarrerarekin, ANIMATU!

_____________________________________________

El 31 de octubre ofreceremos un servicio especial para conocer las minas de Arditurri. Acércate al Polígono Pagoalde (Oiarztun) y súbete al tren que te estará esperando para sumergirte en el entorno minero de Arditurri.

NO PIERDAS EL TREN Y HAZ TU RESERVA:

943 49 45 21 / 943 49 50 49  arditurri@gipuzkoamendizmendi.net

El 1 de noviembre realizaremos una excursión guiada para conocer el enclave minero de Arditurri. La salida será gratuita para los que compren su entrada a la mina. ¡ANÍMATE!azaroko-zubia-arditurrin2016