Tag Archives: HIstoriaurreko bizimodua

Historiaurreko gizaki txikiak

Atzo, San Adrian-Leizarrate igarobidean ospatzen den Europako Historiaurreko XXVII. arku eta bultzagailu tiro txapelketaren egitarauaren barruan, historiaurreko gizaki txikiak izan genituen protagonista.

San Adrian igarobidean bultzagailuaren tiro txapelketa ospatzen zen bitartean, Anduetza Parketxearen atarian, historiaurreko gizakiaren bizimodura gerturatu ginen. Bertaratutako historiaurreko gizaki txikiek sua egiten saiatu ziren, margolari lanak egin zituzten eta bukatzeko basurde bat ehizatzen saiatu ziren. Eta ondo pasatu ere!

Historiaurreko bizimodua ezagutzen

Copia de P1070354Anduetza Parketxean, Zegaman, larunbatean, talde polit bat etorri zen arratsalde pasa. San Adrian igarobidean bizi zen Historiaurreko gizakiaren etxeko-lanak zeintzuk izango ziren pentsatzen jarri ginen eta …

Lehenengo lana, afarirako jana lortzeko, ehizatzera joango zirela pentsatu dugu eta Anduetza Parketxera etorritakoak ere saiatu dira ehizatzen. Jarraitzeko, afaria prestatzeko, sua beharko zutela pentsatu dugu eta gure taldeak ere sua egiten saiatu gara eta lortu ere!

Ondoren, silex harria kolpatuko zuten, afaria mozteko labanak izateko eta bukatzeko afaldu eta gero, bere denbora librean, kobatako paretatan margotzen jartzen zirela jakin dugu eta baita gu ere, labar arteko mural polita egin dugu!