Tag Archives: herpetofauna

Listorretako herpetofaunaren bila

Herpetofaunak narrasti eta anfibioei egiten die erreferentzia. Ezagutzen al ditugu gure inguruko narrasti eta anfibio espezieak?

Bada, igande honetan aukera ederra eskaintzen dizuegu Aiako harria Natura Parkean, Ander Izagirre adituaren eskutik. 10:00etan elkartuko gara Susperregi jatetxean (Listorretan, Errenterian), Malbazarreko urmaelera oinez joango gara eta bertan bilatuko ditugu animaliok.

Aukera ederra duzue familian mundu ezezagun hau gertuagotik ezagutzeko.

Eman ezazue izena!

Narrastiak kartel orokorra 2018

Advertisements

Aizkorriko narrasti eta anfibioak

Ibilaldi honetan zehar, Ander Izagirre adituak inguruan dugun aberastasun herpetologikoa balioztatzen erakutsiko digu, baita bertako espezie desberdinak bereizten ere.

Jarduerari hasiera emateko, Ander Izagirrek narrasti eta anfibioak ezagutzen lagunduko duten azalpenak emango ditu. Ondoren, zailtasunik gabeko ibilaldietan, ekosistema hezeak ezagutzera emango dira; animalia hauek babesleku gisa erabiltzen dituzten bestelako lekuak ere izango dira ikusgai, baso, harkaitz, zelai eta sastrakak besteak beste.

Aralarko herpetofaunaren atzetik

Aralarzale hori, badugu uko egin ezin diozun plan bat zuretzako. Ezagutzen al dituzu Aralarko mendigune zabal hauetan bizi diren anfibio eta narrastiak? Zenbat espezie daude hemen? Arriskutsuak al dira? Zein egoeratan aurkitzen dira?

Zatoz, entzun, ikusi, ikasi eta zaindu maite duzun hori. Maiatzaren 14an, igandearekin, Aralarko narrasti eta anfibioak ezagutzeko hitzordu bat dugu goizeko 10:00etan Ataungo Lizarrustiko Parketxetik abiatuta. Ander Izagirre adituak gidatuko du ibilaldia eta aurre-erreserba egitea ezinbestekoa izango da (943180335 edota barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net), plaza mugatuak izango dira eta.

Hemen duzue ikusgai aurreko urteetako Aralarko ibilaldiko bideo txiki bat:

 

Narrastiak_Kartel orokorra2017 EUS (1)

Aralarko herpetofaunaren atzetik / Tras la herpetofauna de Aralar

Igande honetarako plan ederra proposatzen dizugu. Aralarko narrasti  eta anfibioak ezagutzeko aukera izango dugu Lareoko urtegi inguruan, Ander Izagirre adituaren eskutik. Zer deritzozu? Animatuko al zara?

Te proponemos un fantástico plan para este domingo. Tendremos la oportunidad de conocer los reptiles y anfibios de Aralar en las inmediaciones del embalse de Lareo, de la mano del experto Ander Izagirre. ¿Qué te parece? ¿te animas?

Barandiaran_Narrastiak_ekaina 2016 ELEBI