Tag Archives: Hernani

Naturaz, kulturaz eta zaporez betetako irteera Hernanin

Larre-Gain sagardotegia izango da gure topagune-lekua. Aiako Harria Natura Parkearen barruan, zailtasun baxuko mendi ibilaldi gidatu bat eginez hasiko dugu irteera, inguruneko paisaia kulturala ezagutzeko: saroiak eta trikuharriak dira ondare horren izarrak.

Jarraian, sagardogintzaren nondik norakoak gertutik ikusteko aukera izango dugu sagardotegia bisitatuz; historia, egiteko prozesua, sagardoaren ezaugarriak… Amaitzeko, bertan, otordu pareabe baten ostean, bukaera emango diogu naturaz, kulturaz eta zaporez betetako ekintza honi.

Sagardotegietan lekua topatzea hain zaila den garai honetan, animatu, egin zure erreserba eta ez galdu aukera paregabe hau!

GOZATUA HERNANIN kartela 2018

 

 

Advertisements

Saroiak eta paisaiaren bilakera

Bigarren urtez jarraian, Gipuzkoako Parketxe Sarea, Europako Kontseiluak eta Europako Batzordeak antolatutako Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartzera batzen da.

Aurtengoan “Paisaia” izango dugu hizpide eta Aiako harriko “paisaia kultural” bezala ezagutzen duguna nola eratu den ezagutzera emango da.

Horretarako, Gipuzkoako Parketxe Sarea fundazioak ibilaldi gidatua antolatu du urriaren 28rako (larunbatarekin) Akolako saroiak ezagutzeko.

 

Saroiak_urriak 28.png

GOZATU HERNANIN; Sagardogintza, trikuharriak eta saroiak

Jardueraren lehen zatian zailtasun baxuko mendi ibilaldi gidatua egingo dute bisitariek Aiako Harria Natura Parkeko eremuan barrena, bertako ondare horren izarrak ezagutzeko; saroiak eta trikuharriak. Ibilladi zirkularra eta luzera laburrekoa izango da, 4 kilometrotakoa, Saratsetako leporantz abiatuko da.

Jardueraren bigarren zatian sagardogintza izango da gai nagusia. Ibilaldian zehar sagardogintzarekin lotutako hainbat arlo landuko badira ere, sagardotegia bisitatuz ezagutuko dugu sagardoaren kulturaren funtsa. Amaitzeko, sagardotegiko ohiko menua dastatuko dugu Larre-Gain sagardotegian.

Eskaintzaren epea urtarrilaren 20tik maiatzaren 7ra arte izango, beraz, animatu eta jarri gurekin harremanetan informazioa eskatzeko edota erreserba egiteko: arditurri@gipuzkoamendizmendi.net helbidean edo 943 495069 telefonoan,gozatua-hernanin-kartela-2017

 

 

 

Ekainak 22: “Lurrari kasu eginaz” ibilaldi gidatua Aiako Harria Parke Naturalean

Lurrari kasu eginezJardueraran deskribapena: Akola inguruan egingo den ibilbide gidatu honetan naturaren osoko ezagutza bultzatu nahi da. EZAGUTZA-MAITASUNA-ZAINTZA oinarritzat hartuz, egunerokotasunean natura ezagutzearen “erabilgarritasuna” azpimarratuko da. Horretarako, nekazariek eta abeltzainek ingurunearen ezagutza nola erabili duten erakutsiko da.

Hasiera ordua:11:00etan

Nori zuzendua: helduei

Hizkuntza : euskara

Iraupena : 2 ordu eta erdi

Prezioa:  5€

Erreserba egitea gomendatzen  da943 49 50 69 / 943 49 45 21 edo arditurri@gipuzkoamendizmendi.net

Hernaniko 47 ikaslek sagardoaren kultura eta Larre-Gain inguruko paisaia kulturala ezagutu zuten

Hernani Institutuko 47 ikaslek Gozatua Hernanin ibilaldian parte hartu zuten paisaiaz gozatuz eta sagardoaren prozesua ezagutuz. Larre-Gain sagardotegian elkartu ondoren, ibilaldian  Sagastietako trikuharria,  saroiak eta Aiako Harria Parke Naturalak dituen altxorrak ezagutu zituzten. Goiza amaitzeko, Larre-Gain sagardotegiko dolarea bisitatu zuten sagardoa nola egiten den ikusteko. Goiz paregabea pasa zuten!

Sagastieta trikuharria

Hernaniko taldea Larregainen
Hernaniko taldea Larregainen

#Argia astekarian: Trikuharri eta saroiak ere Larre-Gain sagardotegiko menuan

Ingurunea bisitatuz sagardoaren kultura ezagutzea. Eskaintza hori zabaldu du iragan udazkenean Hernaniko Larre-Gain sagardotegiak, Gipuzkoako Parketxe Sarea (GPS) Fundazioarekin elkarlanean. Aiako Harriak parke naturalaren ateetan kokatzen da sagardotegia, eta inguruan daukan kultur paisaia aberatsa aprobetxatu dute.

Berria irakurtzeko: http://www.argia.com/astekaria/docs/2401/pdf/16-17.pdf