Tag Archives: hegaztiak

Txori orkestra sinfonikoa

Arditurriko interpretazio zentru inguruan ibili gara gaurkoan, Mikel Olano adituaren laguntzaz, kantari aritu diren txorien kantuak entzuten eta identifikatzen. Egundoko kontzertua entzuteko aukera izan dugu aire zabalean. Hurrengo kontzertua Arantzazuko parketxean izango da, beraz, ez egin duda eta erreserbatu zuen sarrerak.

P1350511

Advertisements

Natura Parkeetako hegaztiak ezagutu nahi al dituzu? Hurbildu Arditurriko parketxera!

Arditurriko parketxean ikusgai izango ditugu apirilaren 30a bitarte, Andoni Ruizek ateratako hegaztien argazkiak. Txori familia ezberdinak ezagutzeko aukera paregabea dugu, hegazti txikietatik harraparietara.

Erakusketa zabalik egongo da honako ordutegian:                                                                                 Asteartetik ostiralera: 10:00-14:00                                                                                                             Larunbatetan: 10:00-14:00 eta 16:00-18:00                                                                                             Igande eta jai egunetan: 10:00-14:00

Hegaztien argazki erakusketa 2017

 

 

Gautxorien ekintza arrakastatsua Anduetzan

Atzo ilunabarrean, Zegamako Anduetza Parketxean, Igeldoko Arrano Etxean sendatutako hiru gautxori askatzeko ekintza burutu zen. Bertara, 80 pertsonatik gora hurbildu ziren.

Hasteko, Mikel Olano basozainaren azalpenak entzun genituen: zer egin zauritutako animalia bat aurkitzean, nola garraiatu, nori deitu… Gure kasuan, askatu beharreko hiru urubiren istorioak entzun genituen: hegaleko arazoekin aurkitutako gautxoriak ziren.

DSC_0429

Ilundu zuenean, kanpoaldean hegaztiak gertutik ezagutu genituen eta hauek askatzeari ekin zion Mikel Olanok, berriro ere askatasunean hegan egiteko aukera emanez. Horietako bat, guztiz errekuperatuta ez zegoenez, Arrano Etxera eraman zen berriz ere sendatzera. Beste biak askatasunean mendira nola itzultzen ziren ikusi genuen. Momentu magiko bat bizi genuen!

DSC_0462

Arantzazuko hegaztiak ezagutzeko ibilaldia / Ruta de reconocimiento de las aves en Arantzazu

Martxoaren 30ean, Arantzazu Parketxeak, txoriak ezagutzeko eta ikuskatzeko ibilaldia antolatu du. Goizeko 9etan, Arantzazu Parketxeko harrera lekuan emango zaio hasiera ibilaldiari. Beste behin ere Mikel Olano izango da kanpoko jardunaldi honen  gidari aditua. ANIMA ZAITEZ!!

El próximo 30 de marzo Arantzazu Parketxea ha previsto la realización de una actividad al aire libre en torno al conocimiento y reconocimiento de las aves en este enclave. Nuevamente se contará con la colaboración del ornitólogo Mikel Olano. ANIMATE!!

Txorien txioa_2014_kartel_B-page-001 (1)