Tag Archives: HAZI

Aralarko larreen bioaniztasuna

Aurten HAZI-rekin lankidetzan Gipuzkoako Natura Parke guztietan ibilaldi gidatu bana eskaintzen ari da Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioa, larre hauek balioan jartzeko eta euren bioaniztasuna ezagutzera emateko. Ibilaldi gidatu hauek doakoak dira, eta Aitor Salaberria adituaren azalpenak entzun ahal da haietan.

Igande honetan, ekainak 16, eguraldi txarragatik atzeratutako ibilaldia gauzatuko da Aralarren. 10:00etan hasiko da Lizarrustiko Parketxetik eta 3-4 orduko iraupena izango du. Hamaiketakoa, ura eta oinetako egokiak eramatea beharrezkoa da. Izena eman nahi duenak 943 18 03 35 telefonora deitu beharko du edota barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatzi.

OREKA MEDIAN2019_v2

Life Oreka Mendian proiektuaren inguruko informazioa

Life Oreka Mendian, larreen kudeaketa jasangarria bultzatzeko 2016. urtean sortzen den proiektua da. Goi mendietako larre hauek Europako toki edo zonifikaziorik mehatxatuenak kontsideratzen dira eta estrategia amankomun bat garatu nahi da Natura 2000 Sarearen barruan aurkitzen direnak kontserbatzeko. Abeltzaintzaren eta artzaintzaren gainbeherak larre hauen erabilera falta ekarri du, eta, asko ez dira kontserbatzio egoera onean aurkitzen.

Proiektu honek Europa mailan oso mehatxatuta dauden mendiko larreak kudeatu eta kontserbatzeko oinarriak ezartzen ditu, beraz, habitat ezberdinen eta bertan bizi diren espezieen babesa bermatuz. Mendiko larreetan kudeaketa integratu eta jasangarrirako lur-jabeak, erabiltzaileak, naturguneetako kudeatzaileak, adituak eta tokiko eragileak inplikatu nahi dira.

Advertisements

Mendiko larreen bioaniztasuna ezagutzeko ibilaldi gidatua Aralarren

20181021_114902Life Oreka Mendian, larreen kudeaketa jasangarria bultzatzeko 2016. urtean sortzen den proiektua da. Goi mendietako larre hauek Europako toki edo zonifikaziorik mehatxatuenak kontsideratzen dira eta estrategia amankomun bat garatu nahi da Natura 2000 Sarearen barruan aurkitzen direnak kontserbatzeko. Abeltzaintzaren eta artzaintzaren gainbeherak larre hauen erabilera falta ekarri du, eta, asko ez dira kontserbatzio egoera onean aurkitzen.

Proiektu honek Europa mailan oso mehatxatuta dauden mendiko larreak kudeatu eta kontserbatzeko oinarriak ezartzen ditu, beraz, habitat ezberdinen eta bertan bizi diren espezieen babesa bermatuz. Mendiko larreetan kudeaketa integratu eta jasangarrirako lur-jabeak, erabiltzaileak, naturguneetako kudeatzaileak, adituak eta tokiko eragileak inplikatu nahi dira.

Aurten HAZI-rekin lankidetzan Gipuzkoako Natura Parke guztietan ibilaldi gidatu bana eskaintzen ari da Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioa, larre hauek balioan jartzeko eta euren bioaniztasuna ezagutzera emateko. Ibilaldi gidatu hauek doakoak dira, eta Aitor Salaberria adituaren azalpenak entzun ahal dira guztietan. Lehendabizikoa Pagoeta Natura Parkean gauzatu zen pasa den igandean eta hurrengo hitzordua Aralarren izango da, maiatzaren 19an Lizarrustiko Parketxetik abiatuz.

Ibilaldiak 10:00etan hasten dira eta 3-4 orduko iraupena izaten dute. Hamaiketakoa, ura eta oinetako egokiak eramatea beharrezkoa da.  Hona hemen egingo diren ibilaldi guztien zehaztasunak eta harremanetarako kontaktuak, aldez aurretik izena ematea beharrezkoa baita.

OREKA MEDIAN2019

Tximeleta, altxabili, aperiko, astatsa, atsoaren arima, atxiamatxia… zer dakigu beraiei buruz?

“Altxabili, aperiko, astatsa, atsoaren arima, astoluma, atxiamatxia, atxinini, axandalo, azapinpirin, bitxilota, eskabi, farfail, gau-ulika, inguma, jainko-belatx, jainko-oilo, jainko-mandatari, lilirita, makara, maripanpalona, maripuxitia, marisorgin, matxita, mitxeleta, mitxirika, oilo-zuri, panpina, pertxilota, pitxilingaria, sorgin-bitxi…, sorgin-oilo, txalumitxi…, txepeleta, txibiltxori, txilipitaina, tximirrita, txintxilinpalo, txintxitola, txipilipeta…, txipirina…, txipiritona, txiruliru, txitxilera, txitxipapa…, ulifarfaila…, atxitamatxi…, atxitamutxita.”

Eta, zerrenda luzea bada ere, hor ez daude diren guztiak. Ehun bat forma ezberdin ditugu tximeleta adierazteko. Mitxeleta betekada egiteko beste izen, beraz.

Asteburu honetan, ekainak 24, eguneko tximeleten inguruko tailer teorikoa eta praktikoa izan dugu Iturraran Parketxean.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak sustatuta, EAEko eguneko tximeleten jarraipen programan interesatuta daudenen eta horko parte-hartzaileen gaikuntza tailerra buruta da. Tankera horretako programak oso tresna baliotsuak bihurtzen ari dira, hiritarren zientzien estrategietan oinarrituta, biodibertsitatearen egoera eta joerak aztertzeko. Tailerraren helburua kanpoan datuak hartzeko protokoloak estandarizatzea izan da, tximeletak identifikatzeko eta haien ekologiari buruzko ezagupideak hobetu eta laguntzaile berriak erakartzea.

Artzaintza lanbidea argazkietan

ARTZAINTZA liburuaren auzkezpena eta solasaldia

Otsailaren 12an, ARTZAINTZA liburuaren aurkezpena izango da Zegaman arratsaldeko 19:00etan, Anduetza Parketxean. ARTZAINTZA liburuak Gema Arrugaetaren argazki liluragarri eta esanahi handikoak baliatuz, Euskal Herriko artzaintzaren eboluzioa erakusten digu.

Liburuaren aurkezpenaren ondoren, gaiaren inguruko solasaldia izango da non, Gema Arrugaetaren ondoan Mª Paz Oiarbide artzaina izango dugun, eta larreen hobekuntzan diharduen Javier Jauregi Etorlur-eko teknikaria.

HAZI-k Gema Arrugaetarekin bat egin du hain gurea den unibertso horren lekukotza bat emateko eta artzaintzan diharduten gizon eta emakumeei bihotz-bihotzez omenaldi xume bat egiteko.