Tag Archives: GUtik ZURA

“Gutik Zura” filmaren emanaldia

Datorren ostegunean, urriak 19, arratsaldeko 19:00etan “Gutik Zura” filmaren emanaldia izango da Anduetza Parketxean, Zegaman.

Euskal Herriaren nortasunaren zimenduetan basoa eta zura daude. Filma honetan antzinatetik etorkizunerako bidaia egingo dugu lur honetako gizakiaren eta zuraren arteko harremana azalduz. Hemen duzue trailerra ikusgai.

Zegamako Udalak eta Anduetza Parketxeak udazken honetarako martxan duen Zur eta Lur 2017 kultur jarduerak Zegaman egitarauaren barruan bigarren jarduera dugu hau.

Advertisements

GUtik ZURA argazki lehiaketa

“GUtik ZURA iragana, oraina eta etorkizuna” aurtengo irailean estreinatuko den filmaren izenburua da. Mari Jose Barriolaren zuzendaritzapean, zurak Euskal Herrian izan duen garrantzia berreskuratu eta gizarteko alor guztietara zabaltzea du helburu.

Hemendik, proiektu honen barruan antolatu den baso-zuhaitzen argazki lehiaketaren berri eman nahi dizuegu. Apirilaren 23a bitarte parte-hartzaileek ateratako eta facebook eta twitter-en zintzilikatutako argazkiak bilduko dira eta hauen artean 2 sari banatuko dira: argazkirik onenari eta sare sozialetan “atsegin dut” gehien jasotzen dituen argazkiari.

gutik zura

Argazki lehiaketa edo proiektu honi buruzko informazio gehiago jaso nahi baldin baduzu sakatu hemen.