Tag Archives: GPS

Harrizko fruituak Iturrarango Lorategi Botanikoan

Iturrarango Lorategi Botanikoan dagoen Lithocarpus pachyphylus zuhaitzak fruituak eman ditu lehendabiziko aldiz.

Latinetik datorren Lithocarpus hitzak dioen bezala, harri itxurako fruituak ematen ditu, haritza eta gaztainondoaren arteko Himalaiako zuhaitz honek. Jatorrizko herrialdean “Harrizko Haritza” izenez ezagutua da.

Loretan dagoena berriz, Lithocarpus dealbatus deiturikoa da.

Gautxoriak askatuko dira Zegaman

Gautxoriak 2016

Datorren uztailaren 1ean, ostiralarekin, ilunabarrean Zegamako Anduetza Parketxean, Igeldoko Arrano Etxean sendatutako gautxori batzuk askatuko dira. Aurtengo udaberrian Arrano Etxeak eta Gipuzkoako Parketxe Sareak elkarlanean, hegazti batzuen askapena ezagutarazteko hitz orduak jarri dituzte hainbat parketxetan.

Hitzordua ilunabarreko 21:30ean izango da. Bertaratzen direnak Anduetza Parketxean elkartu eta Mikel Olanoren azalpenak entzun eta gero, kanpoaldeko parkean, leku egoki eta eder batean, askatuko dira hegaztiok, berriro ere askatasunean hegan egiteko aukera emanez.

Plan ederra proposatzen du beraz Gipuzkoako Parketxe Sareak, hegaztiak gertutik ezagutu eta askatasunean mendira nola itzultzen diren ikusiz. Zatozte gurekin momentu magiko hau bizitzera!

Aves nocturnas de nuevo volando en libertad

 El próximo viernes 1 de julio, al anochecer, se procederá a soltar varias aves nocturnas curadas en Arrano Etxea de Igeldo en el entorno del Parketxe Anduetza. Esta primavera Arrano Etxea y la Red de Parketxes de Guipúzcoa han realizado varias sueltas para que el público conozca su labor.

La suelta se realizara a las 21:30 del anochecer en el Parketxe Anduetza, donde después de escuchar las explicaciones de Mikel Olano, se soltarán las aves nocturnas en el parque del exterior, un lugar adecuado para ellas, devolviéndoles la oportunidad de volar en libertad.

Es un plan fabuloso, conociendo de cerca las aves nocturnas y viendo cómo vuelven en libertad a su medio natural. ¡Comparte con nosotros este mágico momento!

Euskal Herriko Trail Estazioa


Aizkorri

Euskal Herriko Trail Estazioa Aralar eta Aizkorri-Aratz parke naturaletan zehar zabaltzen da, nazioarteko Trail Estazioen sarean (www.stationdetrail.com) barneratutako proiektua eta Estatu mailan egiten den lehena gainera. Trail Estazioaren irekiera dela eta, Foru Aldundiak hainbat kirol ekitaldi antolatu ditu datorren martxoaren 14 eta 15ean, Abaltzisketan eta Zegaman, hurrenez hurren.

Trail estazio bat mendian lasterketa egiteko prestatuta dagoen eremua da, hainbat ibilbide eta zerbitzu eskaintzen dituena eta nazioartean homologatuak dauden seinaleak erabiltzen dituena. Estazioa kirol honetan hasiberriak diren pertsonei nahiz korrikalari adituenei zuzenduta dago, trail-ean teknika hobetzeko aholkularitza zerbitzua jaso edota entrenamendu saioak egiteko prestatutako guneak erabiltzeko aukera eskaintzen baita.

Martxoak 15ean, igandean, mendiko lasterkari profesionalez gidatutako trail-running saio batean parte hartzeko aukera zabaldu du Aldundiak Zegamako harrera gunean, Anduetza Parketxearen egoitzan. Trail Estazioko ibilbideak ezagutzeaz gain, mendi lasterketarako teknika landu eta Iker Karrera edota Jokin Lizeaga bezalako korrikalari profesionalen aholkuak jasotzeko aukera egongo da.

Honetaz gain, trail-running munduarekin erlazionatutako erakusmahaiak, zozketa bereziak (Zegama-Aizkorri mendi maratoirako dortsal batena, besteen artean), hainbat kultur ekintza eta tailer eskainiko dira goiz guztian zehar familia osoari zuzenduta Anduetza Parketxearen inguruan.

Informazio gehiagorako