Tag Archives: got

Urtarrila amaiera planez gainezka Iturraranen / Final de enero repleto de planes en Iturraran

Urtarrilari amaiera ederra emango diogu Iturraran Parketxean (Pagoeta Natura Parkea).

Urtarrilaren 27an, larunbata, goizeko 11:30tan, Igeldoko Arrano Etxean sendatutako 2 zapelatz eta belatz gorri bat askatuko dira. Ez galdu aukera eta zatoz momentu magiko hau bizitzera!

Urtarrilaren 28an berriz, igandea, Gipuzkoako Orientazio Taldeak ezarririko orientazio zirkuituetako batean ALTXORRAREN BILA jolasa burutuko dugu. Balizak topatzeaz gain naturako zenbait gaiei buruzko galderei erantzun beharko zaie altxorra bilatu ahal izateko. Sorpresak egongo dira partaide guztientzat.


Vamos a cerrar el mes de enero repleto de planes en el Parketxe Iturraran (Parque Natural de Pagoeta).

El 27 de enero, sábado, a las 11:30, se van a liberar dos ratoneros y un cernícalo común curados en el Arrano Etxea de Igeldo. Un plan fabuloso. ¡No te pierdas esta oportunidad y ven a participar en este mágico evento!

El 28 de enero, domingo,  se va a realizar un juego de orientación y conocimiento del entorno natural que nos rodea en el Circuito de Orientación que está balizado en el Jardín Botánico. Aparte de encontrar las balizas, cada grupo familiar deberá de contestar a preguntas entorno a la naturaleza para poder encontrar su tesoro. Habrá sorpresas para todos los participantes.

Advertisements

Balizen bila

Gaur goizean Zegamako orientazio proba herrikoia izan da, Gipuzkoako III. Orientazio liga herrikoia hain zuzen ere. Hamaika partaide abiatu dira Zegama herrian zehar balizen bila. Familiak, taldeak, banakakoak … denetariko partaideak izan dira gurekin gaur.

Orientazio kirolean ikasiak direnek abiatu diren bitartean, eskarmenturik gabekoek azalpenak entzun ditugu Zegamako plazan GOT-eko partaideen eskutik.

Bihartik aurrera Anduetza parketxeak orientazio ibilbide iraunkorraren mapak izango ditu eskuragarri. Zailtasunaren arabera hiru koloretan sailkatuta daude: horia, laranja eta gorria. Anduetza parketxean ere orientazio ibilbideak egiteko behar diren azalpenak emateko prest izango gara. Etorri kirol berri hau ezagutzera!

 

Pagoetako orientazio proban 1.000 lagun – 1.000 participantes en la prueba de orientación de Pagoeta

2015/06/20-21

Eguraldi zoragarria lagun, 1000 parte-hartzaile eta ikusle asteburu osoan zehar Pagoetako eta Aiako bidezidor, kale eta karkaroetan barrena.


1000 participantes en la prueba de orientación celebrada en el Parque Natural de Pagoeta y el pueblo de Aia. Bonita oportunidad para conocer lugares y rincones peculiares que siempre nos deparan agradables sorpresas.

 

GIRO EZIN HOBEA ATZO LIZARRUSTIN ROGAINEA DELA ETA! / AMBIENTE INMEJORABLE AYER EN LIZARRUSTI DEBIDO A LA ROGAINE!

Arrakasta handiz ospatu zen atzo Gipuzkoako II. Rogainea. Lizarrusti laino artean esnatu zen eta honela abiatu ziren basoan barrena goizeko 11:00ak jotzean, geroz eta jarraitzaile gehiago izaten ari den orientazio froga honetako 148 parte-hartzaileak.

Hiru modalitateak, 3 eta 6 orduko rogaineak eta familiarra, elkarrekin irten ziren eta momentu politak bizi izan ziren non partaideen gogoak ohiko urduritasunarekin batera nahasten ziren. Hortik aurrera, talde bakoitzak adostutako estrategia aurrera eramanez hobenak irabaztea besterik ez zen falta!

Lizarrustin, eta Gipuzkoa osoan, bigarrengo aldiz ospatzen den froga honek 260 pertsona inguru bildu zituen atzokoan gurera, agian zu izan zintezke hurrengo urteko probaren partaide!


DSCN6475

La II. Rogaine organizada en Guipúzcoa se celebró con gran éxito. Lizarrusti se despertó entre la niebla y de este modo se adentraron en el bosque al dar las 11:00 los cerca de 148 participantes de esta prueba de orientación que cuenta cada vez con más seguidores.

Las tres modalidades, las rogaines de 3 y 6 horas y la familiar, salieron en masa y se vivieron momentos muy emocionantes donde se mezclaban las ganas y los típicos nervios de los participantes. A partir de ese momento y con cada grupo llevando a cabo su estrategia previamente definida, solo faltaba que ganase el mejor equipo!

Esta prueba que se celebra en Lizarrusti, y en toda Guipúzcoa, por segunda vez congregó ayer cerca de 260 personas, a lo mejor puedes ser tú uno de los participantes de la prueba del próximo año!

DSCN6487

 

Bihar, abuztuak 30, Gipuzkoako II. Rogainea ospatuko da Lizarrustin!

Goizeko 11:00etan emango zaio hasiera Lizarrustin ospatuko den Gipuzkoako II. Rogaine frogari. Irteera bateratua izango da 3 eta 6 orduko rogaineetarako eta ordu bete lehenago orientazio kirolaren hastapen ikastaroa emango da.

cartel-rogaine-aralar-14-txiki

Zer da rogainea

Rogainea, Raid-a, mendi lasterketa/martxa eta orientazio proba uztartzen dituen froga bat da. Duela 30 urte Australian sortua, 2 eta 5 partaide artean osaturiko taldeek mendian zehar dauden baliza kopuru gehiena bilatzean datza, beti ere denbora jakin baten barruan.

Frogaren hasieran, parte hartzaileei balizen kokapena eta puntuazioa zehazten duen mapa ematen zaio. Ondoren, talde bakoitzak ahalik eta puntu gehien egiteko estrategiarik egokiena gauzatu beharko du, beti ere taldearen gaitasun fisiko eta teknikoetara moldatuz.

Frogaren iraupena aldakorra izan ohi da (badira 24 ordukoak ere), baina ohikoena 6 orduko iraupenekoa izatea da (Aralarreko rogainea bezala) eta parte hartzaile onenak 30 Km inguru egin ohi dituzte.

Erabiltzen den mapa, 1:20.000 – 1:50.000 eskala artekoa da (Aralarkoa 1:20.000-koa izango da), eta ez da orientazio kirolean bezain zehatza izaten. Balizak, leku nabarmenetan kokatzen dira eta orientazio zehatza baino garrantzi gehiago izan ohi du ibilbide hautaketak.

Gurean, orientazio kirola apurka apurka hedatzen ari den moduan, rogaine erako frograk ere zabaltzen ari dira, beraz, aukera paregabea daukazu oraingoan gertutik ezagutzeko!

Aralarko rogaineak badu web-a

Dagoeneko, prest dago aurtengo Gipuzkoako II. rogaine frogaren web ataria.

Gipuzkoako II. rogaine

Zer da rogainea

Rogainea, Raid-a, mendi lasterketa/martxa eta orientazio probat uztartzen dituen froga bat da. Duela 30 urte Australian sortua, 2 eta 5 partaide artean osaturiko taldeek mendian zehar dauden baliza kopuru gehiena bilatzean datza, beti ere denbora jakin baten barruan.

Frogaren haseran, parte hartzaileei balizen kokapena eta puntuazioa zehazten duen mapa ematen zaio. Ondoren, talde bakoitzak ahalik eta puntu gehien egiteko estrategiarik egokiena gauzatu beharko du, beti ere taldearen gaitasun fisiko eta teknikoetara moldatuz.

Frogaren iraupena aldakorra izan ohi da (badira 24 ordukoak ere), baina ohikoena 6 orduko iraupenekoa izatea da. (Aralarreko rogainea bezala) eta parte hartzaile onenak 30 Km inguru egin ohi dituzte.

Erabiltzen den mapa, 1:20.000 – 1:50.000 eskala artekoa da (Aralargoa 1:20.000 koa izango da), eta ez da orientazio kirolean bezain zehatza izaten. Balizak, leku nabarmenetan kokatzen dira eta orientazio zehatza baino garrantzi gehiago izan ohi du ibilbide hautaketak.

Gurean, orientazio kirola apurka apurka hedatzen ari den moduan, rogaine erako frograk ere zabaltzen ari dira, horrela azkenaldian Nafarroan zein Bizkaian antolatu izan dira rogaineak.

Gipuzkoako Orientazio Taldea

___________________________________________________________________________

Qué es un rogaine

El Rogaine es una modalidad de carreras de Orientación a mitad de camino entre los Raids, carreras de Orientación y carreras o marchas de orientación. Esta modalidad surgió en Australia hace más de 30 años, en la que equipos de entre 2 y 5 integrantes intentan encontrar el mayor número de controles posibles en el plazo horario establecido.

Al inicio de la prueba, se entrega el mapa con los controles y la puntuación correspondiente. A continuación, cada equipo define la estrategia que mejor se adapte a sus posibilidades físicas y técnicas. Y durante la prueba el equipo intenta realizar el recorrido según el tiempo establecido.

La duración de la prueba suele ser variable (incluso de 24 horas) y lo más habitual suele ser de 6 horas (Como el rogaine de Aralar),  los mejores participantes suelen hacer unos 30 Km.

El mapa, suele tener una escala entre 1:20.000 y 1:40.000 (El de Aralar es de 1:20.000) y no es tan específico como puede ser un mapa de orientación. Las balizas se sitúan en lugares visibles y prima más la elección de ruta que la orientación específica.

En nuestro entorno, al igual que el deporte de la orientación es cada vez más conocido, las pruebas de rogaine también son más frecuentes tal y como muestran las últimas pruebas organizadas en Navarra y Bizkaia.

Gipuzkoako Orientazio Taldea