Tag Archives: Gorgomendi

Lainoa eta festa Aloñan

DSCN7777

Pasa den astean irteera bertan behera gelditu ostean, larunbat arratsaldean Gorgomendira ilunabarra ikustera igotzeko aukera izan zen azkenik, eguraldiak errespetatu eta euririk egin ez baitzuen.

Talde ederra osatu ostean, arratsaldeko 18:20 abiatu ziren parte-hartzaileak Aloña aldera, Durutik pasatu eta bertan aurkitzen den lapiazera gerturatuz, azkenean behe-laino artean gailurrera heltzeko. Azken aldapa igo eta ondo merezitako ogitartekoak jan ostean, eguraldia beste behin portatu eta behe-lainoa joan egin zen. Naiz eta ilunabarra ondo ikusi ez izan, lainoz inguratutako paisai ederrak ikusteko aukera paregabea egon zen. Eta nola ez, amaitzeko Belar-eko txabolan kafe, pasta eta bonboiak eskaini zizkiguten musika eta dantza artean!

Mila esker irteera hau egitea ahalbidetzen eta festa giroan murgiltzen duzuen guztioi, datorren urtera arte!

_DSC8146

Después de que se suspendiera la salida de la semana pasada, el sábado por la tarde por fin  fue posible subir a Gorgomendi a ver el atardecer, ya que el tiempo respeto y no llovió.

Con muy buena participación, el grupo partió hacia Aloña sobre las 18:20 , pasando por Duru y acercándose al lapiaz que se encuentra en esa zona, para llegar a la cima entre la niebla. Después de subir la última cuesta y comer los merecidos bocadillos, el tiempo se volvió a portar y despejó la niebla. Aunque no pudimos ver la puesta de sol con claridad, sí que pudimos disfrutar de un paisaje espléndido entre nubes. Y como no, para terminar, en la chabola de Belar nos acogieron con café, pastas y bombones ¡acompañados de música y bailes!

Muchísimas gracias a todos aquellos que hacen posible esta salida cada año y la convierten en una bonita fiesta entre amigos. ¡Hasta el próximo año!

Advertisements

“Aloña ilunabarrean” egunez aldatzen da

Biharko iragarrita dagoen eguraldia dela eta, urteroko mendi-irteera arrakastatsu hau egunez aldatzea erabaki da. Bihar ospatu beharrean, eguraldiari bigarrengo aukera bat emango diogu eta ea hemendik aste betera ilunabar zoragarri batez gozatzeko aukera eskaintzen digun… Izena emateko epea zabalik dago, beraz, astebete gehiagoz.

Anima zaitezte eta etorri uztailaren 28an Gorgomenditik ilunabarra bizitzera!

Aloña ilunabarrean2018_2

Uztailaren 12an ilunabarraz gozatzeko aukera, Aloña mendian / El 12 de julio disfruta de una puesta de sol desde el Aloña

Aloñara egingo den mendi ibilaldi gautarra, jada, klasiko bat da Arantzazun.  Beste mendi irteerekin alderatuta, bereziki honetan, gaua izango da elementurik garrantzitsuena. Aloñaren gailurretik (1295 m), Gorgomendi izenaz ere ezaguna, egunaren amaitzeak sortarazten duen ilunabarraz gozatzeaz gain mendizaleek ilargi beteak eskainiko duen gaueko ikuskizunaz gozatzeko aukera ere izango dute. Datorren uztailaren 12an, larunbata, arratsaldeko 18:00etan, Arantzazu Parketxeko harrera lekutik abiatuko da mendi taldea.


La salida nocturna al monte Aloña ya es un clásico en el programa de salidas montañeras de Arantzazu. Del conjunto de excursiones montañeras ésta tiene a la noche como su principal ingrediente. Desde la cima del Aloña (1295 m), también conocida como Gormgomendi, además del espectáculo de la puesta de sol, los participantes podrán gozar de una luna llena que inundará de luz nocturna durante todo el recorrido de regreso de la excursión.  La cita  será el próximo 12 de julio, sábado, a las 18:00 horas,  en la recepción del Parketxe de Arantzazu

image-1 (3)