Tag Archives: gomiztegi

Larre artean…

Atzo Arantzazuko larreen artean ibili ginen gizakiak eraldatu duen paisaiari behatuz. Ondarearen Europako Jardunaldien barruan artzaintza eta honek paisaian izan duen eragina aztertzeko, Arantzazu Parketxetik Gomiztegi gaztandegira joan ginen. Ibilaldia Arantzazuko ibilbide irisgarritik izan zen eta ibilbide honetako behatokietatik paisaia aztertu genuen. Giro ezin hobean iritsi ginen Gomiztegira eta gaztandegi eta artzain eskola izanik, artzaintzaren inguruan asko ikasi genuen. Eta nola ez, gazta jaten bukatu genuen!

Advertisements

Artzaintza eta paisaiaren bilakaera

Datorren larunbatean, urriaren 14an, plan ederra proposatzen dizuegu Arantzazuko Parketxetik zubia igarotzeko. Ondarearen Europako Jardunaldien barruan artzaintza eta honek paisaian izan duen eragina aztertzeko jarduera izango dugu.

Arantzazuko Parketxean emango zaio hasiera ekintzari, goizeko 10:00etan, bertatik abiatzen den ibilbide irisgarritik ibilaldiari ekinez. Ibilaldia gidatua izango da eta geldialdi desberdinak egingo dira ingurunearekin zerikusia duten gai desberdinak jorratuz.

Helmuga Gomiztegi Baserria izango da eta bertan baserrira bisita gidatua egingo da, bere jatorria eta funtzionamendua ezagutuz.  Instalazioetara bisita, gazta nola egiten den azaltzen duen diaporama eta gazten dastatzearekin (Idiazabal, gazta urdina eta gaztazaharra) borobilduko dute goiza bisitariek.

Animatu eta gozatu PAISAIA BIZIA!

Arantzazu

Argi, Gorri eta ardiak lagun

Modu ezin hobean hasi ditugu Aste Santuko jarduerak Arantzazun. Gaur 40 bisitari inguru elkartu gara eta Gomiztegiko Artzain Eskolan gauza asko ikasteaz gain, lagunak ere egin ditugu. Bikain ibili dira Argi eta Gorri Mikel artzainaren esanetan artzain txakur erakustaldia egiten. Ainhoaren eskutik instalakuntzak bisitatu, eta gazta nola egiten duten ulertu ostean, gazta desberdinak dastatzeko aukera izan dugu azkenik, goxoak benetan!

Mila esker eta laster arte Ainhoa, Mikel eta lau hankako Gomiztegiko lagun guztiei!

Montaje 3

Gaurkoan ezinezkoa suertatu baldin bazaizu etortzea, hau hasi besterik ez da egin. Pazko Astearako beste bi jarduera antolatu ditugu (apirilak 18 eta 19an) eta izen-emateak irekita daude. Ez ahaztu jardueretan parte-hartzeagatik Kalakan taldearen emanaldiarako (apirilak 21) sarrerak eskuratu ditzakezuela! Anima zaitezte!

ARANTZAZU Aste Santua 2017

Ardiak beeka etorri zatzaizkigu bila

Arantzazuko Parketxea ardiz inguratuta agertu zaigu Aste Santuko lehenengo egunean. Larunbaterako gonbita luzatzeko agian? gogoratu bi egun falta direla Gomiztegi Artzain Eskolan gaztagintzaren sekretuak ezagutzeko!

Ardiak IZ

Oporraldi honetarako prestatu dugun lehendabiziko ekintza izango da honakoa. Apirilaren 15ean goizeko 10:00etan elkartuko gara Arantzazuko Parketxean,  eta, zailtasunik gabeko ibilbide eder bat eginez, Gomiztegira hurbilduko gara. Bertan instalakuntzak bisitatu eta ardi eta arkumeekin egoteko aukera izango dute bisitariek. Bukatzeko artzain txakurren erakustaldia eta gazta dastaketa batekin borobilduko da goiza.

Gainera parte-hartzaile guztiek apirilaren 21ean ospatuko den Kalakan taldearen kontzerturako sarrerak doan eskuratuko dituzte.

Ardien seinaleari… ez entzunarena egin behar al diozu?

Izen-emateak: 943782894 / arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

ARANTZAZU Aste Santua 2017

Apirilean euri aunitz?

Hasiera polita eman diegu 2017ko mendi-irteerei gaurkoan. Hitz gutxitan: giro aparta eta konpainia ezin-hobea.Goizeko freskurarekin batera ekin diogu bideari baina gure arnasak berotzen joan diren heinean tenperaturak ere gora egin du eta uda-giroa  izan dugu bidelagun ibilaldi amaierara arte. Ibilaldian zehar geldialdi desberdinak egin ditugu, besteak beste, Erroitegiko iturria, Duruko lapiaza, mago-motzak eta Gomiztegi izan ditugu atseden-leku. Azalpenak interes handiarekin entzun dituzte bisitariek paisai ederraz gozatzen zuten bitartean. Artzain-eskola bisitatu ostean eta bertan hamaiketakoa egin ondoren Parketxera bueltatu gara indarberrituta. Mila esker guztioi!

Irakurritakoa gustatu baldin bazaizu, hau hasi besterik ez da egin… beste 5 mendi-irteera gelditzen dira eta izango duzue gure berri!

20170409_095405
Gaurkoan ezin izan duzula parte-hartu? Datorren oporraldirako planik gabe zaudela? Kalakan taldearen jarraitzaile amorratua zarela? ez kezkatu, Arantzazun zure neurriko eskaintza aurkituko duzu Aste Santu eta Pazko Asterako. Hona hemen jarduera guztien xehetasunak, zeren zain zaude izena emateko?

ARANTZAZU Aste Santua 2017

Bihar Arantzazuko lehenengo mendi-irteera gidatua

Aizkorri-Aratz Natura Parkea sakonean ezagutu nahi duen orok, hementxe dauka aukera paregabea horretarako. Inguruneak eskaintzen duen naturaz gozatzeaz gain, elementu kultural asko ezagutzeko eta interpretatzen ikasteko aukera egongo da aurtengo irteera guztietan. Lehenengoa bihar, apirilak 9an, izango da.

Elkartzeko ordua goizeko 8:30etan izango da Arantzazuko Parketxean eta bertatik ekingo zaio bideari. 10 km inguruko ibilbidea izango da, publiko orokorrari zuzendua. Mendi-bideen bitartez Gomiztegiko Artzain Eskolara hurbilduko gara eta bertan artzaintzaren inguruko azalpenak jasoko ditugu. Atseden bat hartu ostean, Parketxera itzulera egingo da Arantzazuko pasealeku irisgarritik eguerdiko 14:00ak aldera.

Mendi-irteerak orokorra

Mañana comienzan las salidas montañeras guiadas de Arantzazu

Para todas aquellas personas que quieran conocer en profundidad el Parque Natural Aizkorri-Aratz, ésta es la oportunidad perfecta para ello. Aparte de disfrutar de la naturaleza, se tendrá también la oportunidad de conocer y aprender a  interpretar muchos elementos culturales en cada una de ellas. La primera se realizará mañana domingo, 9 de abril.

Se partirá desde el mismo Parketxe de Arantzazu siendo la hora de reunión las 8:30 de la mañana. Será un recorrido de alrededor de 10 km, dirigido al público general, donde por una senda se llegará a la Escuela de Pastores Gomiztegi. Después de escuchar las explicaciones sobre el pastoreo en la zona y tomar un respiro, se regresará al Parketxe por el camino adaptado de Arantzazu. Se prevé terminar hacia las 14:00 horas.

Mendi-irteerak badatoz!

Aizkorri-Aratz Natura Parkea sakonean ezagutu nahi al duzu? hementxe daukazu aukera paregabea horretarako, aurtengo mendi-irteerak hastera doaz! Arantzazuko Adiskideen eta Arantzazuko Parketxearen eskutik  6 ibilaldi antolatu dira eta lehenengoa apirilaren 9an izango da.

Mendi irteera bakoitzaren aurretik zehaztasun gehiago emango dira, hala nola, irteera lekua eta ordua, baina momentuz hemen daukazue informazio orokorra. Anima zaitezte!

mendi irteerak orokorra

¿Quieres conocer en profundidad el Parque Natural Aizkorri-Aratz ? pues aquí tienes la oportunidad perfecta para ello, ¡las rutas de montaña de este año van a comenzar! Son 6 los recorridos organizados de la mano de Arantzazuko Adiskideak y el Parketxe de Arantzazu y la primera se realizará el 9 de abril.

A medida que se aproxime el día de salida de cada una de ellas se darán más detalles, así como, el lugar de salida y la hora. De momento aquí disponéis de la información general. ¡Animaros!