Tag Archives: goierri

Errota zahar maitea, uraren ertzean

Kota desberdinetan dauden bi punturen artean mugitzen den ur masa batek duen energia, bi puntu horien artean dagoen altuerarekiko proportzionalki zuzena da, eta gainera, beheko kotara iristean urak duen abiaduraren karratuarekiko proportzionalki zuzena.

Bai, oso argibide egokia da ur-errota baten funtzionamendua ikuspegi tekniko batetik ulertzeko. Baina, fisikariak ez garenontzat… Zer da errota bat? Zer garrantzia izan du errotak Ataungo lurretan? Nola egiten zen lan errotan eta zer lotura du errotak mitologiarekin?

Zatoz, zatoz Ataungo Barandiaran Museora eta errota zahar maite baten erraiak ezagutuko dituzu.

Errotatxoko ateak zabalik dituzue!

20161216_120505~2

Errota zahar maitea
uraren ertzean,
uraren ertzean da
basati beltzean.
Negar egiten dezu
aleak txetzean.
Ni ere triste nabil
zutaz oroitzean.

Zotin segua dabil
errotarria
itzalitako
izar distirak
dira neretzat
zure begiak.

Izar eder bat dago
hor goiko lekuan,
errota zaharra berriz
erreka zokuan.
Berebiziko pena
badaukat barruan,
ezin gintezke bizi
elkarren ondoan.

Bizitzaren legea
nahi det onartu
hala beharra
goraiez hartu
berez doana
zertan behartu.

 

Juan Mari Lekuona

Advertisements

Anfibio eta narrastiak ezagutzeko ibilaldiak

Udaberriak eskaintzen dizkigun baliabideak bidelagun izan nahi ditugu Gipuzkoako Parketxeetan. Herpetofaunaren gaiari heldu nahi diogu oraingoan (anfibio eta narrastiak, denok ulertzeko). Nahiko talde ezezaguna da herpetoena eta hasiera batean higuingarriak iruditzen zaizkigun arren, interesgarri bezain maitagarriak direla erakutsi nahi dugu. Inguruaren kalitatearen adierazle onak ditugu eta honek ere badu bere garrantzia. Hori dela eta hauek hobeto ezagutzeko aukera eskaini nahi dizuegu, Ander Izagirre adituaren eskutik. Lehen aukera maiatzaren 9an izango duzue, Aralarko Natur Parkean GAUEZ egingo dugun irteera baten bidez.

Anfibioak gauez_kartela2015

Hortik aurrera irteera desberdinak egingo ditugu Gipuzkoako Parketxeetan, hona hemen informazioa gehiago:

Narrastiak_Kartela2015

Basque Highlands Anduetza Parketxean

Basque Highlands aurkezpena

Gaur aurkezten da Anduetza Parketxean, Goierri eskualdeko natur turismoaren eskaintza zabala ezagutzera ematen duen ekimen berria. Bisitari guztientzat natur ingurune bikaina izanik, basquehighlands.com web orri berria du martxan, sartu eta ezagutu gaitzazu!

Hoy se presenta en Anduetza Parketxea, una iniciativa que da a conocer las posibilidades que ofrece el turismo de naturaleza de la comarca del Goierri, un espacio natural privilegiado muy accesible para todos los visitantes. ¡Entra en basquehighlands.com y descubre nuestra comarca!

Txori-kantuak ezagutu Ataunen / Conoce el canto de los pájaros en Ataun

Igande honetan, apirilak 26, goizeko 10:00etan, ibilaldi berezi bat egingo dugu Ataunen inguruko txorien kantuak ezagutzeko asmoz. Aukera ederra duzue Mikel Olano adituaren eskutik entzumena lantzen ikasi eta naturaz gozatzeko!

Este domingo, 26 de abril, a las 10:00 de la mañana, realizaremos un itinerario en Ataun para conocer el canto de los pájaros que nos rodean. Es una ocasión inmejorable para aprender a escuchar a la naturaleza y a disfrutar de ella, todo de la mano del experto Mikel Olano.

Barandiaran_Txoriak2015

 

Deitu erreserba egiteko! ¡Llámanos para realizar la reserva!                                                                     943 18 03 35 edo barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net

Atzo gozatua Ataunen

Atzo, talde jator bat hurbildu zitzaigun Ataunera Aretxabaletatik. Barandiaran Museoa eta Errotatxo ikusteko aukera izan zuten, azken astetako euriteekin errota topera ibili zen gainera irina egiten!

Gero, Urbitarte sagardotegira gerturatu ginen, bertan Demetriok eta Maitanek beren etxea den sagardotegia erakutsi ziguten, sagardoaren prozesua azalduz. Amaitzeko bazkari ederra egin zuen taldeak Urbitarten, janari goxoa eta txotxeko sagardoa ezinhobea!

IMG-20150308-WA0001

piezak 019

Interes handia azaldu zuen taldeak bai Barandiaran Museo eta Errotatxon eta baita Urbitarte Sagardotegian ere, talde jatorra benetan! Guk ere, taldean zegoen Iñaki agronomoari esker, Museo inguruan dugun iodo landare bat begiztatu genuen, hemendik aurrera badugu zauriak zerekin sendatu, eskerrikasko Iñaki!

Zuek ere esperientzia hau bizi nahi naduzue jarri gurekin harremanetan Barandiaran Museora deituz.

Gozatua Ataunen (Sagardoa, Barandiaran Museoa, Aralar…)

Oraindik ez baduzu aurtengo sagardo berria probatu, aukera ederra eskaintzen dizuegu Ataunen. Barandiaran Museora egingo dugu bisita gidatua eta gero Urbitarte sagardotegira joango gara sagardoa egiteko prozesua ikustera, sagarretik botilaratzeraino. Sagardotegiko menu eder batekin amaituko dugu! Nahiago baduzue, Barandiaran Museoa bisitatu ordez mendi ibilalditxo bat egiteko aukera ere baduzue, Aralar Natur Parkean zehar. Aukeratu ezazue zuen plana eta zatozte Ataungo kultur eta natur ondareak ezagutzera! Plan osoaren prezioa 29€ soilik! Zeren zain zaudete?

Gozatua Ataunen 2015

Informazio gehiagorako edo erreserbak egiteko 943 18 13 35 / 688 89 50 69 telefonoetara deitu edota barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatzi.

Kea dario Lizarrustiri

Lasai lagunak, ez digu su hartu Lizarrustiko Parketxeak. Atzo, igandea, Txondorra piztu genuen Lizarrustin eta usai berezia dario inguruari, txondor usaiarena alegia, kea, egurra, orbela, ikatza… gauza asko iradokitzen dizkigu usai berezi honek eta sentsazio horiek baliatu nahi ditugu zuek denok, gurekin batera, Txondorraren partaide bihurtzeko.

DSC_0243

DSC_0179

Goiz polita izan zen atzokoa, jende ugari gerturatu zen gurera eta bertsolari zein txalapartariek giro bikaina jarri zuten Parketxean. 12:00etan ekin genion txondorraren tximinitik txingarrak sartzeari, gero Joxe Ramonek enbor zati txikiez bete eta belarrezko tapakia jarri zion, egur-metazko labe berezi hau itxiz. Azkenik, zuloak egin zizkion, txondorrak arnastu dezan eta ito ez dadin.

Hona hemen Ataungo bertsolari gazteek atzo abestutako bertsoak:

Bertsoak

Atzo ikazkinak lan bikaina egin bazuen ere, oraindik zailena geratzen zaio urriaren 11a bitartean, txondorra bero-bero mantendu eta itzali ez dadila ziurtatu. Joxe Ramon Agirre, Marron, da Lizarrustiko ikazkina eta ziur gaude ikatz ederra aterako duela aurten ere!

Etorri gure etxera eta gozatu zuek ere gurekin batera aipatutako giro eta usai berezi horrekin.

Taldeekin bisita eta tailer bereziak egiten ditugu, Aralarko ikazkintza eta basogintza gertuagotik ezagutzeko. Informazioa jasotzeko eta erreserbak egiteko deitu 943 18 03 35 / 688895069 telefonoetara edota idatzi barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera.

Lizarrustiko Txondorra igandean piztuko dugu

Gogoratu, lagunok, igande honetan, irailak 21, piztuko dugula Lizarrustiko Txondorra. Eguerdiko 12:00etan izango da piztea eta goiz pasa ederra proposatzen dizuegu, bertsolari eta txalapartariekin girotutakoa. Lareora doan ibilbidea ezagutzera animatzen zaituztegu eta Lizarrustiko jatetxean bazkaltzeko aukera eskaini. Etor zaitezte gurera!

Ikazkintza_Aralarren_2014

Bertsoak JM Barandiarani

Aurten 125 urte betetzen dira Jose Migel Barandiaran jaio zela. Euskaldunok badiogu zer eskertu bere txikitasunean handi zen ikertzaile ataundar honi, euskal kulturaren hastapen lanak egin izanagatik. Ikasturtea hastear dago eta Barandiaran Museoan pozik gaude (eguzkiak laguntzen du…), eta gogotsu ikasturte berri bati ekiteko, Barandiaranen figura, ikerketak eta oro har, euskal kultura hedatuz. Beraz, gure poztasuna zuek guztiokin elkarbanatzeko 1986. urtean Mikel Mendizabal bertsolariak Jose Migel Barandiarani jarritako bertso batzuek dakarzkizuegu hemen, gozatu:

JMBi Mikel Mendizabal

Hemen bertso hauek ikus-entzunezkoan ikusteko aukera duzue (Barandiaran Fundazioak prestatutakoa).

Udazken honetarako egitarau oso berezia prestatuko dugu Barandiaran Museoan 125. urteurren hau ospatzeko, jarduera ugari eta errepikaezinak eskainiko dizkizuegu, burubelarri gabiltza prestaketa lanetan, beraz, adi egon zaitezte!